Anbulantzientzako sarrera berria, Itsas Etxean
Bilduk udalari egindako proposamena onartu dute, eta Itsas Etxeko anbulatorio berrian anbulantzientzat sarrera egokia egingo dute. Bilduren esanetan, «eraikina diseinatu zutenek ez zuten aurreikusi behar hori. Emandako konponbideak ez du aparteko gast...
Bilduk udalari egindako proposamena onartu dute, eta Itsas Etxeko anbulatorio berrian anbulantzientzat sarrera egokia egingo dute. Bilduren esanetan, «eraikina diseinatu zutenek ez zuten aurreikusi behar hori. Emandako konponbideak ez du aparteko gastua sortzen gainera. Lehendik ere, hainbat aldaketa egin izan ziren obran, eraikina egitea aurreikusitakoa baino 400.000 euro garestiagoa izan baita. Udalbatzak onartu zuen igoera hori, Bilduren kontrako botoarekin».
Bilduk proposatutako irtenbidearen mamia Santa Maria Madalena elizaren aldetik anbulatorioak daukan sarreraz baliatzea da. Horrela, anbulantziaz hiriko osasun azpiegiturara joan behar duten gaixoek inolako eragozpenik ez dute izango eraikinera sartzeko, eta ez da trafiko arazorik sortuko.
Lau aparkaleku
Bilduren proposamenean, gainera, Bentan lau aparkaleku jartzea jasota dago. Auto partikularretan anbulatoriora joan beharko duten gaixoek bakarrik erabili ahalko dituzte toki horiek.