Amalatz talde feministaren zine emanaldi sorta aurrera doa, eta bihar emango dute azken aurreko filma: Rompecabezas. 50 urteko emakume batek puzzleekiko duen obsesiotik abiatuko da. Natalia Smirnoffek zuzendu du, eta Maria Onetto izango da protagonista...
Beste urte batez, Maddalen Sarietan parte hartzeko deialdia egin du Errenteriako Udalak, eta aurten dagoeneko 25. ekitaldia antolatu du. Lanak apirilaren 20a baino lehen entregatu beharko dira udaletxeko erregistro orokorrean. Irune Balentziaga Euska...
ESK sindikatuak antolatuta, hilaren 29rako deitutako greba orokorraren eta hura bultzatu duten arrazoien gainean mintzatuko da Igor Mera, gaur, Mikelazulo elkartean. ESK sindikatutik elite ekonomiko eta politikoen diskurtsoei “protagonismoa kentz...
Pasaian eta Lezon hondakinak biltzeko atez ateko sistema jartzeko emandako urratsen aurrean, Errenteriak “hondakin turismoa are gehiago” pairatzeko duen arriskuaz ohartarazi du Errenteriako PSE-EEk. Talde sozialistaren arabera, Oiartzunen h...
19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak Errenteria-Oreretan. Lapurtzea eta gazte bat jotzen saiatzea leporatu diote. 22:30ean, Renfeko trenean 19 urteko gazteak bidaiari bati telefono mugikorra emateko eskatu zion, eta ezezkoa jaso zu...
Batera Baik antolatutako Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldi zikloaren barruan, Eduardo Malagon (Donostia, 1966) ekonomistaren txanda izango da bihar, 19:30etik aurrera, Reina aretoan. Greba orokorraren atarian egonda, Espainiako Gobernuak onart...
Bihar, ostegunarekin, Uraren Munduko Eguna ospatuko dute planeta osoan, eta data horri lotuta, urari lotutako bisitaldi gidatua antolatu du Txingudi Zerbitzuakek iganderako. Hondartzako Ponpaketa Estazioa eta Atalerrekako Hondakin uren Araztegia ezagutzeko aukera izango da; bisitan ingurumen hezitzaile batek instalazioen funtzionamendua eta natura zaintzeko duten garrantzia azalduko du. Joatea libre da, aurretik izena emanda (902 119 384 telefono zenbakira deitu behar da). Hara joateko doako autobus zerbitzua jarriko dute: Irungo Zabaltza plazatik 09:00etan abiatuko da, eta Hondarribitik joan nahi dutenak 09:15ean izango dute autobusera igotzeko aukera, Bentako aparkalekuan. Antolatzaileek aurreratu dute autobusa 12:00etan itzuliko dela, gutxi gorabehera.
Aurreko asteburuan Donibaneko kiroldegia eskola kiroleko benjaminen eskubaloiko egoitza moduan estreinatu zuten. Pasaiako Udalak azken hilabetetan kiroldegiko pistan hainbat egokitzapen egin ditu: benjaminentzako egokiak diren 3 zelai markatu ditu zabaleran, eta jasotzen diren 6 ate egin ditu. Horri esker, 3 ordutan 18 talderen arteko 9 partida jokatzeko aukera lortu da, guztira ia 200 kirolari hartuz. Eskola Kiroleko programa 8 eta 12 urte arteko haurrek eskola orduz kanpo gehien egiten duten jarduera dela kontuan hartuz (guztira 1200 neska-mutil), ikasturtean zehar jokatzen diren 21 jardunaldiak programatzeko, instalazioen erabilerak %100ekoa izan behar du. Partida kopuru handia dela eta, eskualdeko kirol instalazioetan sartzeko ordutegi arazoak izaten dituzte antolatzaileek. Hortaz, primerako egokitzapena izango da Donibanen egindakoa. Egokitzapen horrekin konponbidea eman zaio Pasaiak historikoki eskualdearekiko izan duen mendekotasunari. Lan egunetan Pasaia Lezo Lizeoak egunero egiten ditu saioak bertako pistetan eta kiroldegian egindako egokitzapenari esker, pista estalian entrenatzeko aukerak biderkatu egingo dira. Aurreko larunbatean egindako proba ohitura bilakatuko da Aste Santutik bueltan. Ikasturte bukaera bitartean astebururo Oarsoaldeko benjamin guztien eskubaloiko egoitza berria izango da Donibaneko kiroldegia.
Kirol patronatuak Kirolkide Komunitatea foroa jarri du martxan kirolari nahiz kirola gustuko duten herritarrentzat. Erabiltzaileek, erregistratu ondoren, hainbat gairen gaineko iritziak emateko aukera izango dute. Gaiak patronatuak zein erabiltzaileek ...
LosdelGas musika taldeak etzidamu 20:00etan, eta Oihulari Klownek igandean, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean eskainiko dituzten emanaldietarako sarrerak salgai daude dagoeneko kulturguneko leihatilan. LosdelGas taldearen kontzerturako De Cyne R...
Apirilaren 29ko San Marko Egunaren harira, udalak herriko eragileak egitaraua prestatzen laguntzera deitu ditu. Proposamenak kultura[abildua]errenteria.net helbidera bidali behar dira hilaren 28a baino lehen.