Oarsoaldea Garapen Agentziaren webgunea (
www.oarsoaldea.net) koloretsuago dago. Izan ere, itxura aldatu diote, “freskotasuna eta modertasuna” emate aldera.
Diseinu modu horren helburua nabigatzaileen erosotasuna hobetzea dela adierazi du agentziak: “Erabiltzaileen artean nabigazioa erraza eta intuiziozkoa izatea nahi dugu”. Horrela, erabiltzaileen beharretara egokitua dagoela esan dute, eta “modu egituratuan” herritarrak behar dituen zerbitzuak adierazten dituela: prestakuntza ikastaroak, enpresak sortzeko laguntzak, azpiegiturak, eskuragarri dagoen lurzorua…
Webgune berrituaren beste ezaugarrietako bat irisgarritasuna da, eta urritasun psikiko edo fisikoak dituztenentzako prest dagoela adierazi dute.
Hainbat berritasun
Asier Mujika garapen agentziako presidentearen arabera, hainbat berritasun ditu webguneak. Hala, prestakuntza ekintzen bilatzailea ezarri dute webgunean, baita erreportaiak eta ikus-entzunezkoak dituen prentsa gune bat ere. Oarsoarren bloga (
www.oarsoarrak.net) eta turismo mapa ere ikusgai egongo dira.
Bestalde, sare sozialetan webgunearen edukiak elkarbanatu daitezkeela jakinarazi dute. Zehazki, Facebook, Twitter eta Youtube dira sare horiek.