
Bederatzigarren urtez jarraian Abbadia gazteluak Kaperan a kapela zikloa jasoko du larunbatetik aurrera. Ohi bezala, bi emanaldi antolatu dituzte udaberrirako eta beste bi udazkenerako, laurak gazteluko izar behatokian edo kaperan egitekoak. Udaberriko lehen kontzertua larunbat honetan izanen da, hilaren 14an, 19:00etan. Tokiak erretserbatzeko Hendaia Turismora deitu behar da (0559 20 00 34 telefono zenbakira). Txartelak zazpi euroan lor daitezke aurre salmentan, eta euro bat gehiago ordainduta, tokian bertan. Hiru kontzertuetarako pass txartelak 18 euroko kostua du. Kaperan a kapela zikloa. Udaberriko kontzertuak Hilak 14, larunbata. Beñat Axiari-ri oholtza irekia, 19:00etan (Julen Axiari eta Mathieu Lebrunen partehartzearekin). 19:00etan. Maiatzak 12, larunbata. Lehen zatia: Izarrak taldea (Aldudeko lau kantari gazte eta haien musikariak). Bigarren zatia: Erramun Martikorena. 19:00etan.

Le Theatre de l’Echiquier konpainiak Antigone antzezlana aurkeztuko du bihar arratsaldean Varietes aretoan, 20:30ean hasita. Antigone, Jean Anouilh antzezle bordelearrak Parisen 1944an estreinatutako ekitaldi bakarreko obra da, ia 70 urte geroago Pau...

Zuhaitz Gurrutxagaren Vanpopel taldeak kontzertua emango du, etzi, 23:00etatik aurrera, Haizea tabernan. Pop-rock doinuak eramango ditu tabernara talde donostiarrak. Herritar guztiak animatu dituzte zerbait hartzearekin batera musika entzutera.

Oiartzungo Euskara Batzordearen bilera prestatu du udalak hilaren 19rako (osteguna). 17:30ean hasiko da, Manuel Lekuona Bibliotekako ganbaran. Denera, hamasei gai izango dituzte aztertzeko batzordekideek. Hainbat esparrutan euskararen erabilera, ezagut...

Girizia Kultur eta Kirol Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du etzi, 19:30etik aurrera, elkartean bertan. Zazpi gaiko zerrenda osatu du elkartearen zuzendaritza batzordeak aztertzeko. Iazko balantzeak eta aurtengo egitasmoak aurkeztuko dituzte hori...

Elorsoro kiroldegiko arduradunek jakinarazi dute apirilean zehar %25 gutxiago ordaindu beharko dutela bezeroek eguneko txartela ateratzeagatik. Elorsorotik esan dute krisi ekonomikoaren harira hartu dutela neurria, «erabiltzaileekin begirunea izateko

Kataxulo Gaztetxiko asanbladak jakinarazi du hilaren 21ean egun osoko festa egingo dutela gaztetxearen seigarren urteurrena behar bezala ospatzeko. Horrez gain, larunbatetik hasita, beste hainbat jarduera egingo dituztela iragarri dute.

Ikust Alaian haurrentzako Kamishibai saioak ematen ari dira egunotan. Atzo hasita, egunero egingo dituzte, ostirala arte; liburutegiko langileek beraiek prestatu dituzte saioak, eta Iruñeko Yamaguchi liburutegiaren laguntza izan dute horretarako. Eman...

Datorren asteko ostiral eta larunbatean txakurrak hezteko jardunaldiak egingo dituzte Puianako txakurren aisialdi gunean. Irungo Udalak antololatu ditu, Udaltzaingoko Bizikidetza Unitatearen bitartez, eta Richard Garcia-Calvo hezitzaileak zuzenduko dit...

Gaur hasi eta hilaren 18a bitartean, Azterkostarten gaineko erakusketa bisita daiteke Itsas Gela elkarteak San Pedron duen ‘Mater’ itsasontzi museoan. Brankako sotoan jarri duten erakusketan, itsasertza zaintzeko helburuz aurrera eramaten d...

La Otracina (AEB, Holy Mountain), Domo (Alacant), Temple Solaire (Frantzia) eta Jubilé (Frantzia) taldeek joko dute hilaren 21ean Trintxerpen, 21:00etatik. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, 10 euroren truke.

Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok San Pedroko lonja berrirako proiektuaren gainean esandakoak hautsak harrotu ditu Pasaian. Udalak gezurtatu ditu Hernandoren adierazpenak, eta manipulazioa egotzi dio Portuari. Hona alkateak gaiaren gainean zabaldutako prentsa oharra, hitzez hitz: “Alkatetzaren prentsa-oharra, San Pedroko lonjaren inguruan portuko agintaritzak aditzera emandako adierazpenei buruzkoa” Diario Vasco egunkarian 2012ko apirilaren 4an agertutako informazioei erantzun eman nahian, Alkatetza honek balorazio hau egiten du. Lehen-lehenik, Pasaiako Portuko Agintaritzaren jokabide manipulatzailea salatu nahi dugu, San Pedroko lonjarekin agertzen dituen desadostasunak direla-eta. Aldi berean, argitu nahi dugu, ez dela unean uneko arazo bat. Izan ere, Pasaiako Portuko Agintaritzak udal honen aurrean eta Pasaiako biztanle guztien aurrean jokabide lotsagabea agertzen du. Halaber, argi adierazten dugu, San Pedroko lonja egiteko, ustez, udalak Pasaiako Portuko Agintaritzari ezarritako baldintzak ez direla udalak, hala nahi izanda, besterik gabe jarriak. Herritarren parte-hartze prozesu bati erantzun eman nahi izan zaio, bizilagun guztiek adierazi baitzuten herrirako zer-nolako lonja nahi zuten: herriarekin bat egiten duen lonja bat; zehazki, herriari eragozpenik sortuko ez dion lonja bat. Izan ere, orain artean, eta baita orain ere, zaratak, trafikoa eta usain txarrak eragin izan ditu, eta eragiten jarraitzen du. Prozesuan hartutako konpromisoarekin zintzoa izan da udala. Hasiera-hasieran partekatutako helburua eskuratzearren, behar-beharrezko adostasunak hartu nahi izan [...]

Blues doinuak izango dira bihar gauean De Cyne Reyna tabernan. Oraingoan, Ñaco Goñi eta Los bluescavidas igoko dira taula gainera. Kontzertua 22:30ean hasiko da. Rythm & blues eta blues doinuak lantzen ditu taldeak. Goñi armonika jotzaileaz gain, beste lau kidek osatzen dute: Armando Marce (bateria), Jorge Flaco Barral (baxua) eta Kapo Albuquerque (gitarra eta ahotsa). Los Bluescavidasek bere tokia egin du Espainiako Estatuko blues mugimenduan, eta erreferentziazko bihurtu da. Nazioarteko blues musikariekin ere ibili dira: Lazy Lester, Louisiana Red, Carey Bell, Bernar Allison, Rich Eureka Jones, Otis Grand, Mick Taylor, Charles Musselwhite, Eddy Clearwater, Smoking Joe Kubek, Phil Guy… Lau disko argitaratu dituzte: Ñaco y los Bluescavidas (1997), Directo en Moby Dick Club (1999), Ñaco Goñi y los Bluescavidas presentan a Edu big hands (1999), eta Nada que perder (2003).

Pasaian hondakinak atez ate biltzeko sistema martxan jarri behar dela eta, Basari elkartean gaiaren gaineko hitzaldia antolatu dute gaurko. 19:00etan da hitzaldia.

Udaletik jakinarazi dute gaur, hilaren 11, Ibilgailuen Udal Zerga ordaintzeko azken eguna dela. Edozein banketxe edo aurrezki kutxetan egion daiteke, udalak etxeetara bidali duen ordainagiria aurkeztuz, edo sarearen bitartez. Bestalde, helbideratutak...

Irungo Kirol Patronatuak adierazi duenez, Azken Portu udal kiroldegiko igerilekua erabiltzaileentzako itxita egongo da datorren igandean, hilaren 15ean, 11:30etik 14:00etara. Urpolo partida bat jokatuko dutelako ezingo dute igerilekua erabilia. Bezeroe...

Pazko astelehenean hasita, Meakako bilerak (festak) egiten ari dira, auzo elkarteak antolatuta. Mendi ibilaldi neurtua egin zuten herenegun, baina ekitaldi gehienak datozen bi asteburuetan izango dira. Heldu den igandean, hilaren 15ean, jubilatuen egun...

Colon ibilbideko hainbat zenbakitan kutxatilak konpontzeko egingo diren lanak direla-eta trafiko aldaketa batzuk egiten ari dira dira. Hilaren 13a arte iraun ditzakete lanek, eta auto ilarak sor daitezkeela iragarri diute udaletik, “egin beharrek...

Jose Maria Zabalza irundar zinegileari buruzko zikloaren barruan, Camerino sin biombo film luzea ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Amaia KZn. Bihar, osteguna, Homicidios en Chicago pelikula proiektatuko dute, Amaiako auditorioan ere, ordu be...

Mendibil Merkataritza Guneak haurrentzako jolasak antolatu ditu pazko asteko arratsaldetarako, 17:00etan hasita. Globoflexia, fantasiazko makilajea, txotxongiloak eta birziklatutako materialekin opariak egiten ikasteko tailerrak egingo dituzte. Gainera, ipuin kontaketak izango dira eta Zipi pailazoa eta Berto magoa ere ariko dira.