Ponpaketa estaziora eta Atalerrekako araztegira bisita antolatu dute
Bihar, ostegunarekin, Uraren Munduko Eguna ospatuko dute planeta osoan, eta data horri lotuta, urari lotutako bisitaldi gidatua antolatu du Txingudi Zerbitzuakek iganderako. Hondartzako Ponpaketa Estazioa eta Atalerrekako Hondakin uren Araztegia ezagutzeko aukera izango da; bisitan ingurumen hezitzaile batek instalazioen funtzionamendua eta natura zaintzeko duten garrantzia azalduko du. Joatea libre da, aurretik izena emanda (902 119 384 telefono zenbakira deitu behar da). Hara joateko doako autobus zerbitzua jarriko dute: Irungo Zabaltza plazatik 09:00etan abiatuko da, eta Hondarribitik joan nahi dutenak 09:15ean izango dute autobusera igotzeko aukera, Bentako aparkalekuan. Antolatzaileek aurreratu dute autobusa 12:00etan itzuliko dela, gutxi gorabehera.