Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kultura, gastronomia eta erlijioa

Ez du prozesio egitarau zabalik izango, Hondarribiak bezala, ezta Hendaiak duen Euskal Herriko hondartza luzeena, baina Irunek badu pazko asterako planik, bai hiritarrentzat, baita bisitarientzat ere. Oiasso Erromatar Museoak eskaintza berezia egin du datozen egunetarako, tren berdearen ordutegia zabaldu dute eta Irun dastatu! ekimenak berrikuntzak iragarri ditu. Horiek, besteren artean. Oiassoko lan-taldeak hainbat proposamen egin ditu hilaren 3tik 14ra. Hirugurutzetako labeetara doan tren berdeak ordutegia zabaldu du, eta, bi igandeez gain (11:00etan), hilaren 3, 4, 5, 9, 10, 12 eta 13an irtengo da (17:00etan). Eta Ama Xantalen baselizako nekropolia ezagutzeko saio gidatuak ere egingo dituzte: hilaren 6, 7, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14an goizez izango dira (11:00etan), eta 6, 7 eta 8an arratsaldez (17:00etan). Bi bisitaldi horietako bakoitzarekin erromatar museoa ezagutzeko aukera dago, pack berean. Gainera, joan zen ostiralean Artifex, ingeniaritza erromatarra Espainian erakusketa inauguratu zuten eta orain arteko erantzuna oso ona izaten ari da; Oiassoren eta Donostiko Museum Rezolaren elkarlana da, eta bi leku horietan bisitatu daiteke (ikus informazio gehiago oiasso.com-en) Museoko arduradunen arabera, Oiassoko bisitari onenak haurrak dira, “Lehen Hezkuntzakoak batez ere”. Horregatik, Oiassok pazko oporretarako egin duen eskaintza handia da. Tren berdeaz eta erakusketaz gain, tailerrak egingo dituzte 10etik 13ra: Erroma eta zinea (hilaren 10ean); [...]

admin
Bidasoa
2012/04/04

Ez du prozesio egitarau zabalik izango, Hondarribiak bezala, ezta Hendaiak duen Euskal Herriko hondartza luzeena, baina Irunek badu pazko asterako planik, bai hiritarrentzat, baita bisitarientzat ere. Oiasso Erromatar Museoak eskaintza berezia egin du datozen egunetarako, tren berdearen ordutegia zabaldu dute eta Irun dastatu! ekimenak berrikuntzak iragarri ditu. Horiek, besteren artean.

Oiassoko lan-taldeak hainbat proposamen egin ditu hilaren 3tik 14ra. Hirugurutzetako labeetara doan tren berdeak ordutegia zabaldu du, eta, bi igandeez gain (11:00etan), hilaren 3, 4, 5, 9, 10, 12 eta 13an irtengo da (17:00etan). Eta Ama Xantalen baselizako nekropolia ezagutzeko saio gidatuak ere egingo dituzte: hilaren 6, 7, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14an goizez izango dira (11:00etan), eta 6, 7 eta 8an arratsaldez (17:00etan). Bi bisitaldi horietako bakoitzarekin erromatar museoa ezagutzeko aukera dago, pack berean.

Gainera, joan zen ostiralean Artifex, ingeniaritza erromatarra Espainian erakusketa inauguratu zuten eta orain arteko erantzuna oso ona izaten ari da; Oiassoren eta Donostiko Museum Rezolaren elkarlana da, eta bi leku horietan bisitatu daiteke (ikus informazio gehiago oiasso.com-en)

Museoko arduradunen arabera, Oiassoko bisitari onenak haurrak dira, “Lehen Hezkuntzakoak batez ere”. Horregatik, Oiassok pazko oporretarako egin duen eskaintza handia da. Tren berdeaz eta erakusketaz gain, tailerrak egingo dituzte 10etik 13ra: Erroma eta zinea (hilaren 10ean); Ipuinak (11n), Arkeologoak gara! (12an) eta Meatze trena (13an). “Oiassora etortzen diren ia haur guztiek euskaraz egiten dute bisita”, gaineratu dute.

‘Irun dastatu’, eta jolastu
Atzo goizean Irun dastatu! ostalaritza sustatzeko programaren barruko Irungo sukaldeak ekimeneko balantzea egin zuten, eta, horrekin batera, aste honetan bertan abiatuko dituzten berrikuntzen berri eman zuten. Behobiako Aitor jatetxeko Imanol Arteaga oso ozik agertu da Irungo Sukaldeak-en parte hartu duelako; egunero jatetxerako ogia nola prestatzen duen erakutsi zien berak ikastaroan izena eman zutenei. “Oso esperientzia aberasgarria izan da, eta arrakastatsua; jendea itxaron zerrendan izan dugu egunero”, adierazi zuen.

Miguel Angel Paez Turismo zinegotziak abiatuko dituzten ekimenen berri eman zuen: “Irunen gehien mugitzen den turismoa, familiarra da”, eta horri begira aste honetan bertan zenbait berrikuntza ezarriko dituzte Irun dastatu!-rekin bat egin duten jatetxeetan. Haurrentzako mantelak editatu dituzte, denborapasekin, bazkariaren zain dauden bitartean haurrak asper ez daitezen. Horrez gain, jatetxe horiek haurrentzako menuak eskaintzen dituztela adieraziko dute «modu bereizgarrian».

Gainera, Bidasoa Turismok 2013ko egutegia argitaratu du, eta dagoeneko salgai jarri dute Irun eta Hondarribiko turismo bulegoetan, 6 euroko prezioan. “Aurten aurreratu gara, pazko astean eta udan bisitatzen gaituztenek haien herrietara eskualdeko egutegia eraman ahal dezaten”, gehitu zuen Paezek.

Pazko ortodoxoa, liburutegian
Ikust Alaia udal liburutegiak erlijio ortodoxoari buruzko erakusketa muntatu du, Slavinskyi dom elkarte eslaboaren ekimenez. Besteak beste, pazko ortodoxiaren elementuak ezagutzeko modua izango da, hilaren 13a arte, ohiko ordutegian.

Eta haurrentzako Kamishibai saioak eskainiko ditu ere Ikust Alaiak, hilaren 10etik 13ra, 11:00etan; liburutegiko langileek beraiek prestatuko dituzte saioak, Iruñeko Yamaguchi liburutegiaren laguntzaz. Doan dira.

Oporretan bisitatzeko erakusketak

  • Oiasso. Artifex, ingeniaritza erromatarra Espainian, uztailaren 1a arte. Asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Ikust Alaia. Erlijio eta pazko ortodoxoa, Slavinskiy dom elkartearen eskutik. Hilaren 13a arte. Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; larunbatetan 09:00etatik 13:00etara.
  • Euskadiko Kutxa. Emakume ijituak, Flamenco del Norte kultur elkarteak antolatuta, hilaren 3tik 8ra. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.
  • Amaia KZ. Jose Maria Zabalza, irundar zinezale amorratua, hilaren 22a arte. Asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.