Bozka, familiaren alde
Anai Arrebak taldea EHrZ lehiaketarako sailkatu da eta haien alde bozka daiteke, finalean egon daitezen Iñaki eta Margari Altolagirre sanjuandarrek gidatutako Anai Arrebak taldea Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteak antolatzen duen EHrZ lehiaketarako sailkatu dira. Dagoeneko haien alde bozkatzeko aukera dago (http://ehz-festibala.eu/ehrz). Aurten hamabi talde izan dira lehiaketarako hautatuak, eta hiru bakarrik ariko dira martxoaren 23an Intxaurrondon egingo duten finalean: hiru finalistez gain, Vendetta taldea ariko da. Euskal Herria zuzenean jaialdia, berriz, Heletan (Nafarroa Beherea) ospatuko dute, ekainaren 29 eta 30ean, eta uztailaren 1ean. EHZ elkartearen jarduera ezagunena musika jaialdia bada ere, Euskal Herria Zuzenean euskal musika taldeak sustengatzeko trukaketa plataforma da, eta, helburu horrekin, EHrZ lehiaketa antolatzen du urtero, Musikak anplifikatu leloarekin. “Euskal Herriko musika taldeak sustengatu, bultzatu eta musika sorkuntzari ikusgarritasuna eman” nahi diote lehiaketarekin. Hala, parte hartzen duten taldeei eskenatoki profesionaletan jotzeko aukera ematen die lehiaketak, eta, irabazle ateratzen denari, hainbat kontzertuetan egoteko aukera, haien artean Heletan egingo den Euskal Herria Zuzenean festibala. EHZetik badakite urtero talde pila bat sortzen direla, baino askok ez daukatela ezagutzera emateko aukerarik: “Urtez urte, talde berriak agertzen dira baina askotan haien muturra erakusteko aukerak arraroak dira. Lehiaketaren bidez, taldeek Euskal Herriko eszenan lehen pausu baten egiteko parada dute”. Lehiaketa eta bideoa [...]
Anai Arrebak taldea EHrZ lehiaketarako sailkatu da eta haien alde bozka daiteke, finalean egon daitezen
Iñaki eta Margari Altolagirre sanjuandarrek gidatutako Anai Arrebak taldea Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteak antolatzen duen EHrZ lehiaketarako sailkatu dira. Dagoeneko haien alde bozkatzeko aukera dago (http://ehz-festibala.eu/ehrz).
Aurten hamabi talde izan dira lehiaketarako hautatuak, eta hiru bakarrik ariko dira martxoaren 23an Intxaurrondon egingo duten finalean: hiru finalistez gain, Vendetta taldea ariko da. Euskal Herria zuzenean jaialdia, berriz, Heletan (Nafarroa Beherea) ospatuko dute, ekainaren 29 eta 30ean, eta uztailaren 1ean.
EHZ elkartearen jarduera ezagunena musika jaialdia bada ere, Euskal Herria Zuzenean euskal musika taldeak sustengatzeko trukaketa plataforma da, eta, helburu horrekin, EHrZ lehiaketa antolatzen du urtero, Musikak anplifikatu leloarekin. “Euskal Herriko musika taldeak sustengatu, bultzatu eta musika sorkuntzari ikusgarritasuna eman” nahi diote lehiaketarekin.
Hala, parte hartzen duten taldeei eskenatoki profesionaletan jotzeko aukera ematen die lehiaketak, eta, irabazle ateratzen denari, hainbat kontzertuetan egoteko aukera, haien artean Heletan egingo den Euskal Herria Zuzenean festibala.
EHZetik badakite urtero talde pila bat sortzen direla, baino askok ez daukatela ezagutzera emateko aukerarik: “Urtez urte, talde berriak agertzen dira baina askotan haien muturra erakusteko aukerak arraroak dira. Lehiaketaren bidez, taldeek Euskal Herriko eszenan lehen pausu baten egiteko parada dute”.
Lehiaketa eta bideoa
Aurten hamabi talde izan dira lehiaketarako hautatuak, haien artean Anai Arrebak, Iñaki eta Margari Altolagirreren proiektu berria. Biak Jousilouli taldean aritutakoak dira, eta biek ahotsa jartzen diote 2011n jaiotako talde berriari —Iñakik efektuak ere egiten ditu—; bi anai arrebekin batera Manu Etxarri (teklatuak), bere anaia Iñigo (gitarra), eta taldean inoren familia eta Donibanekoa ez den bakarra, Ander Villoslada irundarra, ari dira.
Taldekideek diotenez, Anai Arrebak helburu handirik gabe sortutako musika taldea da, “ondo pasatzeko eta dibertsioa trasmititzeko”. Otsailaren erdialdean lehen bideoklipa aurkeztu zuen taldeak, Maite zaitut, ez! abestiarekin grabatutakoa. Oihartzun handia izan du ohiko komunikabideetan eta sarean izugarri retuiteatu izan dute. Abestia bezalakoa da bideoa ere, dibertigarria. Nabaria da grabaketan ondo pasatu dutela, eta kutsatu egiten du horrek.
Bideoak harrera oso ona izan duenez, Anai Arrebak-ekoek EHrZ lehiaketarekin gauza bera gertatzea nahi dute, eta Facebook bitartez kanpainia abiatu dute, nahi duenak beren aldeko bozka eman dezan.
Taldeari buruz gehiago jakiteko bisitatu Anai Arrebaken webgunea.


