Sahararen aldeko kultur astea gaur hasiko da
Erakusketa, hitzaldia, solasaldia eta antzerkia antolatu ditu Sahararen aldeko El Watan herriko elkarteak Sahararen aldeko Oiartzungo El Watan elkarteak kultur hastea antolatu du. Gaur hasi eta larunbatean bukatuko da Sahararen aldeko ekimena. Gaurtik ...
Erakusketa, hitzaldia, solasaldia eta antzerkia antolatu ditu Sahararen aldeko El Watan herriko elkarteak
Sahararen aldeko Oiartzungo El Watan elkarteak kultur hastea antolatu du. Gaur hasi eta larunbatean bukatuko da Sahararen aldeko ekimena.
Gaurtik larunbatera arte, erakusketa egongo da jarrita udaletxeko areto nagusian. Saharako emakumeei buruzko erakusketa dela iragarri dute.
Biharko, hitzaldia eta solasaldia antolatu dituzte. Garrasia Saharatik izenburua jarri diote hitzaldiari, eta Mundubatek eskainiko du. Gobernuz kanpoko erakundea da Mundubat, eta garapeneko kooperazio taldea. Honela definitzen du bere burua: «Pertsona guztiak, eskubide guztiak, mundu bat». Hitzaldia 19:30ean izango da, udaletxeko areto nagusian.
Hitzaldiaren ondoren, solasaldia izango da, Antonio Montororen eskutik. Mundubateko kidea da Montoro. Etzirako, berriz, antzerki berezia antolatu du El Watanek: Zirkale Mimo-Malabare antzerkia. 18:00etan izango da, Doneztebe plazan.
Sahararekin elkartasuna
Urteak daramatza El Watan elkarteak Saharari elkartasuna helarazteko ekimenak aurrera eramaten. Kultur astea horietako bat. Eta herritarrek parte hartzea ezinbestekoa da. Hala, herritarrei dei egin diete aipatutako ekimenetan parte hartzera, eta Saharako errealitatea ezagutzera.
EGITARAUA
- Gaurtik larunbatera. Saharako emakumeei buruzko erakusketa, udaletxeko areto nagusian.
- Bihar, 19:30ean. Hitzaldia: Garrasia Saharatik, Mundu bat gobernuz kanpoko erakundearen eta garapenerako kooperazio taldearen eskutik. Ondoren, solasaldia, Antonio Montororen eskutik. Montoro Mundubateko kidea da.
- Etzi, 18:00etan. Zirkale Mimo-Malabare antzerkia, Doneztebe plazan.