Udalaren erantzunaren zain dago Hondarribiko Gazte Asanblada
Iragan ostiralean Gipuzkoako Hitza-n Hondarribiako gaztetxeari buruz argitaratutako albistearen harira zehaztapenak egin ditu Hondarribiko Gazte Asanbladak (HGA). «Udaletxekoek oraingoz ez digute gaztetxeari buruzko ezetzik eman», esan dute HGAtik. Otsailaren 7an egin zuten udaleko ordezkariekin azken bilera gazteek. «Momentuz ez dute aurrera pausorik eman puntaleko lokalaren gaian, eta ez dute inongo elkarterekin horren gaineanhitz egin, nahiz eta urtarrilean, gizarte laguntzen aurrekontuei buruz udalak egin zuen agerraldian, beste bi elkarteri bideratuko zitzaiela esan. Lokal hori erabiltzen ari dira oraindik, eta Aste Santua pasatu arte ez dakite nola kudeatuko duten», argitu dute Gazte Asanbladako kideek. Udalak, elkarteak eratu eta lokala berehala lortzen ez dutela esan zien gazteei. «Oraindik martxan ez garela jarri esan ziguten, eta guk gure asmoa aurrera eramateko izapideak egin ahal izateko elkartea formalki sortu dugula erantzun genien», esan dute gazteek. Gazteen arabera, elkarte formala baino, «Hondarribiko gazteriaren parte handi bat» dira, «eta gure bidea egin dugu urteetan zehar ekintzak antolatuz». Udalaren baliabideak erabiltzeko eskatu zieten otsaileko bileran gazteei: «Guk erantzun genien orain arte horrela egin izan dugula». Fanzinea kalean Hondarribiko Gazte Asanbladako kideek euren fanzinearen lehenengo zenbakia argitaratu dute, gazteek herrian antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.
Iragan ostiralean Gipuzkoako Hitza-n Hondarribiako gaztetxeari buruz argitaratutako albistearen harira zehaztapenak egin ditu Hondarribiko Gazte Asanbladak (HGA). «Udaletxekoek oraingoz ez digute gaztetxeari buruzko ezetzik eman», esan dute HGAtik.
Otsailaren 7an egin zuten udaleko ordezkariekin azken bilera gazteek. «Momentuz ez dute aurrera pausorik eman puntaleko lokalaren gaian, eta ez dute inongo elkarterekin horren gaineanhitz egin, nahiz eta urtarrilean, gizarte laguntzen aurrekontuei buruz udalak egin zuen agerraldian, beste bi elkarteri bideratuko zitzaiela esan. Lokal hori erabiltzen ari dira oraindik, eta Aste Santua pasatu arte ez dakite nola kudeatuko duten», argitu dute Gazte Asanbladako kideek.
Udalak, elkarteak eratu eta lokala berehala lortzen ez dutela esan zien gazteei. «Oraindik martxan ez garela jarri esan ziguten, eta guk gure asmoa aurrera eramateko izapideak egin ahal izateko elkartea formalki sortu dugula erantzun genien», esan dute gazteek.
Gazteen arabera, elkarte formala baino, «Hondarribiko gazteriaren parte handi bat» dira, «eta gure bidea egin dugu urteetan zehar ekintzak antolatuz». Udalaren baliabideak erabiltzeko eskatu zieten otsaileko bileran gazteei: «Guk erantzun genien orain arte horrela egin izan dugula».
Fanzinea kalean
Hondarribiko Gazte Asanbladako kideek euren fanzinearen lehenengo zenbakia argitaratu dute, gazteek herrian antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.