
Hilaren 19an Aljeria-ko su etenaren 50.urtemugaren zeremonia egin zuten Hildakoen Monumentuan. Ekitaldia lore eskaintzarekin hasi zen; Hendaiako Herriko Etxeak, Algeriako Gerlari Ohien Frantziako Federazioak (FNACA) eta zenbait haurrek utzi zituzten loreak, hurrenez hurren. Gero, zintzur bustitzea egin zuten Herriko Etxeko lehen solairuko aretoetan. Han, Alain Butori jeneralak Domina Militarra ezarri zion Biriatu herriko Bats jaunari —ohorezko legioaren ondotik, hori da Frantziako ejerzitoko domina garrantzitsuena—. Ondotik, Jean Dias FNACA elkarteko Hendaiako Lehendakariak, Aljeriako su etenaren 50. urtemugaren domina eskaini zion Salaberriri, auzapez bezala zein Edouard Salaberriren anai gisa; Eduard Salaberrik sortu zuen Hendaiako tokiko elkartea, 1967an. Kotte Ezenarro Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidente-ordeari ere domina bera eskaini zion, martxoaren 19a oroit ospakizun eguna gera dadin erakunde publiko honek erakutsi duen sostengua gogoratuz eta eskertuz.

Urte bukaerarekin Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentrua izango du Irunek. Euskal Herriko lehenengoa izango da, Leka Eneako superdibisioko taldeen premiak asetzeko eta goi mailako txapelketak antolatzeko balioko duena. Gainera, eraikinarekin batera Olaketa kaleko urbanizazioa osatuko denez, Lapitze auzoa eta erdialdea gerturatuko ditu, Euskal Herria etorbidea eta eremu ofiziala oinezko bidez zein bidegorriz lotuta geratuko baitira. Jose Antonio Santano alkateak kirol instalazioaren beharra eta Gain Gainean parkearen urbanizazioan izango duen garrantzia aipatu zituen: “obrak amaitzen direnean, mahai-tenisa gozatzen dutenek eta kirol horretan goi mailan jarduten dutenek beharrezko baldintzak dituen zentro bat eduki ahal izango dute. Gainera, garrantzitsua da gogoratzea instalazioa zein ingurunetan eraikitzen ari diren, Gain Gainean parkearen erdian, hiriguneko berdegune handiena bihurtuko den lekuan”. Etorkizuneko parkeak 60.000 metro koadro izango ditu, erabilera anitzekoak. Mahai Tenisaren zentroaz gain, lorategiak eta aisialdirako guneak izango ditu, eta muinoaren tontorrean dagoen karlistaden garaiko gotorlekuaren aztarrenak bisitatzeko egokituko dute. Lau hilabete igaro dira obren hasieratik, eta atzoko bisita teknikoan epeak betetzen ari direla konprobatu eta eraikuntza etorkizuneko parkean nola geratuko den antzemateko aukera izan zen. Orain arte, eraikina eusteko hormak eta lehenengo solairuko perimetrokoak altxatu dituzte, eta aldalegen guneko estalkiko lauza jarri dute, lehiaketarako kantxaren zorua izango dena. Kirol jarduerari dagokionez bi solairuetan banatuko da eraikina, [...]

Gaur hasiko da Lesoinuren 26. ekitaldia. Mende laurdena pasatu eta hainbat ekitaldirekin osatutako egitarauarekin dator Lezoko aste pedagogiko musikala. Lezoko Musika Eskolako zuzendari Xanti Espinak adierazi duenez, 80ko hamarkadaren erdialdean “abentura” bat zirudiena, 26 urteren ondoren erreferentzia da herrian, “eskualdean zein Euskal Herrian”. 26 urteko arrakastaren lau zutabeak “ikasleak, gurasoak, langileak eta laguntzen duten erakundeak” direla gaineratu du musika eskolako zuzendariak. Onartu duenez, “izaera pedagogikoa duen musika zikloa da Lesoinu”, eta musika «ikuspegi ezberdinetatik bizi dutenei» zuzendutakoa. Horretarako, egitarau oparoa antolatu dute, “guztion atseginerako”. Hasteko, musikoterapia saioa egingo dute, Marta Bocos Tomas Garbizu Musika Eskolako irakasle eta Psikologian lizentziatuarekin. Iaz eman zituen lehenengo saioak eta aurten bigarren aldiz egingo ditu. Gaur zortzi bigarren saioa egingo du. Etzi, berriz, Herri Eskolako ikasleentzako kontzertu pedagogikoa egingo dute, ohi bezala. Larunbatean kantu jira izango da herriko kaleetatik zehar, eta entsegua bihar egingo dute, 20:00etan, musika eskolan. Egitaraua Gaur 11:00etan. Musikoterapia, Marta Bocosen eskutik, Tomas Garbizu Musika Eskolan. Etzi 11:00etan eta 11:45ean. Kontzertu pedagogikoa Lezo Herri Eskolan, Tomas Garbizuko ikasleekin. 19:00etan. Orkestra kontzertua, Gezala Auditoriumean, Errenteria Musikalen eskutik. Hilak 24, larunbata 12:00etan. Herri abestiak abestuko dituzte, kantu jiran, Gurutze Santuaren plazan. Euria egiten badu, Saldise plazan. 19:00etan. Ganbara musika emanaldia Gezala Auditoriumean Kodak taldearekin [...]

Lehen aldiz pintxo pote ekimena egin zuten pasa den ostiralean Kataxulo Gaztetxian. 19:00etatik aurrera, dezente izan ziren bertara hurbildu ziren gazteak. Gaztiak bagatoz! ekimenak aurrera jarraitzen du, beraz. Gaur, bilera egingo dute 19:00etan gazte...

Gaur, bihar eta etzi, Soroetako lanak direla eta, ezingo da Soroeta kalean ezkerrera egin Ama Guadalupekoa aldeko etxebizitzetara sartzeko. Gainera, Iturriberriko biribilgunera ere ezingo dute joan herritarrek. Soroeta kalean aurrera egin beharko dute ...

Apirilaren 15etik 20ra bitartean joango dira Espainiako hiriburura barrutiko erretiratuen elkartekoak. Apirilaren 15etik 20ra bitartean egingo dute txangoa. Interesdunek 943 39 46 66 telefono zenbakira deituta lor dezakete informazio gehiago. Izena err...

Ostiralean hasi zen Makutxoko I. Dardo Txapelketa. Giro polita izan zen, eta hainbat partida jokatu zituzten parte hartzaileek. Etzi finalerdiak eta finala jokatuko dituzte. Ioritz eta Joel finalean daude. Finalerako bigarren txartela Lillo-Pista eta R...

Urdanibia Jauregiak 400 urte bete dituela opatzeko Anaka 1881 Kultur Elkarteak musika aperitifa eta XVII. erara egindako bazkaria antolatuko ditu larunbatean. bi ekitaldiak Anakako Jaibiltzarrean izango dira (Casino). 13:30ean hasiko da musika emanaldi...

Pasa den larunbat arratsaldean, Haur Mailako Udaberriko Kenpo Jaialdia egin zuten Honbu Japoniar Zentro Kulturalean. Haurrek, hainbat kata eta teknika erakutsi zizkieten bertaratu ziren ikusleei. Honbuk adierazi duenez, jaialdia arrakastatsua izan zen,...

Serviociok kanpaina bat jarri du martxan Errenteriako kirol instalazioetako erabiltzaileentzat. Hala, aste honetan zehar (igandera bitartean) %25eko beherapena izango dute abonu orokorrean alta ematen duten pertsonek, Fanderia edo Galtzarabordako kirol...

Gaur da lehen saioa, El Pelik 22:15etik aurrera aurkeztuko duen ‘La verdadera chistoria del mundo’ lanarekin. Kamio tabernak bakarrizketa umoretsuak antolatu ditu. Lehen saioa gaur da, El Pelirekin. La verdadera chistoria del mundo ikuskizuna aurke...

Hilaren 27an Antxoko anbulatorio berria inauguratu zutenetik bi hilabete beteko dira; erabiltzaileak zein profesionalak, denak pozik dira aspalditik itxaroten zuten azpiegiturarekin. Erabateko poza. Horixe profesionalen eta erabiltzaileen artean sentsazio nagusia. Urtarrilaren 27an inauguratu zuten Antxon anbulatorio berria, eta inaugurazio hartatik ia bi hilabete igaro direnean, gogobetetze maila erabatekoa da. Josu Fernandino sendagileak 29 urte daramatza Antxon lanean eta profesional estimatua da herritarren artean. Berak, bertako langile guztien antzera, asko borrokatu behar izan du orain dituzten lan baldintzak lortzeko, manifestazioetan kalera irteteraino. Orain «oso harro» dago. Antxokoa Gipuzkoako lehen anbulatorioa dela dio, «lehen mailako eskaintza» duela. Anbulatorioan Cicerone lanak egin bitartean eman du bere iritzia: «Espazio asko irabazi dugu eta erabiltzaileak oso pozik daude. Denek esaten digute ederra dela». Behin-behinean atondu dute Usozen anbulatorio berria, Luzuriaga urbanizatzen dutenean hara lekualdatuko dutelako. Aurrefabrikatutako moduluetan egonagatik ere, instalazioak garai batekoak baino askoz hobeak dira. Espazioa eta argitasuna Hiru kontu nabarmendu dituzte galdetutako guztiek: espazioa, argitasuna, eta pediatria zerbitzua bereiztu izana. Harrerako langile Bittori Harcek, lanerako espazioa eskertzen du, baita Lourdes Crespo erizainak ere: «Ikaragarria. Aldaketa itzela izan da, eta oro har estres gutxiago dugula sentitzen dugu denek. Lan baldintza hain prekarioetan lan egin behar izateak estres handia eragiten zigun, eta orain, lehen egiten [...]

Erlaitz Mendi Elkarteko kideak Kantauri Kostaldeko hirugarren etapa burutuko dute igandean, hilaren 25ean. Noja eta Laredo arteko bidea egingo dute oinez. Parte hartzeko interesdunek lau modutara lor dezakete informazioa: telefonoz bihar deituta (ast...

Joan zen asteburuan piraguismoko Espainiako Fondo Txapelketa jokatu zuten Sevillan (Andaluzia, Espainia). Nazioarteko probetan parte hartuko duten kirolariak hautatzeko lehen proba puntuagarria zen, eta, horregatik, konpetentzia oso handia izan zen. Guztira 1.200 kirolarik parte hartu zuten, 97 talde ordezkatuz. Santiagotarrak 32. geratu zen; Irungo taldeko zortzi piraguista joan ziren Sevillara eta horietatik bostek finalerako sailkatzea lortu zuten. Sailkapena erlojuaren kontra egin zuten, bi kilometroko luzeran; finala 5.000 metroko zirkuituan izan zen. Finalerako sailkatu ziren irundarrak Mutilak 23 urtez azpiko C1ean, Mikel Sanchez (22. postua). Gazte Mailako lehen urteko K1ean, Igor Galarza (18). Kadete mailako lehen urteko K1ean, Jon Moreno (12). Neskak 23z azpiko K1ean, Olatz Zabala (17) eta Garazi Gomez (23) Arakama bikain ur lasaietan Beteranoei dagokionez Esteban Arakamaren jarduna aipagarria izan zen, 35-39 urte bitarteko mailan seigarren geratu baitzen; lehen aldia zen ur bizietako txapeldunak maila honetako ur lasaietako lehiaketa batean parte hartzen zuela. Ramon Gorrotxategi hamabosgarren sailkatu zen, 45-49 urteko mailan.