Eduardo Malagon: “Prestakuntzan egin behar da ahalegina”
Batera Baik antolatutako Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldi zikloaren barruan, Eduardo Malagon (Donostia, 1966) ekonomistaren txanda izango da bihar, 19:30etik aurrera, Reina aretoan. Greba orokorraren atarian egonda, Espainiako Gobernuak onart...
Batera Baik antolatutako Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldi zikloaren barruan, Eduardo Malagon (Donostia, 1966) ekonomistaren txanda izango da bihar, 19:30etik aurrera, Reina aretoan. Greba orokorraren atarian egonda, Espainiako Gobernuak onartutako neurriak eta horren barruan, lan erreforma aipatuko du: “Lan erreformak beste helburu bat daukala uste dut, eta epe laburrean nazioarteko merkatuan lehiakortasuna errekuperatzeko bidezidor bat hartu duela gobernuak”, adierazi dio HITZA-ri. Panorama ona ez dela uste du, baina irtenbidea prestakuntzan egon daitekeela: “Prestakuntzan egin behar da ahalegina”.
Elkarrizketa osorik biharko HITZA-n irakurri ahal izango da.