Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketaren laugarren saioa, etzi eta igandean

Haurtzaro Dantza Taldeak antolatu du herriko saioa; etxeko hainbat dantzari ariko dira taula gainean Gazteen Gipuzkoar Aurresku (mutilak) eta Soinu Zahar (neskak) Txapelketaren edizio berria asteburu honetan —etzi eta igandean— egingo dute Elorsoro kiroldegian. Oiartzungo saio hori Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XV. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan eta XIV. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan sartzen da, eta Haurtzaro Dantza Taldeak antolatu du. Txapelketan, federatuak dauden Gipuzkoako eta Nafarroako dantzariak parte hartzen dute, 7-15 urte bitartekoek. Bi sailetan: A eta B Txapelketa horretako saioetan, dantzariak bi sailetan banatuta lehiatzen dira, bai nesketan eta baita mutiletan ere. A Sailean, 7-11 urteko dantzariek parte hartzen dute. B Sailean, berriz, 12-15 urtekoek. Oiartzungo saioari dagokionez, musika Lartaun Txistulari Taldeak jarriko du. Bestalde, epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaideek osatuko dute. Etzi eta igandea Etziko saioa arratsaldean izango da, eta 16:30ean hasiko da. A Saileko mutilen eta A Saileko nesken txanda izango da (behean). Bi pieza dantzatuko dituzte, bai neskek eta baita mutilek ere. Mutilek: Alpargata edo Eskua Aldatzeko Soinua, eta Agurra. Neskek: Puntamotz eta Uztai Txiki Zortzikoa. Igandean, berriz, B Saileko dantzariak ariko dira taula gainean, goizean, 11:00etatik aurrera (behean). Mutilek Desafioa edo Aurkez Aurkez, eta Jorrai Dantza Zortzikoa dantzatu beharko dituzte. Eta neskek Hondarribi [...]

admin
Bidasoa
2012/03/22

Haurtzaro Dantza Taldeak antolatu du herriko saioa; etxeko hainbat dantzari ariko dira taula gainean

Gazteen Gipuzkoar Aurresku (mutilak) eta Soinu Zahar (neskak) Txapelketaren edizio berria asteburu honetan —etzi eta igandean— egingo dute Elorsoro kiroldegian.

Oiartzungo saio hori Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen XV. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan eta XIV. Gazteen Soinu Zahar Ligaxkan sartzen da, eta Haurtzaro Dantza Taldeak antolatu du.

Txapelketan, federatuak dauden Gipuzkoako eta Nafarroako dantzariak parte hartzen dute, 7-15 urte bitartekoek.

Bi sailetan: A eta B
Txapelketa horretako saioetan, dantzariak bi sailetan banatuta lehiatzen dira, bai nesketan eta baita mutiletan ere. A Sailean, 7-11 urteko dantzariek parte hartzen dute. B Sailean, berriz, 12-15 urtekoek.

Oiartzungo saioari dagokionez, musika Lartaun Txistulari Taldeak jarriko du.

Bestalde, epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren partaideek osatuko dute.

Etzi eta igandea
Etziko saioa arratsaldean izango da, eta 16:30ean hasiko da. A Saileko mutilen eta A Saileko nesken txanda izango da (behean).

Bi pieza dantzatuko dituzte, bai neskek eta baita mutilek ere. Mutilek: Alpargata edo Eskua Aldatzeko Soinua, eta Agurra. Neskek: Puntamotz eta Uztai Txiki Zortzikoa.

Igandean, berriz, B Saileko dantzariak ariko dira taula gainean, goizean, 11:00etatik aurrera (behean).

Mutilek Desafioa edo Aurkez Aurkez, eta Jorrai Dantza Zortzikoa dantzatu beharko dituzte. Eta neskek Hondarribi Handia eta Upelategi.

Saioak ikusteko ez da sarrerarik ordaindu behar. Beraz, herritar guztiak gonbidatuta daude euskal dantzekin gozatzera, eta etxeko dantzariak animatzera. Etxekoek, maila ona erakustea espero dute.

Irudian, iazko txapelketako A Saileko irabazleak.

Irudian, iazko txapelketako A Saileko irabazleak.

A SAILA, ETZI

MUTILAK (7-11)

  • Beñat Salegi. Errenteria.
  • Eneko Gonzalez. Elgoibar.
  • Aritz Olarte. Oiartzun.
  • Xabier Irazu. Asteasu.
  • Jon Gaztelumendi. Hernani.
  • Aitor Martinez. Legazpi.
  • Luis Garcia. Errenteria.
  • Aimar Odriozola. Ibarra.
  • Ibon Jauregi. Larraul.
  • Julen Guillo. Elgoibar.
  • Ibai Urbieta. Larraul.
  • Asier Rios. Errenteria.
  • Manex Irazusta. Villabona.
  • Julen Albisu. Donostia.

NESKAK (7-11) 

  • Ane Beloki. Legazpi.
  • Goiuri Arzallus. Oiartzun.
  • Saioa Etxegia. Ibarra.
  • Udane Galardi. Oiartzun.
  • Saioa Marcos. Elgoibar.
  • Idoia Leonet. Oiartzun.
  • Leire Astigarraga. Elgoibar.
  • Nerea Videira. Oiartzun.
  • Garazi Lasa. Hernani.
  • Aiora Etxeberria. Villabona.
  • Miren Astigarraga. Elgoibar.
  • Itsaso Iciar. Eibar.
  • Janire San Sebastian. Zizurkil.
  • Mappi Egues. Ibarra.
  • Ane Agirregabiria. Deba.
  • Maddi Otegi. Villabona.
  • Naroa del Rio. Oiartzun.
  • Amaia Arozena. Deba.
  • Ixone Juaristi. Deba.

B SAILA, IGANDEAK

MUTILAK (12-15)

  • Ander Garcia. Donostia.
  • Haritz Aperribai. Deba.
  • Beñat Balda. Deba.
  • Xabier Treku. Deba.
  • Xabier Bengoetxea. Ziordia.
  • Aitor Lasa. Hernani.
  • Eneko Balda. Deba.
  • Urko Azkoiti. Deba.
  • Josu Salegi. Deba.
  • Iñaki Lasa. Donostia.
  • Jakoitz Erdozia. Donostia.
  • Daniel Serrano. Deba.
  • Iker Belintxon. Deba.
  • Gorka Etxeberria. Errenteria-Orereta.
  • Xabat Uranga. Deba.

NESKAK (12-15)

  • Olaia Mintegiaga. Donostia.
  • Izaro Agirre. Altsasua.
  • Amaia Lasa. Donostia.
  • Katerin Artola. Oiartzun.
  • Idoia Narbaiza. Legazpi.
  • Ane Txurruka. Deba.
  • Nahia Alonso. Donostia.
  • Nora Fraile. Deba.
  • Itxaso Lizeaga. Deba.
  • Nora Azurmendi. Donostia.
  • June Beristain. Deba.
  • Iraia Claver. Altsasua.
  • Maria Perez. Deba.
  • Naroa Otxoa. Etxarri.
  • Eider Apaolaza. Donostia.
  • Naiara Mendiburu. Donostia.
  • Amets Maiza. Altsasua.
  • Jone Gomez. Deba.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.