Nafarroako Konkistaren 500. urteurrenaren harira, hainbat ekimen egiten ari dira gaur Irunen. Horien artean orain (16:00) Hazia elkartean egiten ari diren herri bazkaria dago. Goizean, ordea, Peña kaletik Antxeta Irratiaren Antxetamina saioa zuzenean ...
Gorpu bat topatu dute Bidasoa ibaian, Irun inguruan (Gipuzkoa). Goizeko zortziak inguruan pertsona batek Ertzaintzara deitu du gorpu bat ibaian ikusi zuela ohartaraziz, Dario de Regollos kalearen inguruan. Herrizaingo Sailaren arabera, gorpua ide...
Lezoko Udalak jakinarazi du Olatzar erreka inguruan, Jaizkibelen eta Altamiran hainbat zuhaitz landaketa eta baso lan egin dituzte martxoan. Bioaniztasuna hobetzeko ekimenen barruko jarduerak izan dira. Hala, Olatzarren, udal baratzeen egitasmoari lotu...
FUTBOLA Erregional Preferente Maila Munibe-Touring, gaur, 15:30ean, Donostiako Berioko futbol zelaian. Beti Ona-Santo Tomas Lizeoa, gaur, 16:00etan, Mikel Odriozola estadioan (Beraun). Emakumeak, Kopa Touring-Elgoibar, bihar, 12:30ean, Fenderian. ...
FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Trintxerpe-Pasaia, gaur, 16:30ean, Don Boscon. Erregional Preferente Maila Euskalduna-Sanpedrotarra, gaur, 17:30ean, Andoaingo Ubitarte zelaian. Lehen Erregionala, Kopa Mariño B-Pasaia B, gaur, 15:30ean, Irungo U...
Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatuta, III. Umeen Eguna egingo dute bihar (igandea) arratsaldean Gipuzkoa plazan. Honakoa da egitaraua: 16:30etik aurrera margoketa jolasak egingo dituzte, ondoren herria kolorez betetzeko; 17:30ean, jokoak eta 18:30ean, txokolatada.
Gaur da aurkeztekoa Urtzi Urkizu Kezka bat gutxiago poema bilduma Mikelazulo kultur elkartean, eta aurkezpena 22:00etan da, ez 19:30ean, HITZA-n agertu bezala. Lorea Intxaurrandietak eta Urko Menaiak olerki bana abestuko dute. Asier Sarasola eta Oier...
Irungo Ezker Batua-Berdeak udal taldeak asteazken goizeko ez ohiko udalbatzarrean onartutako aurrekontuaren balorazioa egin du. Manuel Millan hautetsiaren esanetan “aurretik PPk eta PSE-Eek adostutako akordio baten eskenaratzea izan zen, emendakinez emendakin, beste alderdi eta hautetsiei ikusle soil bilakatuz”. Bere ustez Irungo udal udeaketaren “eskuineratzea areagotu da”, eta adibide batzuk jarri ditu: “oso positiboa izan den” maskulinitatearen tailerra ezabatu, hirugarren munduko laguntzak %0,74tik 0,55ra jatsi, eta “urjentziazko behar publikoen gainetik erakunde pribatuen mesederako eta ez horren beharrezkoak diren ekintza batzuk onartu dituzte”. Azken horren harira Millanek kritikatu du “Kale Nagusiko komenturarako sarbidea konpontzeko partida bat onartzea eta Haurreskolako hezetasuna eta Ikastola Txikiko teilatuaren konponketak atzeratu izana”. Millanek adierazi du aurrekontuetan lortutako hitzarmena ez dela nobedadea, “kiroldegietako pribatizazioetan ikusi zen bezala”, eta Eusko Jaurlaritzan bi alderdiek duten akordioaren Irunerako hedapena dela gehitu du: “euren helburu bakarra ahalik eta denbora gehien boterean irautea da, garatu beharreko programari kasu egin gabe”.
Hiru mozio landu zituzten herenegun, martxoko ohiko udalbatzarrean. Lodosako Ibaialde Ikastola laguntzeko mozioa (aho batez onartua). Lan erreformaren kontrakoa (Gobernu Taldearen aldeko botoekin, aurrera) ‘Bateragune auzia’-ri buruzkoa (a...
Luxiano Eizagirre iheslari politiko sanpedrotarra herenegun hil zen Kuban. Herrira ekimenak oharra helarazi die hedabideei heriotza horren harira. Hona, hitzez hitz, Herriraren gogoeta: “Luxiano Eizagirre euskal iheslari politikoa hil da Kuban Ezer baino lehen, Herrira Mugimendutik gure doluminik sentikorrena adierazi nahi diegu Luxianoren senideei, baita Kuban diren euskal iheslari politiko guztiei ere. Euskal Herrian hamarkada luzez bizi dugun gatazka politikoak eraginda ihes egin zuen Luxianok. Azken urteotan Venezuelan, Togon eta Kuban bizi izan da. Eritasun baten ondorioz 56 urterekin hartu du azken arnasa sanpedrotarrak. Ihes egin zuen garaietan bezala, egun, Euskal Herriko gatazka politikoak konpondu gabe jarraitzen du. Eta beraz, gatazkaren ondorio diren ehunaka euskal preso eta iheslari politikoek etxetik urrun jarraitzen dute. Baina gaur, gatazka hau konpontzeko urratsak ezagutzen ari da euskal gizartea, horretarako, borondate handiz, bat egin baitute herritar ugarik, baita alderdi politiko, sindikatu eta erakunde askok ere. Gatazka konpontzeak bere arrazoiak konpontzea eskatzen du, aldi berean baita bere ondorioak gainditzea ere. Honek, euskal iheslari guztien etxeratzea esan nahi du besteak beste. Espetxearen eta ihesaren orrialdea atzean utzi behar ditu Euskal Herriak. Bake egoera justu bat betikotu behar dugu gure herrian, sufrimendu oro atzean utziz. Herritar oro askatasunez bertan bizitzeko egoera erdietsi behar dugu. Egun tristeak izan dira [...]
Bi asteko lehiaren ondoren, gaur emango dituzte Euskaldarrak Elkartearen XXVII. Gastronomia Erakusketaren barruko sariak. Horretarako afaria egingo dute lehenik, 21:00etatik aurrera, elkartean, eta ondoren emango dizkiete sariak maila bakoitzeko irabaz...
Independentistak Sareak hilaren 8an Iruñara joateko deia egin du. Horretarako autobusak aterako dira herriko Zumarditik (Panier), 09:30ean (itzulera 19:00etan egingo dute). Aldez aurretik izena eman behar da Harkaitza, Landaren, Sindikato edo Reyna ta...
Nafarroako Erresuma orain 500 urte konkistatu zuten eta horren haritik hainbat ekimen antolatu zituzten Donibaneko Bixi-Bixi kultur elkarteko kideek. Hiru ekimen izan ziren martxoan aurrera eramandakoak eta jendearen erantzunarekin oso gustura daude: “Kultur elkarteko kideok eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldietan parte hartu duten guztiei. Lortutako arrakastak lanean jarraitzeko nahi adina gogo eman digu”. Hilaren 9an Nafarroa Bizirik ekimeneko kide Sergio Iribarren hurbildu zen herrira, konkistaren inguruko xehetasunak eman zituen 55 lagunen aurrean. Hilaren 18an, mendi martxa egin zuten 70 lagunek, Hondarribitik Donibanera eta hortik Donostiako Urgulera joan ziren. Hilaren 23an Idoia Arrieta historialariak Gipuzkoaren jatorriari buruz hitz egin zuen, 35 lagun hurbildu ziren Bixi-Bixi elkartera. Hurrengo ekimenak prestatzen Bixi-Bixiko kideak hasi dira dagoeneko hurrengo zikloa prestatzen. Besteak beste, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren gaineko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte. Ostiraletan “gero eta jende gehiago” …eta ostiraletan jai! ekimenarekin ere pozik daude kultur elkartekoak; izan ere, euren hitzetan, ekimen horrek gero eta haur gehiago biltzen ditu herrian: “Jendearen harrera izugarria izaten ari da eta hori eskertzekoa da”. (Argazki gehiago Bixi-Bixiko facebook kontuan ikus daitezke)
Nafarroaren Konkistaren 500 urteurrena dela eta “gure jatorria ahazten ez dugula aldarrikatzeko”, Irunen hainbat ekitaldi egiten ari dira. Horren harira gaur egun osoko festa egingo dute Moskun hasita, Errekonkista izenburuarekin. Gauean gaupasa eg...
Eusko Alderdi Jeltzalearen udal taldeak aurrekontuen osoko bilkuraren ondorengo balorazioa egiteko deitu ditu komunikabideak. Jeltzaleek salatu dute PSE-EEk, PPk eta Bilduk beraien proposamenak torpedeatu dituztela. Hala, Belaskoenean eta Artian hirigintza lanak egiteko proposamenari jarri du adibide bezala: “Ez gobernuak, ez Bilduk, ezta PPk ere, ezin zuten EAJren proposamenak aurrera ateratzen uzten, baina ere berean, ezin zituzten auzo horiek ezer gabe utzi, eta guk egindako proposamenentzako, Belaskoeneako aparkalekurako eta Artiako berrantolaketa planerako, alternatiba bat asmatu zuten, nahiz eta EAJren proposamenak bideragarriak ziren eta auzo elkarteekin adostutakoak izan”. Jeltzaleen bozermaleak gogoratu du alkateak askoetan “auzoetarko kalitatea” aldarrikatu duela, baina kalitate hori edozein lekutik etorrita onartu behar dela esan zuen Iridoyk, “proposamena egiten duenak, egiten duela”. Benetako ekintzen beharra aldarrikatu zuen eta “diru gutxiago xahutzea” ikerketetan: “Azkenean gauzatu ez zen Artiako lurrazpiko aparkalekurako ikerketa eta proiektua egiteko 260.000 euro gastatu zituzten; diru horrekin nahikoa izango litzateke guk auzo horretarako proposatzen ditugun hirigintza lanak burutzeko”. Iridoyk eskerrak eman zizkion Ezker Batuko hautetsi Manuel Millani, plenoan adierazi baitzuen onartutako azken proposamena (udal gobernuak egindakoa) EAJren proposamenaren ondorioz onartu zela. “Orain bi auzoetako herritarrek dute hitza, eta gure babes osoa izango dute”, gaineratu zuen jeltzaleen ordezkariak. Beste hiru onartu Bi zuzenketa horiez gain (Belaskoeneakoa eta Artiakoa) [...]
Haurrek antzerkia ikusiz ondo pasatzeko aukera izango dute, gaur, 17:30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean: Dejabu panpin laborategiak Azken Portua antzezlana emango du. Lau urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta Didi eta Gogo Azken portu ...
Martxoko azken ostirala da gaur, eta hilabeteko azken ostiraleko kartelada deituta dago. 20:00etan izango da, Doneztebe plazan.