Kiroldegia Eskola Kiroleko egoitza lehenengo aldiz
Aurreko asteburuan Donibaneko kiroldegia eskola kiroleko benjaminen eskubaloiko egoitza moduan estreinatu zuten. Pasaiako Udalak azken hilabetetan kiroldegiko pistan hainbat egokitzapen egin ditu: benjaminentzako egokiak diren 3 zelai markatu ditu zabaleran, eta jasotzen diren 6 ate egin ditu. Horri esker, 3 ordutan 18 talderen arteko 9 partida jokatzeko aukera lortu da, guztira ia 200 kirolari hartuz. Eskola Kiroleko programa 8 eta 12 urte arteko haurrek eskola orduz kanpo gehien egiten duten jarduera dela kontuan hartuz (guztira 1200 neska-mutil), ikasturtean zehar jokatzen diren 21 jardunaldiak programatzeko, instalazioen erabilerak %100ekoa izan behar du. Partida kopuru handia dela eta, eskualdeko kirol instalazioetan sartzeko ordutegi arazoak izaten dituzte antolatzaileek. Hortaz, primerako egokitzapena izango da Donibanen egindakoa. Egokitzapen horrekin konponbidea eman zaio Pasaiak historikoki eskualdearekiko izan duen mendekotasunari. Lan egunetan Pasaia Lezo Lizeoak egunero egiten ditu saioak bertako pistetan eta kiroldegian egindako egokitzapenari esker, pista estalian entrenatzeko aukerak biderkatu egingo dira. Aurreko larunbatean egindako proba ohitura bilakatuko da Aste Santutik bueltan. Ikasturte bukaera bitartean astebururo Oarsoaldeko benjamin guztien eskubaloiko egoitza berria izango da Donibaneko kiroldegia.
Aurreko asteburuan Donibaneko kiroldegia eskola kiroleko benjaminen eskubaloiko egoitza moduan estreinatu zuten. Pasaiako Udalak azken hilabetetan kiroldegiko pistan hainbat egokitzapen egin ditu: benjaminentzako egokiak diren 3 zelai markatu ditu zabaleran, eta jasotzen diren 6 ate egin ditu. Horri esker, 3 ordutan 18 talderen arteko 9 partida jokatzeko aukera lortu da, guztira ia 200 kirolari hartuz.
Eskola Kiroleko programa 8 eta 12 urte arteko haurrek eskola orduz kanpo gehien egiten duten jarduera dela kontuan hartuz (guztira 1200 neska-mutil), ikasturtean zehar jokatzen diren 21 jardunaldiak programatzeko, instalazioen erabilerak %100ekoa izan behar du. Partida kopuru handia dela eta, eskualdeko kirol instalazioetan sartzeko ordutegi arazoak izaten dituzte antolatzaileek. Hortaz, primerako egokitzapena izango da Donibanen egindakoa.
Egokitzapen horrekin konponbidea eman zaio Pasaiak historikoki eskualdearekiko izan duen mendekotasunari. Lan egunetan Pasaia Lezo Lizeoak egunero egiten ditu saioak bertako pistetan eta kiroldegian egindako egokitzapenari esker, pista estalian entrenatzeko aukerak biderkatu egingo dira.
Aurreko larunbatean egindako proba ohitura bilakatuko da Aste Santutik bueltan. Ikasturte bukaera bitartean astebururo Oarsoaldeko benjamin guztien eskubaloiko egoitza berria izango da Donibaneko kiroldegia.