Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Beste bi Londreserako

Aste santua bikaina izan da uztailaren 27tik abuztuaren 12ra Londresen jokatuko diren olinpiar jokoetan aritzeko borrokan ziharduten Irungo bi kirolarirentzat. Ander Elosegi Santiagotarrak Arraun Elkarteko kanoistak olinpiar slalomean aritzeko txartela bereganatu zuen Pauen (Okzitania) Espainiako selekzioak egindako sailkapen probetan. Eta beste irundar batek, Julen Aginagalde eskubaloi jokalariak, gauza bera lortu du Alacanteko (Herrialde Katalanak) aurre olinpiar txapelketan. Piraguismoko Espainiako ur bizietako hamabi kirolarik Paueko sailkapenan jardun zuten, Bratislavako Munduko Txapelketan lortutako hiru lekuak zeinentzako izango ziren erabakitzeko; mutilen C-1ean eta K-1ean, eta nesken K-1ean parte hartuko du Lee Valleyko kanalean Espainiak. Pauen, modalitate bakoitzean hiru egunez lehiatu ziren; goizetan finalerdiak egin zituzten, eta eguerdian edo arratsaldean, finalak. Gizonen banakako kanoan, Ander Elosegik sei txandetatik lau irabazi zituen eta hiru finaletan nagusitu zen. Lehen postua lortu zuen irundarrak eta, horrekin batera, olinpiar jokoetan parte hartzeko eskubidea. Bratislavako Munduko Txapelketan  bosgarren izan zen Elosegi, eta Pekingo jokoetan olinpiar diploma eskuratu zuen. Ingalaterran, bi postu horiek hobetzen saiatuko da Santiagotarrak taldeko harri bitxia. Jordi Domenjo katalanak lortu zuen bigarren postua; Jon Erguin donostiarra lesionatuta aritu dela baliatu zuen Domenjok, eta Londresera bidaiatuko du, Elosegiren ordezko bezala. David Perez irundarra ere aritu zen Pauen, nahiz eta Londresera joateko gazteegia den. Eskarmentua pilatzeko balio izan [...]

admin
Bidasoa
2012/04/11

Aste santua bikaina izan da uztailaren 27tik abuztuaren 12ra Londresen jokatuko diren olinpiar jokoetan aritzeko borrokan ziharduten Irungo bi kirolarirentzat. Ander Elosegi Santiagotarrak Arraun Elkarteko kanoistak olinpiar slalomean aritzeko txartela bereganatu zuen Pauen (Okzitania) Espainiako selekzioak egindako sailkapen probetan. Eta beste irundar batek, Julen Aginagalde eskubaloi jokalariak, gauza bera lortu du Alacanteko (Herrialde Katalanak) aurre olinpiar txapelketan.

Piraguismoko Espainiako ur bizietako hamabi kirolarik Paueko sailkapenan jardun zuten, Bratislavako Munduko Txapelketan lortutako hiru lekuak zeinentzako izango ziren erabakitzeko; mutilen C-1ean eta K-1ean, eta nesken K-1ean parte hartuko du Lee Valleyko kanalean Espainiak.

Pauen, modalitate bakoitzean hiru egunez lehiatu ziren; goizetan finalerdiak egin zituzten, eta eguerdian edo arratsaldean, finalak. Gizonen banakako kanoan, Ander Elosegik sei txandetatik lau irabazi zituen eta hiru finaletan nagusitu zen. Lehen postua lortu zuen irundarrak eta, horrekin batera, olinpiar jokoetan parte hartzeko eskubidea. Bratislavako Munduko Txapelketan  bosgarren izan zen Elosegi, eta Pekingo jokoetan olinpiar diploma eskuratu zuen. Ingalaterran, bi postu horiek hobetzen saiatuko da Santiagotarrak taldeko harri bitxia. Jordi Domenjo katalanak lortu zuen bigarren postua; Jon Erguin donostiarra lesionatuta aritu dela baliatu zuen Domenjok, eta Londresera bidaiatuko du, Elosegiren ordezko bezala. David Perez irundarra ere aritu zen Pauen, nahiz eta Londresera joateko gazteegia den. Eskarmentua pilatzeko balio izan dio Perezi Pauekoak.

Crespo ordezko K-1ean
K-1ean Joan Crespok ezin izan zuen Atletico San Sebastian taldeko Samuel Hernanz faboritoa menderatu, nahiz eta azken eguneko finalean garaipena eskuratu zuen. Santiagotarrak taldeko kirolaria jokoetara joango da, baina Donostian bizi den okzitaniarraren ordezko bezala —Hernanz Tarbesen jaioa da, baina Espainiako pasaportearekin aritzen da—.

Londresen Espainiako taldea ordezkatuko duten hiru piraguistak Gipuzkoatik joango dira: Elosegi irundarra C-1ean, eta Atletiko San Sebastian taldeko bi kirolari K-1ean: Hernanz eta Maialen Chorraut lasartearra. Chorrautek erabateko nagusitasuna erakutsi zuen nesken K-1ean, proba guztietan lehen postua lortuz. Londresen podioko goiko kaxoira igotzea da bere helburua.

Bi gipuzkoar gehiago eskubaloiko taldean
Espainiako eskubaloi taldeak aste santuan egin zuten Alacanteko aurre olinpiar txapelketan lortu zuen Londreserako txartela. Lehen jardunaldian Serbia indartsua menderatu zuten gorriek (30-27), eta bigarren lehia erabakiorran Argeliaren aurka garaile irten ziren (28-20). Valerio Rivera entrenatzaileak erabakiko du zeintzuk jokalarik bidaiatuko duten Londresera, baina ia ziurtzat eman daiteke horietako bat Julen Aginagalde izango dela, Riveraren gustukoa baita. Alacanten zortzi gol sartu zituen irundarrak, lau Serbiaren kontra eta beste lau Argeliaren aurkako lehian; taldeko golegile hoberena izan da aurre olinpikoan.

Aginagalderekin batera Mikel Agirrezabala zarauztarrak hartu du parte aurre olinpikoan, eta, ia ziur, biak ariko dira jokoetan, dominaren bat lortzeko esperantzarekin. Duela lau urte Pekinen brontzea lortu zuen Espainiako eskubaloi taldeak, baina talde asko dira metalen lehian sartuko direnak. Horren adibide garbia zera da, Espainiak azken momentura arte ezin izan duela ziurtatu Londresen jokatuko duela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.