Gaur da aurkeztekoa Urtzi Urkizu Kezka bat gutxiago poema bilduma Mikelazulo kultur elkartean, eta aurkezpena 22:00etan da, ez 19:30ean, HITZA-n agertu bezala. Lorea Intxaurrandietak eta Urko Menaiak olerki bana abestuko dute. Asier Sarasola eta Oier...
Irungo Ezker Batua-Berdeak udal taldeak asteazken goizeko ez ohiko udalbatzarrean onartutako aurrekontuaren balorazioa egin du. Manuel Millan hautetsiaren esanetan “aurretik PPk eta PSE-Eek adostutako akordio baten eskenaratzea izan zen, emendakinez emendakin, beste alderdi eta hautetsiei ikusle soil bilakatuz”. Bere ustez Irungo udal udeaketaren “eskuineratzea areagotu da”, eta adibide batzuk jarri ditu: “oso positiboa izan den” maskulinitatearen tailerra ezabatu, hirugarren munduko laguntzak %0,74tik 0,55ra jatsi, eta “urjentziazko behar publikoen gainetik erakunde pribatuen mesederako eta ez horren beharrezkoak diren ekintza batzuk onartu dituzte”. Azken horren harira Millanek kritikatu du “Kale Nagusiko komenturarako sarbidea konpontzeko partida bat onartzea eta Haurreskolako hezetasuna eta Ikastola Txikiko teilatuaren konponketak atzeratu izana”. Millanek adierazi du aurrekontuetan lortutako hitzarmena ez dela nobedadea, “kiroldegietako pribatizazioetan ikusi zen bezala”, eta Eusko Jaurlaritzan bi alderdiek duten akordioaren Irunerako hedapena dela gehitu du: “euren helburu bakarra ahalik eta denbora gehien boterean irautea da, garatu beharreko programari kasu egin gabe”.
Hiru mozio landu zituzten herenegun, martxoko ohiko udalbatzarrean. Lodosako Ibaialde Ikastola laguntzeko mozioa (aho batez onartua). Lan erreformaren kontrakoa (Gobernu Taldearen aldeko botoekin, aurrera) ‘Bateragune auzia’-ri buruzkoa (a...
Pasa den asteburuan Eskoriatzan jokatu zituzten Gipuzkoako Kenpo Txapelketa eta Euskadiko Kenpo Txapelketa. Bietan parte hartu zuten Honbuko kenpo kirolariek. Guztira, 28 aldiz lortu zuten lehenengo hiru postuetan sartzea. Emaitzekin oso pozik daude Ho...
Pasa den asteburuan, Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zuten Lezon. Oiartzungo Elizaldetarrak taldeko judokek, lau domina eskuratu zituzten. Jon Asensiok urrezkoa irabazi zuen, Mikel Magunazelaiak zilarrezkoa, eta Haizea Urkiak, Amaia Bargallok, Markel Zuloagak eta Juan Garciak, brontzezkoak.
Deialdi bikoitza egin du Independentistak sareak. Batetik, bihar, 12:00etan, Argazki Berdea aterako dute Morrontxo eta Torrekua dorreen artean, eta bertan parte hartzera animatu ditu herritarrak. Bestetik, berriz, hurrengo igandean, apirilaren 8an, Iru...
Realak eta Aldundiak antolatuta, pasa den igandean Zubietara bisita egin zuten Haurtzaroko 5. Mailako ikasleek. Bertan, hainbat futbol partida jokatzeko aukera izan zuten, Gipuzkoako beste 60 ikastetxe eta futbol taldeetako kideekin.
Lehengo astearteko plenoan eman zuen albistea Amaia Agirregabiria alkateak. Esan zuenez, “hainbat gatazka” ditu udalak Portuarekin, eta horiek herritarrekin konpartitzeko ordua iritsi dela erabaki dute. Horregatik deituko dituzte batzar ire...
Pasaia Musikal eskolako konbo taldeak kontzertua eskainiko du gaur, Trintxerpeko alkateordetzan, 18:00etatik aurrera. Luis Elberdinen zuzendaritzapean, M6:30, White Storm eta Octopus interpretatuko dituzte.
Aste Santua dela eta, apirilaren 2tik 13ra Fanderia nahiz Galtzarabordako kiroldegietako ikastaroen ordutegia aldatu egingo dute. Aldaketak zeintzuk diren ikusteko Udal Kirol Patronatuaren webgunea bisita daiteke. Horrez gain, haurren igeriketa ikastar...
Eusko Alderdi Jeltzalearen udal taldeak aurrekontuen osoko bilkuraren ondorengo balorazioa egiteko deitu ditu komunikabideak. Jeltzaleek salatu dute PSE-EEk, PPk eta Bilduk beraien proposamenak torpedeatu dituztela. Hala, Belaskoenean eta Artian hirigintza lanak egiteko proposamenari jarri du adibide bezala: “Ez gobernuak, ez Bilduk, ezta PPk ere, ezin zuten EAJren proposamenak aurrera ateratzen uzten, baina ere berean, ezin zituzten auzo horiek ezer gabe utzi, eta guk egindako proposamenentzako, Belaskoeneako aparkalekurako eta Artiako berrantolaketa planerako, alternatiba bat asmatu zuten, nahiz eta EAJren proposamenak bideragarriak ziren eta auzo elkarteekin adostutakoak izan”. Jeltzaleen bozermaleak gogoratu du alkateak askoetan “auzoetarko kalitatea” aldarrikatu duela, baina kalitate hori edozein lekutik etorrita onartu behar dela esan zuen Iridoyk, “proposamena egiten duenak, egiten duela”. Benetako ekintzen beharra aldarrikatu zuen eta “diru gutxiago xahutzea” ikerketetan: “Azkenean gauzatu ez zen Artiako lurrazpiko aparkalekurako ikerketa eta proiektua egiteko 260.000 euro gastatu zituzten; diru horrekin nahikoa izango litzateke guk auzo horretarako proposatzen ditugun hirigintza lanak burutzeko”. Iridoyk eskerrak eman zizkion Ezker Batuko hautetsi Manuel Millani, plenoan adierazi baitzuen onartutako azken proposamena (udal gobernuak egindakoa) EAJren proposamenaren ondorioz onartu zela. “Orain bi auzoetako herritarrek dute hitza, eta gure babes osoa izango dute”, gaineratu zuen jeltzaleen ordezkariak. Beste hiru onartu Bi zuzenketa horiez gain (Belaskoeneakoa eta Artiakoa) [...]
Haurrek antzerkia ikusiz ondo pasatzeko aukera izango dute, gaur, 17:30etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean: Dejabu panpin laborategiak Azken Portua antzezlana emango du. Lau urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta Didi eta Gogo Azken portu ...
Martxoko azken ostirala da gaur, eta hilabeteko azken ostiraleko kartelada deituta dago. 20:00etan izango da, Doneztebe plazan.
Erregional Ohorezko Mailako Hondarribia futbol taldeak bihar jokatuko du ligako 28. jardunaldiko partida. Ondarroako (Bizkaia) Aurrera taldea izango dute aurrean berdeek, Hondartzan, 16:30etik aurrera. Jaitsieraren mamua behin betiko ahazteko garaipena...
Asteburu honetan Hondarribiko XXX. Eliz Musika Astearen barruko bi azken kontzertuak emango dituzte. Biak 20:00etan hasiko dira, Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren elizan. Hala, bihar (larunbata), Luancoko (Asturias, Espainia) Leon de Oro koruak...
Higer Merkatarien Elkarteak Hondarribia Txartelaren aukerak zabaldu ditu. Hala, maiatzaren 31ra arte, %5eko deskontua izango dute txartel horrekin erosketak egiten dituztenek elkartearen denda eta ostalaritza establezimenduetan. Hondarribiko 40 estrablezimendutik gora dira txartela onartzen dutenak. Higerren, Ostalaritza Elkartearen eta Rural Kutxaren ekimenez sortu zuten iaz, lankidetza hitzarmena sinatu zutelako. Fideltasun tresna bezala definitu zuten, hiriko merkataritza establezimenduak lehiakorragoak izateko, gune handiei aurre egiteko. Txartelarekin, deskontuez gain, bestelako abantailak eta opariak jaso ditzakete herritarrek. Hiriko merkataritzaren alde egin dute txartelaren sustatzaileek, «arreta berezitua, kalitatea, banakako aholkularitza eta hurbiltasuna» ematen dutelako.
Haur eta Gazteentzako Liburuen Nazioarteko Eguna da apirilaren 2an, eta horren harira, liburutegiak gazteek egiten dituzten maileguen truke oparitxo bat jasoko dute datozen egunetan, apirilaren 2an, 3an eta 4an, hain zuzen. Ez dute aurreratu zer den, b...
PSE-EEk udalaren kudeaketari egindako kritiken ondotik, Galtzarabordako auzo elkarteak “lehen baino kontentago” dagoela jakinarazi du. Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak salatu zuen hiri mantenua eta garbiketa alde batera utzi ditu...
Emakumeentzako seguruak ez diren puntuak zehazteko hiriko hainbat taldek eta Udaleko Gizarte Ongizate arloak Hiri Debekatuaren Mapa egitasmoa burutu zuten iazko udazkenean. Bertan jasotako ondorioen txostena otsailaren 22an aurkeztu zuten udalean; hiriko 42 puntu ilun argitzeko eskaera egiten zuten. Azken asteetan obrak egin dituzte sei lekutan. Cristina Laborda obretako arduradunak azaldu duenez iraupen laburreko lanak egin dituzte, “gehienbat argiteriari dagozkionak, eta kasuren batean emakumeen segurtasun ezaren sentsazioa murrizteko elementuren bat jarri dugu”. Lehen aktuazioetan batez ere errepideen azpiko tuneletan jardun dute: Letxunborro etorbideko tunela: iaz jarritako argiak konprobatu dituzte, eta egokiak direlako, hala utzi dute. Oxinbiribileko lurrazpiko pasabidea: tunel bakoitzea argi bat jarri dute. Olaberriako errepidea: Tunel barruak argi foko bat jarri dute. Ramon Iribarren kalea, bariantearen azpiko pasabideak: hesiak jarri dituzte, ez pasatzeko. Aranibarreko tunela: fokoetako bi egunez piztuko dituzte. Argi zuriak aldatuko dituzte. Jesus kalea: kaleko hiritartze lanak amaituta lehen zegoen segurtasun eza desagertu dela uste dute.