
Piraguismoko ur bizietako Espainiako selekzioa Pauen (Okzitania) da egunotan Londresko olinpiar jokoetan slalomean ariko diren kirolariak hautatzeko frogak egiten. Bratislavako Munduko Txapelketa hiru leku lortu zituen Espainiak: gizonen C1-ean eta K1-ean, eta nesken K1-ean. Lehen bietan plaza lortzeko lehian aritzeko Santiagotarrak arraun elkarteko ordezkariak Pauen daude, eta atzo lehiatu ziren. C1-ean Elosegi da faborito nagusia, bera baita estatuko rankinean lehena. Gainera bere aurkari nagusia Jon Erguin donostiarra min hartuta dago eta, Pauera joan bada ere, ez dago egoera onenean. David Perez irundarra ere lehiatu zen atzo, nahiz eta ezin den Londresera joan, gazteegia izanagatik. Goizeko finalerdietan Elosegi nagusitu zen, Perezen aurretik. Hirugarren Jordi Jomenjo katalana izan zen eta laugarren geratu zen Erguin, 8,59 segundura. Eta finalean Elosegik goizeko lehen postua berretsi zuen, hutsik gabe; Domenjo 7,26 segundura geratu zen (hiru akats egin zituen) eta Erguin 8,02ra (akats batekin). Finalean Perez irundarra izan zen azkena; ez zen goizean bezain ondo aritu eta ibilbideko bi ate ez zituen igaro. Elosegik Londreserako puntu asko lortu ditu, baina lehia ez da bukatu. Gaur, asteazkena, berriz jardungo dute. Crespo, bigarren postuan K1-eko proba ere atzo izan zen; bertan Joan Crespok parte hartu zuen. Pauera joan arte, Londresera joateko bidean bigarren zegoen Crespo, Samuel Hernanzen atzetik. [...]

Aste Santuko oporrak direla eta, webgune hau ez da eguneratuko. Hilaren 11tik aurrera egongo da martxan.

Ez du prozesio egitarau zabalik izango, Hondarribiak bezala, ezta Hendaiak duen Euskal Herriko hondartza luzeena, baina Irunek badu pazko asterako planik, bai hiritarrentzat, baita bisitarientzat ere. Oiasso Erromatar Museoak eskaintza berezia egin du datozen egunetarako, tren berdearen ordutegia zabaldu dute eta Irun dastatu! ekimenak berrikuntzak iragarri ditu. Horiek, besteren artean. Oiassoko lan-taldeak hainbat proposamen egin ditu hilaren 3tik 14ra. Hirugurutzetako labeetara doan tren berdeak ordutegia zabaldu du, eta, bi igandeez gain (11:00etan), hilaren 3, 4, 5, 9, 10, 12 eta 13an irtengo da (17:00etan). Eta Ama Xantalen baselizako nekropolia ezagutzeko saio gidatuak ere egingo dituzte: hilaren 6, 7, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14an goizez izango dira (11:00etan), eta 6, 7 eta 8an arratsaldez (17:00etan). Bi bisitaldi horietako bakoitzarekin erromatar museoa ezagutzeko aukera dago, pack berean. Gainera, joan zen ostiralean Artifex, ingeniaritza erromatarra Espainian erakusketa inauguratu zuten eta orain arteko erantzuna oso ona izaten ari da; Oiassoren eta Donostiko Museum Rezolaren elkarlana da, eta bi leku horietan bisitatu daiteke (ikus informazio gehiago oiasso.com-en) Museoko arduradunen arabera, Oiassoko bisitari onenak haurrak dira, “Lehen Hezkuntzakoak batez ere”. Horregatik, Oiassok pazko oporretarako egin duen eskaintza handia da. Tren berdeaz eta erakusketaz gain, tailerrak egingo dituzte 10etik 13ra: Erroma eta zinea (hilaren 10ean); [...]