Aniztasunari eta elkarbizitzari buruzko prozesu parte hartzailean hartutako konpromisoak jorratzeko bilera deitu du Udalak
Hilaren 15ean, osteguna, aniztasunari eta elkarbizitzari buruzko prozesu parte hartzailean hartutako konpromisoak jorratzeko bilera izango da. Bilera horretan, haurren zaintza zerbitzua eskainiko dute. Trintxerpeko udal euskaltegian izango da bilera, 1...
Hilaren 15ean, osteguna, aniztasunari eta elkarbizitzari buruzko prozesu parte hartzailean hartutako konpromisoak jorratzeko bilera izango da. Bilera horretan, haurren zaintza zerbitzua eskainiko dute. Trintxerpeko udal euskaltegian izango da bilera, 18:30ean. Haurren zaintza zerbitzu erabili nahi dutenek, aldez aurretik jakinarazi beharko dute, 943 00 43 20 telefono zenbakira deituta, eta migrazio eta aniztasun teknikariaz (Marian Suarez) galdetuta.

