Bihar amaituko da Euskararen Hilabetea, Benito Lertxundiren emanaldiarekin
Hendaiako Herriko Etxeko Euskara Zerbitzuak eta Besta Komiteak antolatuta, maila handiko ikuskizun bikoitza izanen da bihar Daniel Ugarte pilotalekuan, Benito Lertxundi abeslaria protagonista izango delarik. Emanaldia 20:30ean hasiko da. Kantaldiaren lehen partean, Hendaiako Irandatz, Baigorriko Jean Pujo eta Donibane Garaziko La Citadelle kolegioetako abesbatzek Jazz’in college aurkeztuko dute. Urte osoan zehar, 130 nerabe horiek, duela 40 urte euskal kantuaren berpiztearen pertsonai historikoa den Benito Lertxundiren errepertorioa lantzen dute, bakoitza bere kolegioan. Jose San Miguel-ek egin ditu kantuen moldaketak, eta Gipuzkoako Et Incarnatus hari-orkestrak eta Xan Idiart gitarra joleak lagunduko dituzte. Ondotik, Benito Lertxundi bera igoko da eszenatokira bere musikariekin, eta hainbeste kanturen artean, Itsas Ulu Zolia bere azken diskoa aurkeztuko du. Biharko saioa elkarlan baten fruitua da, Jose San Miguel Irandatz kolegioko irakaslea, Herriko Etxeko Euskara zerbitzua eta Benito Lertxundiren lan taldea bildu dituena. Euskara zerbitzutik esan dutenez « gazteentzat, artista horren lehen partean kantatzea aukera paregabea izanen da. Haientzat, eta laguntzen dituzten irakasleentzat, transmisioa mantentzeko eta belaunaldiz belaunaldi gure euskal kultura biziarazteko aukera da”. Hendaiako Ikastolak jateko eta edateko aukera eskainiko du, 19:30etik kontzertua hasi arte; saioaren amaieran berriz irekiko dute taberna.
Hendaiako Herriko Etxeko Euskara Zerbitzuak eta Besta Komiteak antolatuta, maila handiko ikuskizun bikoitza izanen da bihar Daniel Ugarte pilotalekuan, Benito Lertxundi abeslaria protagonista izango delarik. Emanaldia 20:30ean hasiko da.
Kantaldiaren lehen partean, Hendaiako Irandatz, Baigorriko Jean Pujo eta Donibane Garaziko La Citadelle kolegioetako abesbatzek Jazz’in college aurkeztuko dute. Urte osoan zehar, 130 nerabe horiek, duela 40 urte euskal kantuaren berpiztearen pertsonai historikoa den Benito Lertxundiren errepertorioa lantzen dute, bakoitza bere kolegioan. Jose San Miguel-ek egin ditu kantuen moldaketak, eta Gipuzkoako Et Incarnatus hari-orkestrak eta Xan Idiart gitarra joleak lagunduko dituzte.
Ondotik, Benito Lertxundi bera igoko da eszenatokira bere musikariekin, eta hainbeste kanturen artean, Itsas Ulu Zolia bere azken diskoa aurkeztuko du. Biharko saioa elkarlan baten fruitua da, Jose San Miguel Irandatz kolegioko irakaslea, Herriko Etxeko Euskara zerbitzua eta Benito Lertxundiren lan taldea bildu dituena. Euskara zerbitzutik esan dutenez « gazteentzat, artista horren lehen partean kantatzea aukera paregabea izanen da. Haientzat, eta laguntzen dituzten irakasleentzat, transmisioa mantentzeko eta belaunaldiz belaunaldi gure euskal kultura biziarazteko aukera da”.
Hendaiako Ikastolak jateko eta edateko aukera eskainiko du, 19:30etik kontzertua hasi arte; saioaren amaieran berriz irekiko dute taberna.

