Hilaren 29rako deituta dagoen greba orokorra prestatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu gaurtik hasita Oreretako Langabeen Batzarrak. Lehenengoa, gaur 20:30ean hasi eta bihar arratsaldera arte egingo duten kanpaldia izango da. “Nekane Jurado ekonomistaren hitzaldi baten bideo emanaldia antolatu dugu, bertan”, azaldu du Rafa Lorente Oreretako Langabeen Batzordeko kideak. Bihar eguerdian batzarra eta agerraldia egingo dituzte. Bertan, kanpaldiaren barruan adostutako lan ildoen berri emango dute langabeek. Ekimen guztiak Herriko Plazan egingo dituzte. Kanpaldia amaituta, berriz, manifestazioa deitu dute langabeek, 19:00etarako. “Egoera jasanezina” Gizartean dagoen “presioa” nabarmena dela, eta une batetik bestera “eztanda” egingo duela esan du Lorentek, “egoera jasanezina delako”, eta dagoen “haserrea” kalean erakutsi behar dela gaineratu du. Egoera horri aurre egiteko, beraz, “inplikazioa” ezinbestekoa dela nabarmendu du langabeen batzarreko kideak, eta horren harira, “lanerako prest dagoen” herritar oro deitu du langabeen taldean parte hartzera. Gaur egun, Erdialdeko Auzo Elkartearen egoitzan biltzen da langabeen batzarra astearte eta ostegunetan, 10:30etik aurrera. Astelehenero 12:00etan Herriko Plazan batzarrak egiten dituztela gogorarazi du, eta horiek ere parte hartu nahi duen ororentzat irekiak direla. Batzarrak eta elkarretaratzea Greba orokorrari begira, batzarrak egin zituzten atzo eguerdi eta arratsaldean, gazteek deituta, Errenteria-Oreretan eta Irunen. Lezo Herri Eskolan elkarrateratze zaratatsua egin zuten atzo arratsaldean murrizketen aurka eta greba deialdiarekin [...]
Joan den asteburuko lehia galtzeak ondorioak izan ditu, lidertza galdu baitu Ereintzako gizonen talde seniorrak. Horrenbestez, garrantzitsua izango da asteburu honetan Beti Onak-en kontra hutsik ez egitea. Bihar izango da lehia, 19:30ean, Galtzaraborda...
Datorren asteburuan Oiarso saskibaloi taldeko emakume seniorrek STL Bilintx taldearen kontrako partida izango dute. Lehia bihar izango da, 16:00etatik aurrera, Donostian. Gizon seniorrek, berriz, hurrengo egunean jokatuko dute, 11:45etik aurrera, Galtz...
EAJko batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok esan duenez, erakunde publikoak “aitzakiak” erabiltzen ari dira “biziberritzearekin duten ardura bere gain ez hartzeko”. Gaur egin dute agerraldia batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok, Madrilgo Diputatuen Kongresuan Gipuzkoako diputatu Arantza Tapiak, jeltzaleen legebiltzarkide Maribel Vaquerok eta Pasaiako EAJren udal taldeko bozeramaile Nahikari Oterminek. Pasaiako biziberritzean eskumena duten erakundeei borondate falta leporatzeaz gain, hainbat proposamen plazaratu dituzte, beste behin ere kanpo kaiaren alde eginez. Olanoren arabera, badia osoko biziberritzeko portuaren jarduera kanpora eraman beharra dago. Hala ere, biziberritzeari kanpo kaia eraikitzen hasteko itxaron gabe ekin dakiokeela defendatu du jeltzaleak. EAJren arabera Espainiako gobernuak du ardura gehien Pasaiak pairatzen duen utzikeria egoera. “Espainiako gobernuak du ardura gehien eta, bitartean, Pasaiako herritarrak dira kaltetuak; alabaina, hainbat eraikin bota dituzte eta eremua degradatua dago; hots, hondakindegia dirudi, nahiz eta EAJren aldundiak behin behineko aparkalekua eta joko eremua proposatu zituen pasaitarrentzat”, esan dute Kaiko Herrerari erreferentzia eginez. Arantza Tapia, bestalde, 2011ko apirilaren 5ean sinatutako protokoloa betetzeko eskatu du Madrilgo Diputatuen Kongresuan. Tapiaren arabera, “protokoloa ez betetzea politika borondate falta da eta, horrek, birsorkuntza proiektua geldirik du. Tapiaren arabera, “kanpoko kaiaren proiektua aitzakiatzat dute bai batzuek bai besteek Pasaiako birsorkuntzarako garrantzitsuak diren hainbat erabaki ez hartzeko”. EAJk jakinarazi duenez, Madrilgo gobernuak [...]
Sailkapenean gora egiten jarraitzeko asmoarekin, Erregional Preferenteko Allerruk Astigarragako Mundarroaren zelaian jokatuko du bihar arratsaldean, 16:30etik aurrera. Lehengo asteburuan lortutako garaipenarekin zazpigarren postura igo ziren (33 puntu dituzte), eta bolada onarekin jarraitu nahi dute. Emakumeen Igoera Faseko ligaxkan, goiko aldeko taldeen arteko norgehiagoka jokatuko dute bihar Beasainen. Allerru hirugarren da, eta bere gainetik daude beasaindarrak. Partida 18:45ean hasiko da. Bestalde, Allerru Bk ere bihar du jardunaldiari dagokion norgehiagoka. Zarautzen bisita izango du Plazetan 17:00etatik aurrera. Ligaxkako hirugarren garaipena eskuratuko luke irabaziz gero. Saskibaloikoak, gaur Allerru saskibaloi taldeak gaur arratsaldean Bekoerrotan jokatuko du. Santo Tomas Lizeoa izango da arerioa, 20:00etatik aurrera. Allerru-Jaizkibelek Hondarribin jokatuko du Bar Ignacioren kontra. Bihar izango da partida, 15:00etatik aurrera.
Touring eta Beti Onak derbia jokatuko dute, bihar, 16:30ean, Fanderiako futbol zelaian. Bi taldeak sasoi onean daude, batik bat, Touring, aurten mailaz igotzeko txartela eskuan du, lider baita. Beti Ona ere ez dabil makal: seigarren postuan dago sailka...
Amets Sarasua Ama Guadalupekoa taldeko judoka lezoarrak zilarrezko domina eskuratu zuen asteburuan Madrilen jokatutako Kadete Mailako Espainiako Kopako lehiaketan. Sarasuak finalerako txartela lortu zuen 70 kiloz azpiko kategoriako aurkari guztiak ippo...
Portuko ondoko enpresak batu dira: Portu Agintaritza SAGEP Pasaia Sobrinos de Camara Algeposa Nerki UECC Tage Ortagui garraioak Pasaiako Garraioen Kooperatiba Praktikoen Korporazioa Pasaiako atoiontziak Gela Fabrika Portuko sindikatuen komunikatu bateratua
Etzi 3.000 calçot banatuko dituzte Errenterian, 500 razio guztira, maria de Lezo kalean, Magdalena ermita eta Bodega Txikote tabernaren parean egingo duten elkartasun calçotadaren barruan. Bertan jasotako dirua Wukronen (Etiopia iparraldea) Etiopia Utopia Fundazioak abian duen Irribarreak Proiektura bideratuko dute. Egitasmo horren bidez, hortz klinika eraiki dute Wukronen eta “orain hortz klinikarako langileen formazioa egitea eta beharrezkoa den materiala biltzea da helburua”, zehaztu du Etiopia Utopia Fundazioko presidente Imanol Apalategik. Pello Ruiz Cabestani fundazioko kidea arduratuko da calçotak egiteaz etziko elkartasun ekimenean. Bertara biltzen diren herritarrak, berriz, bost euroren truke seina calçot dastatzeko aukera izango dute. Jatekoaz aparte, besteak beste, kamisetak, amantalak, koadernoak, sudaderak, eta katiluak erosteko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek eta bide batez, garatze bidean aurrera egiten lagunduko diote Etiopia iparraldeko Wukron herriari.
Bihar, larunbata, goizeko zortzietan Endarlatsako zubi berria itxiko dute, Irungo norabidean, eta itxita iraungo du asteleheneko 07:00ak arte. Zabalkuntza junturak aldatu behar dituztelako itxiko dute azpiegitura, eta ibilgailuek Bidasoa gaineko zubi z...
Urtzi Urkizu (Lezo, 1975) idazle eta kazetariak Kezka bat gutxiago 134 orrialdeko poema liburua aurkeztu du gaur goizean. Bere lanak bakarrik jasotzen dituen bigarren liburua du Urkizuk. Maiatz argitaletxearekin atera du liburua. “Plazer bat izan...
Laguntasuna txirrindularitza taldeak Gazte Mailako eta Elite Mailako taldeak aurkeztu ditu. Gazteak errepide eta pistan lehiatuko dira, eta elitekoak, berriz, pistan eta BTTan. Gazte Mailako taldeak bost kide ditu, eta Adrian Muriel, Mikel Perez, Marke...
Irun bisitatzen izan zen atzo Julen Mendoza alkatea, eta bertan, Jose Antonio Santano Irungo alkatearekin bildu zen. Hiri barruko kudeaketa nola egiten duten ezagutu ahal izan zuen lehen eskutik, eta hala nola, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zentroko buleg...
Gaur arratsaldean, 17:30 aldera, etorri da Joseba Agudo oreretarra herrira. Hamarnaka herritarrek egin diote ongi etorria Herriko Plazan, eta horien artean gurasoek: autotik atera bezain laster, amak besarkatu du, eta ondoren, aita eta bikote...
Bihar egingo dute Irunen Haur bat, zuhaitz bat egitasmoaren bederatzigarren ekitaldia. Udalak antolatutako ekimena da, eta aurreko urtean Irunen jaiotako edo erroldatutako haur bakoitzeko zuhaitz bat aldatzea du helburu. Aurten 430 zuhaitz landatuko dituzte, aurreneko aldiz Erlaitz inguruan. Miguel Angel Paez Ingurumen ordezkariak asteazkeneko aurkezpenean azaldu zuenez, jaiotako haurrengatik poza agertzea eta hiriko ingurumenaren alde egitea, bi helburu horiek uztartzen ditu Haur bat, zuhaitz bat ekimenak: “Ekimen hau 2004an abiatu zen, eta xede bikoitzarekin abiatu ere; horrelako baso-berritzearen bitartez, haur jaio-berrien testigantza utzi nahi dugu, eta, gainera, gure ingurunea zaintzeak duen garrantzia gogoratu”. Aurten, 430 eskaera jaso dituzte Ingurumen arloan; egitasmoa abiatu zutenetik zenbaki altuena da. Hori dela eta, ekitaldia txandaka egingo dute, hiru saioetan: 09:15ean, 10:45ean, eta 12:15ean. Txanda bakoitzean autobus zerbitzua jarriko dute, joateko eta bueltarako. Hilerriko aparkalekutik abiatuko dira autobusak, eta hara itzuliko dira. Maraguriko maldan Orain arteko zortzi ekitaldietan 2.776 zuhaitz landatu dituzte, denak San Martzial mendian. Aurten Erlaitz inguruan egingo dute, lehen aldiz, Maraguriko Malda izeneko eremuan, hain zuzen ere. Aurreko lekuaren antzerako ezaugarriak dituela argitu zuen Paezek: “Iristeko bidea, azalera erabilgarria, bertan ibiltzeko erosotasuna eta errepidetik duen hurbiltasunari dagokionez oso antzerakoak dira”. Dagoeneko gurasoekin harremanetan jarri da udala, ekitaldiaren nondik norakoak azaltzeko. Autobusetik jaitsi [...]
KZgunean honako ikastaroak izango dira datorren astean (hilaren 26tik 30era): Software libreari buruzko zalantza sesioa: astelehenean, 16:00etatik 18:00etara. Google maps: asteartean, 16:00etatik 18:00etara. Google itzultzailea: asteazkenean, 16:00eta...
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalerdian sartu da Orereta Ikastola EPLE 1 taldea. Joan den larunbatean Aiako taldea gailentzea lortu zuen final-laurdenetan, 4-2, eta horrek ahalbideratu dio finalerdietarako txartela lortzea. Berriz ere Antiguako...
Etzi, mutxiko saioa egingo dute Doneztebe plazan, Helduen Tailerretako dantza taldeek antolatuta. Eta Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak), hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, bat egin du saio horrekin, eta beste hainbat ekim...