Familia hartzaileen esperientziak hizpide izango dituzte
Familia Hartzaileen Elkarteak hitzaldiak antolatu ditu hil honetarako. Bertan, familia hartzaile gisa bizi izan dituzten esperientziak kontatuko dituzte, eta hartzaile izatera animatuko dute.
Gaur arratsaldean Hondarribian emango dute hitzaldia, Zuloaga Etxean, 18:30etik aurrera. Hilaren 26an, berriz, Errenteria-Oreretan emango dute hitzaldia, Reina aretoan. Ordu berean izango da hitzaldi hori. Oarsoaldean emango duten beste hitzaldia Lezon izango da, gaur zortzi. Kultura Aretoan izango, aurrekoen ordu berberean.