Bakarrizketa umoretsuak antolatu ditu Kamio tabernak
Gaur da lehen saioa, El Pelik 22:15etik aurrera aurkeztuko duen ‘La verdadera chistoria del mundo’ lanarekin. Kamio tabernak bakarrizketa umoretsuak antolatu ditu. Lehen saioa gaur da, El Pelirekin. La verdadera chistoria del mundo ikuskizuna aurke...
Gaur da lehen saioa, El Pelik 22:15etik aurrera aurkeztuko duen ‘La verdadera chistoria del mundo’ lanarekin.
Kamio tabernak bakarrizketa umoretsuak antolatu ditu. Lehen saioa gaur da, El Pelirekin. La verdadera chistoria del mundo ikuskizuna aurkeztuko du aktore ezagunak, Realaren partida bukatuta.
Bigarren saioa apirilaren 18rako iragarri dute. Orduan, Moitok, La peña de Moito lana aurkeztuko du, 20:30etik aurrera. Maiatzaren 2an, Las niñas del callejón taldekoek, Te invito a una copa taularatuko dute, eta, azkenik, ekainaren 6an, Gorka Aginagalderen txanda izango da, El txou de Patxi-rekin.

