
Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo abokatu oreretarra “froga faltagatik” absolbitu egin du ustez “erakunde terroristako kide” izateagatik bere kontra 2009ko urrian abiatu zuten prozesutik. Data horretan atxilotu zuten A...

Aste santua bikaina izan da uztailaren 27tik abuztuaren 12ra Londresen jokatuko diren olinpiar jokoetan aritzeko borrokan ziharduten Irungo bi kirolarirentzat. Ander Elosegi Santiagotarrak Arraun Elkarteko kanoistak olinpiar slalomean aritzeko txartela bereganatu zuen Pauen (Okzitania) Espainiako selekzioak egindako sailkapen probetan. Eta beste irundar batek, Julen Aginagalde eskubaloi jokalariak, gauza bera lortu du Alacanteko (Herrialde Katalanak) aurre olinpiar txapelketan. Piraguismoko Espainiako ur bizietako hamabi kirolarik Paueko sailkapenan jardun zuten, Bratislavako Munduko Txapelketan lortutako hiru lekuak zeinentzako izango ziren erabakitzeko; mutilen C-1ean eta K-1ean, eta nesken K-1ean parte hartuko du Lee Valleyko kanalean Espainiak. Pauen, modalitate bakoitzean hiru egunez lehiatu ziren; goizetan finalerdiak egin zituzten, eta eguerdian edo arratsaldean, finalak. Gizonen banakako kanoan, Ander Elosegik sei txandetatik lau irabazi zituen eta hiru finaletan nagusitu zen. Lehen postua lortu zuen irundarrak eta, horrekin batera, olinpiar jokoetan parte hartzeko eskubidea. Bratislavako Munduko Txapelketan bosgarren izan zen Elosegi, eta Pekingo jokoetan olinpiar diploma eskuratu zuen. Ingalaterran, bi postu horiek hobetzen saiatuko da Santiagotarrak taldeko harri bitxia. Jordi Domenjo katalanak lortu zuen bigarren postua; Jon Erguin donostiarra lesionatuta aritu dela baliatu zuen Domenjok, eta Londresera bidaiatuko du, Elosegiren ordezko bezala. David Perez irundarra ere aritu zen Pauen, nahiz eta Londresera joateko gazteegia den. Eskarmentua pilatzeko balio izan [...]