Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txerrimuñotik kaleratutako gazteak: “Era bidegabean bota gaituzte”

Orain dela aste batzuk, Txerrimuño Kolektiboa deitutako taldeak etxe okupatutik hainbat gazte kanporatu zituztela jakinarazi zuten. Horren harira, Txerrimuñotik «bidegabeki» kaleratutako gazteek erantzun egin diete, kolektibo horrek «barne eztabaida jendartera zabaldu duelako». Defendatzeko «aukera bakarra» idatzi bat egitea izan dela diote. Kanporatuak izateko erabakia helarazi ez izana leporatu diete: «Euren ideia bakezaleak baztertuz, ez dute hitza tresna bezala erabili, ez baitute kaleratzearen erabakia zuzenean emateko adorerik izan». Gainera, erabaki hori «panfleto baten bitartez» jakin zutela salatu dute, eta bertan idatzitakoa «probokaziotzat» hartu dute. Horrela, euren esanetan, Txerrimuñoko Kolektiboak egindako hausnarketan, «euren ideologia goraipatzen dute, eta gainera, gizartea, gure koadrila eta gure gurasoak ere kritikitzen dituzte». Idatzia kaleratu ondoren, esan dute bitartekari bat bidali zutela eurengana, «aldez aurretik gure kontrako aurreiritziak zituena». Salatu dutenez, bitartekari horrek mehatxatu zituen, «gauzak konpontzen ez badira biolentzia erabiliko zutela esanez».   Gazteei lekurik ez Idatzian, kaleratutako gazteek gaitzetsi dute «zaharrek» eurak kaleratzeko estrategia bat zutela. Horrela, «hasieran gaztetxe bezala sortutako» etxe okupatuaren hamargarren urteurreneko Zartako aldizkarian idatzitakoa gogorarazi dute, non Txerrimuñon gazteei leku egin behar zaiela esan zuten. «Hortaz, kontraesan etengabean erortzen ari dira gazteei ateak ixten». Horrela, eurak Txerrimuñoren «jaun eta jabe» bihurtu direla salatu dute. Kaleratutakoen arabera, euren «ideologia aplikaezina» inposatu nahi izan [...]

admin
Bidasoa
2012/03/09

Orain dela aste batzuk, Txerrimuño Kolektiboa deitutako taldeak etxe okupatutik hainbat gazte kanporatu zituztela jakinarazi zuten. Horren harira, Txerrimuñotik «bidegabeki» kaleratutako gazteek erantzun egin diete, kolektibo horrek «barne eztabaida jendartera zabaldu duelako». Defendatzeko «aukera bakarra» idatzi bat egitea izan dela diote.Txerrimuño

Kanporatuak izateko erabakia helarazi ez izana leporatu diete: «Euren ideia bakezaleak baztertuz, ez dute hitza tresna bezala erabili, ez baitute kaleratzearen erabakia zuzenean emateko adorerik izan». Gainera, erabaki hori «panfleto baten bitartez» jakin zutela salatu dute, eta bertan idatzitakoa «probokaziotzat» hartu dute. Horrela, euren esanetan, Txerrimuñoko Kolektiboak egindako hausnarketan, «euren ideologia goraipatzen dute, eta gainera, gizartea, gure koadrila eta gure gurasoak ere kritikitzen dituzte».

Idatzia kaleratu ondoren, esan dute bitartekari bat bidali zutela eurengana, «aldez aurretik gure kontrako aurreiritziak zituena». Salatu dutenez, bitartekari horrek mehatxatu zituen, «gauzak konpontzen ez badira biolentzia erabiliko zutela esanez».

 

Gazteei lekurik ez

Idatzian, kaleratutako gazteek gaitzetsi dute «zaharrek» eurak kaleratzeko estrategia bat zutela. Horrela, «hasieran gaztetxe bezala sortutako» etxe okupatuaren hamargarren urteurreneko Zartako aldizkarian idatzitakoa gogorarazi dute, non Txerrimuñon gazteei leku egin behar zaiela esan zuten. «Hortaz, kontraesan etengabean erortzen ari dira gazteei ateak ixten». Horrela, eurak Txerrimuñoren «jaun eta jabe» bihurtu direla salatu dute.

Kaleratutakoen arabera, euren «ideologia aplikaezina» inposatu nahi izan diete, «pentsakera moldatu nahian». Gaineratu dute «gutxi batzuk probokazioan erori» zirela, eta «oldartu» egin zirela: «Guk ez ditugu ekintza hauek babesten, baina aldi berean Txerrimuñoko gazteen aurrean zaharrek hartutako jarrera ez zaigu ondo iruditzen. Hauek, gazte konkretu batzuk egindako ekintza batzuetan oinarrituta, talde oso bat kaleratu dute».

Gazteek uste dute «huskeria» batengatik kaleratu dituztela, eta atzean beste arrazoi batzuk daudela: «Bururatzen zaigun arrazoietako bat beraien ametsezko ideologia perfektu hori ez jarraitzea izan daiteke».

Txerrimuñoko apurketei dagokienez, esan dute, «bi salbuespen izan ezik», beti zaindu dutela etxea: «Beti konprometitu izan gara etxea eta bertakoak errespetatzera, eta hori horrela izan dadin saiatu izan gara, esaterako etxearen garbiketa eramanez».

 

«Oso minduak»

Mehatxu eta irainak bi aldetakoak izan direla aipatu dute. Horrez gain, Txerrimuño Kolektiboak egindako hausnarketak etorkizunerako «oso minduak» utzi dituela nabarmendu dute. Gainera, dei egin diete Txerrimuñoko helduei beraiek gazte izandakoan edukitako asmo eta helburuei buruz. «Ziur gaude batek baino gehiagok ulertuko dutela ateak ezin zaizkiela gazteei itxi, eta beraiek etxean duten papera bigarren mailara pasatu behar dela». Txerrimuñon parte hartzeko asmoa erakutsi dute, eta herriari laguntza eskatu diote.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ omenduko dute Hernanikomik azokan

Euskal Herria, 2026ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, Gipuzkoa

Franco eta galiziarrak errepublikaren plazan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.