
Irun eta Hondarribiko udalek industria arloko enpresentzako berrikuntza irekiaren gaineko programa bat abiatuko dute Bidasoa Bizirik Garapen Agentziaren bitartez, eta Mondragon Unibertsitatearekin batera. Bidasoa on the road du izena, eta eskualdeko enpresetan berrikuntza irekiaren kontzeptua barneratu nahi du, lehiakortasunean irabaz dezaten. Berrikuntza irekia modan dagoen kontzeptua da, bizitza pertsonal zein profesionaleko hainbat arlotan erabiltzen dena. Bada, Behe Bidasoko garapen agentziak uste du berrikuntza irekiak onura asko ekar diezaizkiela industria arloko enpresei, txikiei batez ere. Horregatik, Bidasoa on the road ekimena abiatu dute, enpresa horien lehiakortasuna hobetze aldera: “Berrikuntza irekia gure eskualdeko industria enpresetan planak diseinatzeko, enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko eta gero eta globalagoa eta lehiakorragoa den merkatu batean irauteko aukerak handitzeko helburuarekin abian jarri dugu”. Bide horretan hainbat baliabide emango diete enpresei. Teoria eta praktika Bidasoa Bizirik-ek esan duenez. Bidasoa on the road proiektu «berritzailea» da, “enpresei berrikuntza irekiaren teorian eta praktikan prestakuntza izateko aukera” ematen diena. Gainera, Bidasoa on the road programaren bitartez, krisi garaian eta lan mundu globalizatuan aurrera egiteko erantzun beharreko galderak erantzuten lagundu nahi diete Irun eta Hondarribiko enpresei: “Nola sartuko ditut nire bezeroak produktu berriak diseinatzeko eta garatzeko nire prozesuan? Nola sartuko dut nire berrikuntza prozesuan egungo beste bezero-segmentu batzuei buruzko ezagutza? Nola definitu eta [...]

Hil honen bukaeran ohiko udalbatzarra egingo dute Lezon, eta EAJk iragarri du zabor bilketa sistemari buruzko mozioa aurkeztuko duela. Horrela, udal gobernu taldeak atez ateko gaikako bilketa ezartzeko asmoa adierazi duela eta, jeltzaleek herri kontsulta egiteko eskatu dute. Herri kontsulta horren galdera honakoa izan beharko litzatekeela uste dute: “Lezon atez ateko bilketa sistema ezartzearen aldekoa al zara?”. Halaber, kontsultaren emaitza loteslea izatea eskatu dute. EAJk hondakinen gaineko Foru Araua defendatzen du. Hala, 2016rako %60 birziklatzea proposatzen du arauak. “Europako herri aurreratuenen parekoa da”, diote. Gaineratu dutenez, azken hamarkadan, Gipuzkoan birziklapena “%17,4 izatetik, %43,3ra pasatu da”. Herritarrek birzikla dezaten heziketa eta kontzientziazioaren alde egin dute, eta orain arteko neurriek gehiago birziklatzeko balio izan dutela azaldu dute. “Demokraziarik ez” EAJk uste du atez atekoa «sistema neurrigabea» dela herritarrei eskatzen dien “sakrifizioa” dela eta. Gainera, adierazi du ez dela eraginkorra, eta garestiagoa dela. Sistemaren ezarpenak “zabor turismoa” sortuko duela dio, baita atzerakada ere, “zabor poltsak berriro eskuz jaso beharko direlako”. “Demokrazia eta gardentasun eza” ere salatu du, eta herritarrek euren etorkizuna erabaki behar dutela esan du alderdi jeltzaleak.

Orain dela aste batzuk, Txerrimuño Kolektiboa deitutako taldeak etxe okupatutik hainbat gazte kanporatu zituztela jakinarazi zuten. Horren harira, Txerrimuñotik «bidegabeki» kaleratutako gazteek erantzun egin diete, kolektibo horrek «barne eztabaida jendartera zabaldu duelako». Defendatzeko «aukera bakarra» idatzi bat egitea izan dela diote. Kanporatuak izateko erabakia helarazi ez izana leporatu diete: «Euren ideia bakezaleak baztertuz, ez dute hitza tresna bezala erabili, ez baitute kaleratzearen erabakia zuzenean emateko adorerik izan». Gainera, erabaki hori «panfleto baten bitartez» jakin zutela salatu dute, eta bertan idatzitakoa «probokaziotzat» hartu dute. Horrela, euren esanetan, Txerrimuñoko Kolektiboak egindako hausnarketan, «euren ideologia goraipatzen dute, eta gainera, gizartea, gure koadrila eta gure gurasoak ere kritikitzen dituzte». Idatzia kaleratu ondoren, esan dute bitartekari bat bidali zutela eurengana, «aldez aurretik gure kontrako aurreiritziak zituena». Salatu dutenez, bitartekari horrek mehatxatu zituen, «gauzak konpontzen ez badira biolentzia erabiliko zutela esanez». Gazteei lekurik ez Idatzian, kaleratutako gazteek gaitzetsi dute «zaharrek» eurak kaleratzeko estrategia bat zutela. Horrela, «hasieran gaztetxe bezala sortutako» etxe okupatuaren hamargarren urteurreneko Zartako aldizkarian idatzitakoa gogorarazi dute, non Txerrimuñon gazteei leku egin behar zaiela esan zuten. «Hortaz, kontraesan etengabean erortzen ari dira gazteei ateak ixten». Horrela, eurak Txerrimuñoren «jaun eta jabe» bihurtu direla salatu dute. Kaleratutakoen arabera, euren «ideologia aplikaezina» inposatu nahi izan [...]

Hilaren 15ean, osteguna, aniztasunari eta elkarbizitzari buruzko prozesu parte hartzailean hartutako konpromisoak jorratzeko bilera izango da. Bilera horretan, haurren zaintza zerbitzua eskainiko dute. Trintxerpeko udal euskaltegian izango da bilera, 1...

Deialdi berezia egin die herritarrei Antxoko Jai Batzordeak. Jaien antolaketaren gainean hausnarketa egiten dabiltza, eta herritarren ekarpenak jaso nahiko lituzkete. Hona deialdia egiteko zabaldu dute eskutitza: “Antxoko Jai Batzordeak aditzera ...

Atez atekoa martxan jarri nahi dutela iragarri dute Gipukoako 34 udalerrik. Tartean, Lezok eta Pasaiak. Horren harira, gaur, Usurbil, Hernani, Antzuola eta Oiartzungo alkate ohiek euren iritzia jakinaraziko dute. Agerraldia egingo dute, 12:00etan Donos...

Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok Olaberriako ArcelorMittal enpresan izan zen atzo, bisita ofizialean. Portuko bezero garrantzitsua izan da urte askoan Arcelormittal, eta Lucio Hernandok Pasaiakoa Arcelormittalen lehentasunezko portua izaten jar...

Bihar, larunbatarekin, Artalekuko igerilekuak itxiko dituzte 13:00etatik 15:00etara, Haurren Mailako waterpolo partidak jokatuko dituztelako. Bitarte horretan ohiko erabiltzaileek Azken Portuko igerilekua eta spa zerbitzuak erabil ditzateke

Irungo Kirol Udal Patronatutik jakinarazi dutenez, bihar, larunbatarekin, Azken Portuko kiroldegiko igerilekuak itxiko dituzte 19:30etatik 22:00etara, waterpolo partidak jokatuko dituztelako. Azken Portuko abonatuek Artaleku Udal Kiroldegiko igerilek...

Rosa Robledoren lanekin osatutako erakusketa jarri zuten hilaren hasieran Garmendi txokolategian. Hilaren bukaerara arte egongo da bertan. Interesdunek ordura arte bisita dezakete, txokolategiaren ordutegian.

Astelehenean izango da, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian; batzar irekia dela nabarmendu dute Martxoaren 29rako deitutako greba orokorra dela eta, Oiartzungo ezker abertzaleak herri batzarra egiteko asmoa dauka. «Grebaren inguruko arrazoiez informat...

Gaur goizean aurkeztuko dute Enbata tabernan Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena. Asteazkenero eta ostegunero, bi euroren truke, edaria eta pintxoa erosteko aukera izango dute nahi duten herritarrek hiriko 11 tabernetan —horietatik hamar Portu auzokoak d...

Hezkidetza gaiari heldu diote Cristobal Gamon ikastetxean, eta Errenteriako Berdintasun Batzordearekin batera, bi hitzaldi antolatu dituzte genero berdintasunaren gainean. Garbiñe Arrizabalaga psikologoak emango ditu. Lehenengoa atzo izan zen, baina j...

Agerraldia egin dute Antzuolako, Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo alkate eta zinegotzi ohiek Donostian (Oiartzundik Pavel Viñas zinegotzi ohia izan da bertan). Atez atekoaren aldeko apustua berretsi dute. Bestalde, laster martxan jarri nahi duten h...

Astelehenean izango da, 18:30ean, kiroldegiko bilera aretoan; bilera irekia da interesdun guztientzat Oiartzun Elorsoro kiroldegiko rokodromoaren inguruan bilera irekia deitu du Oiartzungo Udalak astelehenerako, hilaren 12a, 18:30ean. Deialdia Oiartzun...

Hilabeteko bigarren igandeetan egiten duten bezala, igande honetan ere muxikoak dantzatuko dituzte, Beti Prest Dantza taldeko kideek eta dantzatzera animatzen den herritar orok. 12:00etan bilduko dira Herriko Plazan.

Makutxo tabernako arduradunek jakinarazi dutenez, ez dira gaur hasiko I. Dardo Txapelketa jokatzen, espero baino jende gutxiagok eman duelako izena. Hala, jakinarazi dute aukera dagoela bakarrik izena emateko ere, eta gero bikoteak osatzeko. Horretarak...

Gaztetxeko lagunek morez jantzi dute Zizt aldizkariko erlea, martxoko zenbakian, Bertso ziztada, elkarrizketa, lehiaketa, agenda… denak bildu dituzte aldizkariko bigarren zenbakian. Martxoaren 8aren inguruan antolatutakoen berri ere ematen dute, ...

Eski irteera antolatu du Kamio tabernak hilaren 18rako. Gourette edo Luz Ardiden, bi eski estazio horien artean hautatuko dute izena ematen dutenek autobusa betez gero. Prezioa 60 euro ingurukoa izango da, materialaren alokairua barne. Hilaren 15era ar...

Irun Rugby Taldeak aukera ona izango du larunbatean Euskal Ligako bigarren faseko lehen postuetan sendotu eta, liderrak huts eginez gero, lehen postura hurbiltzeko. Beltzek Getxo Artea Bren aurka jokatuko dute Faduran, 16:00etatik aurrera. Sailkapeneko...