‘Rompecabezas’ filma emango dute Amalatzen emanaldi sortaren barruan
Amalatz talde feministaren zine emanaldi sorta aurrera doa, eta bihar emango dute azken aurreko filma: Rompecabezas. 50 urteko emakume batek puzzleekiko duen obsesiotik abiatuko da. Natalia Smirnoffek zuzendu du, eta Maria Onetto izango da protagonista...
Amalatz talde feministaren zine emanaldi sorta aurrera doa, eta bihar emango dute azken aurreko filma: Rompecabezas. 50 urteko emakume batek puzzleekiko duen obsesiotik abiatuko da. Natalia Smirnoffek zuzendu du, eta Maria Onetto izango da protagonista nagusia. Emanaldia 18:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean.
Azken saioa hilaren 27an (asteartea) izango da, eta Telmo Esnalen Urte berri on amona filma emango dute.