Joseba Agudo absolbitu egin dute
Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo abokatu oreretarra “froga faltagatik” absolbitu egin du ustez “erakunde terroristako kide” izateagatik bere kontra 2009ko urrian abiatu zuten prozesutik. Data horretan atxilotu zuten A...
Espainiako Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo abokatu oreretarra “froga faltagatik” absolbitu egin du ustez “erakunde terroristako kide” izateagatik bere kontra 2009ko urrian abiatu zuten prozesutik. Data horretan atxilotu zuten Agudo Hendaian, Oiartzunen zuen bulegoa Guardia Zibilak miatu ondoren. Martxoaren 22an utzi zuten behin-behinean aske abokatua.
Javier Gomez Bermudez magistratuak zuzendu duen epaile taldeak egin duen sententziaren arabera, ez da frogatuta gelditu “ETAk ematen zituen aginduak” betetzen zituenik Agudok.

