Gazte bat atxilotu dute, mugikorra lapurtu eta jipoitzeagatik
19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak Errenteria-Oreretan. Lapurtzea eta gazte bat jotzen saiatzea leporatu diote. 22:30ean, Renfeko trenean 19 urteko gazteak bidaiari bati telefono mugikorra emateko eskatu zion, eta ezezkoa jaso zu...
19 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo gauean Ertzaintzak Errenteria-Oreretan. Lapurtzea eta gazte bat jotzen saiatzea leporatu diote.
22:30ean, Renfeko trenean 19 urteko gazteak bidaiari bati telefono mugikorra emateko eskatu zion, eta ezezkoa jaso zuenez, aurpegian burukadak ematen saiatu zen. Ez zuen lortu, baina telefonoa lapurtu zion. Lezoko geltokian jaitsi zen, eta bertako zaindariek Ertzaintzari abisua eman zioten.
Errenteria-Oreretako Maria Lezo kalean atxilotu eta gaur goizean utzi dute epailearen esku. Aurrekariak ditu.