Zuhaitzen tratamendu biologikoa egiten ari dira Hondarribian
Hondarribian dauden tamarindo eta evonymus espezieetako zuhaitzei tratamendu ekologikoa egiten ari zaizkie egunotan Kilker enpresako langileak. Erabiltzen ari diren produktuak %100ean naturalak dira: Neem olioa, izen berdineko zuhaitzetik ateratakoa, eta Quassia Amara izeneko produktua. Biak erabat biologikoak izanik, ez dute inongo kutsadurarik eragiten: ez dute ez ingurumenean eta ez pertsonengan inolako eraginik sortzen, eta zuhaitzen zorriak hiltzeko erabiltzen dira, izurritea iritsi aurretik. Horrela, zuhaitzen egoera hobetuko da, eta gehiago biziko dira. Tratamendua Ramon Iribarren kalean dauden zuhaitzekin egingo dute, eta handik Foru kalera, Bidasoa ibilbidera eta Molla ibilbidera luzatuko dituzte lanak.
Hondarribian dauden tamarindo eta evonymus espezieetako zuhaitzei tratamendu ekologikoa egiten ari zaizkie egunotan Kilker enpresako langileak.
Erabiltzen ari diren produktuak %100ean naturalak dira: Neem olioa, izen berdineko zuhaitzetik ateratakoa, eta Quassia Amara izeneko produktua. Biak erabat biologikoak izanik, ez dute inongo kutsadurarik eragiten: ez dute ez ingurumenean eta ez pertsonengan inolako eraginik sortzen, eta zuhaitzen zorriak hiltzeko erabiltzen dira, izurritea iritsi aurretik. Horrela, zuhaitzen egoera hobetuko da, eta gehiago biziko dira.
Tratamendua Ramon Iribarren kalean dauden zuhaitzekin egingo dute, eta handik Foru kalera, Bidasoa ibilbidera eta Molla ibilbidera luzatuko dituzte lanak.