
Joseba Agudo preso oreretarra aske utzi zuten atzo, 20:00etan. Alacanteko Villena (Herrialde Katalanak) espetxean zegoen Agudo. Behin behinean utzi dute aske Agudo, egin zioten epaiketaren epaia irmoa izan arte. Euskal Herrirako bidean da abokatua, ber...

Bilduk jakinarazi du Bentako aparkalekuan autoa uzteak doan izan beharko lukeela. Bilduren arabera, Eusko Jaurlaritzako Kai Sailak Hondarribiko Udalari Bentako aparkalekurako emana zion baimena bukatu da, «beraz, aparkaleku hori, martxoaren 12tik ez dago udalaren esku». Horregatik, udalak aparkalekuaren gainean eskumenik ez duenez, aparkatzea libre dela esan du Bilduk. «Baina udalak ez ditu ordaintzeko makinak kendu edo baliogabetu, eta hori ez dakienak ordaindu egiten du. Bentan aparkatzeko ordaintzea bidegabea da». Horrez guztiaz gain, eskaera egin diote udal gobernu taldeari: «Makina horiek baliogabetu ditzala eta prentsaren bitartez ofizialki hiritarrei jakinarazi diezaietela Bentan aparkatzeagatik ez dela TAOrik ordaindu behar».

Cimade elkarteko kide batek lagundu dio algeriarrari eta Baionako erietxera eraman dute Hendaiako Administrazioko Atxikitze Zentroan dagoen etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean. Arratsalde bukaeran, 37 urteko algeriarra bere bur...

Aurpegi bat emaidazu egitasmoaren barruan urtarrilean egitekoak ziren tailerrak bihar hontan eginen dituzte, Mendi Zolanen, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Art and project elkarteak antolatu ditu, sei urtetik gorako haurrei zuzenduta...

Joan zen asteburuko partidetan garaipen bana lortuta, Pedro Salcedok entrenatzen dituen Bidasoa Irunen Kadete Mailako eta Gazte Mailako eskubaloi taldeak titulorako play off-etarako sailkatu dira. Gazteek Gasteizko Corazonistas menderatu zuten (27-19),...