
Abonu orokorrean alta ematen dutenek hainbat abantaila izango dituzte Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetan. Hilaren 25ra arte eginez gero, %25eko beherapena izango dute apirileko jardueran edo kuotan. Hilaren 26tik 31ra eginez gero, berriz...

Altzibarren, Pitusa enpresa zenaren eta ondoko pabilioien atzean, Asiako liztorren erlauntza handi bat dago. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, dagoeneko hutsa dago, baina erlauntzak bertan jarraitzen du. Urrutitik ikus daiteke.

Martxoaren 29ko greba geroz eta atxikimendu gehiago lortzen ari da, eta gaur goizean, gazteek ere bat egin dute. Eguerdian elkarretaratzea egin dute Herriko Plazan, eta gaur eta datozen egunetan herrian egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko de...

Aurpegi bat emadazu egitasmoaren barruan urtarrilerako iragarrita eta atzeratu zituzten tailerrak larunbat hontan eginen dituzte, hilaren 24an. Mendi Zolan kulturgunean. Art and project elkarteak antolatu ditu, sei urtetik gorako haurrei zuzenduta. Gai...

Gaur arratsaldean Hendaiako merkatariak eta euskara goiburuko mahai ingurua eginen dute Hendaiako Herriko Etxeko Kontseiluaren gelan, 19:00etan hasita. Euskara Zerbitzuak antolatu du, Euskararen Hilabeteko egitarauaren barruan. Gogoratu behar da euskara sustazeko egitasmoaren aurtengo leloa Hendaiako saltegietan ere, euskaraz dela. Hori horrela izanik, herriko merkatari guztiei irekitako ekitaldia izango da gaurkoa. Euskararen Erakunde Publikoa (EEP), Hendaiako Gazte Informazio Bulegoa eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak parte hartuko dute, eta Antxeta Irratiko kazetariak ariko dira moderatzaile lanetan. Ekitaldia irekia da eta bi hizkuntzetan ulertzeko modukoa, bapateko itzulpengintza zerbitzua jarriko dute (euskaratik frantsesera eta frantsesetik euskarara). Hendaia Euskaraz egitasmoa prestatzeko bilkuretan, hainbat merkatarik euskararen erabilpena merkataritza sustazeko borondatea azaldu zuten, baina, era berean, hori gauzatzeko hainbat muga dituztela argi utziaz. Egoera hori abiapuntutzat hartuta antolatu dute gaurko mahai ingurua. Herriko Etxeko euskara zerbitzutik nabarmendu dutenez, “merkatariek haien esperientziak konpartitu, euskararen erabiltzearen aldeko urrats sinple eta eginerrazak nola egin jakin, laguntza eta tresna batzuk ezagutu, bai eta Euskara zerbitzuak prestatu materiala (afitxak, hiztegitxoak, intsigniak…) eskuratzeko aukera izanen dute, bai eta haien beharrak adierazteko ere”.

Duela 28 urte Pasaiako Badian Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Espainiako Poliziak. Rafael Delas Txapas, Jose Maria Izura Pelu, Dionosio Aizpuru Kurro eta eta Jose Maria Isart Pelitxok. Bertsio ofizialak tiraketaren hipotesia aireratu zuen arren, lehen unetik jarri zen ezbaian. Justizia, Egia eta Oroitzapenaren aldeko taldeak gertaerak argitzeko borrokan jarraitzen du hiru hamarkada geroago.

Josu Elberdin musikagile pasaitarraren beste lan bat estreinatuko dute igandean, Iruñean. Tiempo ipuin musikatua idatzi du Elberdinek, Iruñeko Orfeoiaren enkarguz, eta igandean abestuko du lehenbizikoz hango haurren abesbatzak, 18:00etan, Berriobeiti...

Hendaiako Administrazioko Atxikitze Zentroan dagoen etorkin bat bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean. Arratsalde bukaeran, 37 urteko algeriarra bere buruaz beste saiatu zen lepotik zintzilikatuz. CIMADE etorkin eta iheslarien eskubideen ald...

Irun bisitatuko du gaur, Julen Mendoza alkateak. Bertan, Irungo alkatearekin bilduko da hiri kudeaketarekin lotutako gaiak lehen eskutik ezagutzeko, hala nola, HAZ Hiritarrak Atenditzeko Zentroko bulegoa. Pedro Alegre Herritarren Parte hartze Ordezkari...

Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko eta inbertsiorako laguntza finantzarioak eskatzeko deialdia egin dute. Hala nola, altzariak eta ekipamenduak berritu ahal izango dira horien bidez. Inf...

Euskal Pilota Egokituko I. Txapelketa antolatu dute, eta egindako hiru jardunaldietan Zarauzko, Añorgak eta Hondarribiko pilotalekuetatik pasatu ostean, Fanderiako frontoian jokatuko dute finala etzi. Atzo Niessen elkartearen egoitzan egindako agerraldian azaldu zituzten txapelketaren gaineko xehetasunak. Maider Blasco Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko presidenteak eta Fernando Lopetegi Niessen Elkarteko presidenteordeak Gipuzkoako Pilota Federazioaren ordezkariekin batera. Hemeretzi pilotari guztira “Gipuzkoan urritasun intelektuala duten pertsonek euskal pilotan parte hartzeko aukera dutela zabaltzea da txapelketaren helburua”, adierazi zuen Blascok. Txapelketan parte hartzen ari diren gazteei entrenatzeaz gain, “beste zerbait” eman behar zietela pentsatuta antolatu dutela txapelketa ere esan zuen. Guztira, hemeretzi pilotari ariko dira etzi finala jokatzen eskuz binaka eta paletaz binaka, 09:30etik aurrera. Txapelketa bukatuta, berriz, txikienek pilota egokituko erakustaldia egingo dute, eta gurpildun aulkiekin erakustaldia ere antolatu dute: “25 tantoko partida jokatuko dute”. Lopetegik bestalde, kirol egokituarekin Niessen elkarteak hartutako konpromisoa berretsi du. Iaz kirol egokituaren aldeko ate irekien jardunaldia antolatu zuten lehen aldiz, “eta aurten ere antolatzeko asmoa dugu”, esan zuen. Horren harira, Errenterian kirol egokituko taldea sortzeko lanean ari direla jakinarazi zuen. Jose Manuel Ferradas kirol patronatuko presidenteak, berriz, Niessen elkarteari egindako lana aitortu zion, “bere ekimenez jokatuko delako gure herrian txapelketa”, eta beste elkarteak ere halako ekimenak antolatzera animatu zituen. [...]

Greba orokorrerako aste bat baino falta ez denean, Eduardo Malagon ekonomistak (Donostia, 1966) hitzaldia emango du, gaur, Reina aretoan, 19:30ean. Batera Baik antolatutako Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldi zikloko bigarren hitzaldia da, Joseba Garmendiarenaren ondoren. Greba orokorraren atarian emango duzu hitzaldia. Greba bera eta horren arrazoiak aipatuko dituzu? Bai, Espainiako Gobernuak hartu dituen neurriak, eta hor lan erreforma. Hain zuzen, lan erreformak beste helburu bat daukala ikusten dut, epe laburrean nazioarteko merkatuan lehiakortasuna errekuperatzeko bidezidor bat hartu duela gobernuak. Hasieran, ondorioak gogorrak izango dira, lanpostuen murrizketa eta langabeziaren hazkunde nabarmena emango baitira. Epe laburreko hobekuntza lortu nahiak ondorio larriak ekar ditzake? Bai, batez ere, ez badituzte beste neurri batzuekin batera martxan jartzen. Benetan martxan jarri beharko litzatekeena estatu mailan, baina ez dena martxan jartzen da sare produktiboaren birmoldaketa bat, beste mota bateko ekonomia batera joateko. Euskal Herrian, oro har, uste dut hobeto gaudela industriak pisu handiagoa daukalako. Estatu mailan, ordea, sektore horiek oso ahulak dira, pisu gutxi daukatelako. Euskal Herrian, oro har, industriaren pisuagatik egoera ez dela hain txarra diozu. Hala ere, ia lau urte dira krisia lehertu zenetik. Nola ari dira aurre egiten enpresak? Enpresen gehiengoaren merkatu nagusia Espainia zen. Espainiako merkatuak porrot egin duenean, enpresa horiek ere [...]

Oiartzungo I. Txakurkros Txapelketa antolatu dute, eta igandean egingo dute, Arritxulo inguruan. Parte hartzen dutenek sei kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Proba, gainera, Gipuzkoako Ligarako puntuagarria da. Horrez gain, Txakurkros Txiki proba...

Madrilgo Fede Aguado & Osi Martinez bikoteak blues doinuak joko ditu gaur, 22:30etik aurrera De Cyne Reynan. Antolatzaileek zehaztu dutenez, oraingo musikariak izan arren, country blues estiloa lantzen dute. Musikaren bidez publikoaren inplikazioa erraz bereganatzen dutela ere gaineratu dute.

Txikienek ipuin bat entzunez ongi pasatzeko aukera izango dute, gaur, 18:00etatik 18:45era, Xenpelar Etxeko haur liburutegian. Amets handientzat ipuin txikiak kontatuko dizkiete; hurrengo astean, berriz, Érase una vez, mentira no es. Sarrera doakoa de...

Haurtzaro Dantza Taldeak antolatu du herriko saioa; etxeko hainbat dantzari ariko dira taula gainean Gazteen Gipuzkoar Aurresku (mutilak) eta Soinu Zahar (neskak) Txapelketaren edizio berria asteburu honetan —etzi eta igandean— egingo dute Elorsoro kiroldegian. Oiartzungo saio hori Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XV. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan eta XIV. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan sartzen da, eta Haurtzaro Dantza Taldeak antolatu du. Txapelketan, federatuak dauden Gipuzkoako eta Nafarroako dantzariak parte hartzen dute, 7-15 urte bitartekoek. Bi sailetan: A eta B Txapelketa horretako saioetan, dantzariak bi sailetan banatuta lehiatzen dira, bai nesketan eta baita mutiletan ere. A Sailean, 7-11 urteko dantzariek parte hartzen dute. B Sailean, berriz, 12-15 urtekoek. Oiartzungo saioari dagokionez, musika Lartaun Txistulari Taldeak jarriko du. Bestalde, epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaideek osatuko dute. Etzi eta igandea Etziko saioa arratsaldean izango da, eta 16:30ean hasiko da. A Saileko mutilen eta A Saileko nesken txanda izango da (behean). Bi pieza dantzatuko dituzte, bai neskek eta baita mutilek ere. Mutilek: Alpargata edo Eskua Aldatzeko Soinua, eta Agurra. Neskek: Puntamotz eta Uztai Txiki Zortzikoa. Igandean, berriz, B Saileko dantzariak ariko dira taula gainean, goizean, 11:00etatik aurrera (behean). Mutilek Desafioa edo Aurkez Aurkez, eta Jorrai Dantza Zortzikoa dantzatu beharko dituzte. Eta neskek Hondarribi [...]

Hilaren 29ko grebaren harira, hainbat mobilizazio egiten ari da LAB sindikatua, herritarrak grebara deitzeko. Bihar, esaterako, grebarekin bat egin duten enpresen berri emango dute sindikatuko kideek. Etzi, berriz, auto karabana egingo dute merkatal gu...

Muliateko babes ofizialeko 170 etxebizitzak datozen asteetan emango dituzte. Hala ziurtatu zuen herenegun Aitor Kerejeta alkateak etxeetara egindako bisitan. Datorren asteartean Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Hondarribira etorriko dira etxebizitzen ziurtapena emateko, baina horretarako ezinbestekoa da inguruko berritze proiektuek aurrera egitea, oinezko eta autoentzako sarbideak prest egotea barne. Eraikitze lanak 2010eko uztailean hasi zituzten, eta bukatzeko epea 25 hilabetekoa zuten langileek. Hala, hasiera batean giltzak abuztuan ematekoak ziren, baina obra martxa onean doa, eta Muliatera bizitzera joango diren hondarribiarrek aste batzuetan haien etxebizitzako, garajeko eta trastetegiko giltzak izango dituzte eskutan. «Jakin badakigu ilusio handiz daudela jabeak, eta pazientzia pixka bat eskatzen diegu, ahaztu gabe hasierako epea 2012ko abuztua zela», azaldu zuen Kerejetak. Ate irekien jardunaldia, gaur Jaurlaritzak ziurtapena ematen duenean, etxebizitzak eskrituratzen hasiko dira, eta Aste Santua aurretik eta ondoren, denak eskrituratuta egotea espero dute. «Etxebizitzak kalitate handikoak dira, eta bertara joango diren 170 familiek ongi gozatzea espero dugu», gehitu zuen Kerejeta alkateak. Gaur arratsaldeko hiruetatik aurrera, Miguel Imaz enpresak ate irekien jardunaldia egingo du, etxebizitza egokitu zaienei zuzenduta. Segurtasun neurriak direla eta, ezingo da autoz bertaratu, eta beharrezkoa izango da etxebizitzetara oinez iristea. «Udal gobernu taldearen helburua Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin lankidetza hitzarmen bat sinatzea da, gure hirian alokairua eta babes [...]