
Atzo goizean Luis Yerga zendu zen, hiru hamarkadetan Real Unioneko masajista izandakoa. 1974 urtetik lehen taldeko masajista izan zen Yerga, azaroan lana utzi zuen arte. Hil horretan omenaldia egin zitzaion eta Salamancaren aurkako partidan ohorezko sa...

Asteartean, 17:30etik aurrera Nagusilaneko psikologo batek hitzaldia eskainiko du Kasino Zaharrean.

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako bi piraguista ariko dira asteburu honetan Verducidon (Pontevedra, Galizia) egingo duten pistako Espainiako Kopan. Mikel Sanchezek kanoako lasterketan jardungo du eta Olatz Zabalak kaiakean, biak 23 urtez az...

Asteartean, 16:00etatik 20:00etara, berdintasun arloko teknikari Neus Albertosek bosgarren tailerra emango du Emeki elkartearen egoitzan. Tailerra elkarteko bazkide, ikasle edo edozein emakumeri zuzenduta dago, eta bertan parte hartzeko baldintza bakar...

Hil honetako kantu jira bihar eguerdian egingo dute. Ohi bezala, Herriko plazatik irtengo dira, 12:00etan, eta herriko kaleetatik ibiliko dira abesten. Udal Txistulari Taldearekin batera egingo dute kantu jira. Bestalde, etzi goizean txistulariek diana...

Lezoko ezker abertzaleak batzarra deitu datorren asteazkenerako, hilaren 18rako. Izan ere, Lezoko Udalak Espainiako bandera balkoian jartzeko errekerimendua jaso duela eta, gaia aztertu nahi dute. Bilera, ohi bezala, Ibai-Ondon egingo dute, 19:30etik a...

Talaia eskolako ikasle talde bat Frantziako Brest hirian izan da. Lycée Amiral Ronarc’h ikastetxeko kideekin egin dute elkartrukea. Frantziako ikasleak Hondarribian izan ziren azaroan, eta bertako ohiturak bizitzeko aukera izan zuten. Orain, Hondarribiko ikasleek, Brest Frantziako mendebaldean dagoen itsas hiria bisitatu dute.

Joxe Kruz Sarasolak martxoko prezipitazioen berri eman dio OARSO BIDASOKO HITZA-ri. Hala, Oiartzungo Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 87 euri litro jaso ditu martxoan. Iazko epe berberean 248 jaso zituen. Beraz, lehorra izan da martxoa.

Amaru gobernuz kanpoko erakundearen argazki erakusketa ireki zuten joan den astelehenean, eta bihar arte ikus dezakete hala nahi dutenek Kale Nagusiko Zuloaga Etxean. Gaur 10:00etatik 13:00etara goizean, eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldean dago zab...

Pasaiako PSE-EEk antolatuta, datorren asteazkenean, hilaren 18a, hiri hondakinen kudeaketaren gaineko hitzaldia izango da Trintxerpeko alkateordetzan. Hizlaria, PSE-EEko Gipuzkoako Ingurumen idazkaria Denis Itxaso izango da. Hitzaldia 18:00etan izango ...

Datorren igandean, hilak 22, Dejabuk Gure bide galduak ikuskizun arrakastatsua emango du Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Lan horrekin antzerki konpainiak Donostiako Antzerki Saria irabazi zuen joan den otsailean. Dejabuk bigarren al...

Eskubaloiko Lehen Nazional Mailako azken jardunaldia asteburu honetan izango da, eta Ereintzak BM Colindres izango du aurrez aurre. Hemendik aurrera, igoera fasean sartuko da taldea. Hilaren bukaeran hasiko da. Azken partidua izango denez, festa izatea...

Herenegun hasi zuten Portuko berritze lanen bigarren urratsa. Bernat Etxepare eta Matxin Artzuko obraren hirugarren eta azken fasea da, eta lanak Zuloaga kaleak Bernat Etxepare gurutzatzen duen gunetik San Kristobal biribilguneraino joango dira. Lan horien ondorioz, hiriko posta bulegoaren eta Alkain artean dauden aparkalekuetan ezingo da autoa utzi ekainera arte, eta Bentatik ateratzerakoan nahitaez Matxin Artzu kalera joan behar da.

Aiton Borda zaharren elkarteak Bilbora bidaia egingo du hilaren 25ean. Hala, Bizkaiko hiriburuko hainbat interes toki bisitatuko dituzte Aiton Bordakoek. Guggenheim museoan eta Alondegian izango dira, besteak beste. Bidaiaren prezioa 32 eurokoa da. Pre...

Gipuzkoako zortzikoen senior txapelketa jokatuko dute etzi Orion, eta Hondarribitik bi zortzikok parte hartuko dute. Lehenengo zortzikoa ondorengo arraunlariek osatuko dute: Iker Amador, Julen Castrillon, Manex Alday, Iñigo Vertiz, Gorka Vertiz, Ekaitz Aznar, Mikel Orbañanos, Asier Puertas eta lemazaina Zuriñe Alberdi. Bigarren zortzikoa aldiz, ondorengoek osatuko dute: Julen Alkain, Iñigo Sagarzazu, Borja Oiarzabal, Iñaki Magan, Ion Olaizola, Bastian Beraza, Galder Esponda, Egitz Oronoz eta lemazaina Martin Mendizabal.

Hilaren 18ra arte Azterkostari buruzko erakusketa bisita daiteke San Pedron. Itsas Gela elkarteak antolatu du, Mater itsasontzi museoan. Itsasertza zaintzea helburu duen programaren gainekoak bildu dituzte Mater ontziaren brankako sotoan. Sarrera doa...

Prost tabernak kontzertua antolatu du gaurko. 23:00etan hasiko da eta 02:00etan bukatuko da Pablo Liquido abeslariaren emanaldia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Liquido «Nafarroako rockero benetakoa eta purua» da. Prost Maiatzaren Lehena kaleko 2...

Valdorba-Andia ibilbidearen hirugarren etapa antolatu du Urdaburu mendizale elkarteak. Oraingoan, Erreniega mendi inguruan ibiliko dira. Erreniega tontorretik hasi, eta Gesalatz Ibarrera joango dira. Bidean, Iriberri eta Esparatz mendietatik eta Belask...

Ipuinaren bila antzezlana emango dute bihar, arratsaldeko seietatik aurrera, Itsas Etxean. Antzezlana euskaraz izango da eta sarrerak bi euroko prezioa du. Horiek saioa hasi baino ordubete lehenagotik eros daitezke.