Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du Ertzaintza 13 urteko neska baten ustezko bahiketa ahalegina ikertzen ari dela Irunen. Ustezko bahiketa saiakera martxoaren 6an izan zen. Iturri beren arabera, salaketa bat jarri dute bahiketa saioa s...
Lezo Zero Zabor taldeak “herri agerraldia” egingo du etzi eguerdian Gurutze Santuaren plazan. Taldeak jakinarazi duenez, atez ateko hondakinen bilketa sistemari buruzko informazioa banatuko diete herritarrei. Duela gutxi eratu den taldearen...
Klarinete laukote baten kontzertua entzuteko aukera izango da, bihar, 19.00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan: Urval Ensemble. Zumaiako klarinete maratoian sortu zen taldea, eta hezkuntza egitasmo bat bezala. Bertan jotzen dute...
Gipuzkoako taldean lehiatuko dira; oraingoz bi partida galdu dituzte, bata frontoian eta bestea trinketean Gipuzkoarekin GRAVN txapelketa sonatua jokatzeko aukeratu dituzte Oiarpeko sei pilotari. Bat frontoirako, eta beste bost trinketerako. Pasa den a...
Kanpaina berri jarri dute martxan Oiartzun Irratian. Herritarren ideiak, proposamenak eta saioak espero dituzte. Irratiko kide Urtzi Argibayk, Alazne Etxeberriak eta Mirari Martiarenak nabarmendu dutenez, «freskotasuna, ideia berriak eta herritarren p...
Udal Kontserbatorioko akordeoi eta ganbera ikasleen entzunaldia izango da bihar, ostiralarekin, musika eskolako auditorioan, arratsaldeko seiak eta erdietan hasita. Saioa denentzat irekia izango da. Hurrengo entzunaldia hilaren 21ean izango da, datorre...
Otsailaren 25ean lehen ekimena egin zuten herriko gazteek, eta martxorako hainbat ekintza antolatu dituzte Iragarri zuten bazetozela. Gaztiak bagatoz! poteoa, afaria eta ondoregoak egin zituzten pasa den otsailaren 25ean. Martxa hartu, eta dagoeneko badoaz aurrera. Martxorako hainbat ekimen antolatu dituzte herriko gazteek, Gaztiak baguaz! lelopean (behean). Herriko gazteen artean dagoen harreman eza hausteko asmoa dute. Elkarren artean harremanak izatea da helburua: berdin du adinak, koadrilak edo dena delakoak. Eta lanean ari dira. Martxoko lehen ekimena bihar egingo dute: pintxo-potea izango da gaztetxean. Beste hainbat ekimen ere deitu dituzte, eta deitu ez dituztenetan ere gazteek parte hartzea espero dute, hala nola, etziko Euskaraz Bizi Egunean, edota hilaren 29ko greba orokorreko mobilizazioetan. Eskiatzera hilaren 31n Eta gazteak eskiatzera ere badoaz. Hilaren 31rako antolatu dute irteera. Eskiatzeko eta snow egiteko aukera izango dela zehaztu dute. Hala, izena eman nahi dutenek, Sorgin tabernatik pasatu behar dute hilaren 19ra arte (55 gazterentzako dago tokia). Tabernan, adierazi behar dute zer modalitate nahi duten, eta materiala alokatu behar duten ala ez. Egun pasara joateko 65 euro ordaindu behar dituzte gazteek, eta materiala alokatu behar izanez gero hamar euro gehiago (75 euro). Izena ematerakoan ordaindu behar da irteera. MARTXOKO EGITARAUA Bihar, hilak 16. 19:00etatik aurrera. Pintxo-pote, gaztetxean. Etzi, [...]
Orereta abesbatza Manlleun (Bartzelona, Herrialde Katalanak) izango da etzi kontzertu bat ematen. Zehazki, Roca del Museo del Ter auditorioan izango da Buia Reixachek zuzendutak herri horretako koruarekin batera. Abesbatzak 60 abeslari gazte eramango d...
San Marko Mankomunitateak merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuen bosgarren edizioa antolatu du. Hainbat herritan egingo ditu bigarren eskuko azoka, tartean Oiartzunen. Igandean izango da Doneztebe plazan (txarra eginez gero, Madalensoro pilotalekuan...
Oarsoaldeko 24 elkartek hartuko dute parte Euskaldarrak Elkarteak 27. aldiz antolatu duen gastronomia erakusketan. Horietatik hamasei elkarte Errenteria-Oreretakoak dira; lau, Pasaiakoak; bi, Oiartzungoak; eta beste bi, Lezokoak. Datorren astelehenean hasiko da erakustaldia, eta bi astez platerik goxoena prestatzeko lanean gogor ariko dira parte hartzaileak, Mikelazulo garaikurra eskuratu nahian. Irabazlea zein den, berriz, hilaren 31n (larunbata) ezagutaraziko du “sukaldari ezagunek” osatutako epaimahaiak, gastronomia erakustaldia amaitzeko antolatu duten afarian. Irizpideak mantendu Araudian aldaketarik ez dela izango azaldu du erakusketako arduradun Manu Otegik, baina bai parte hartze egunetan: “Hilaren 29ko greba orokorrarekin bat egingo dugu, eta egun horretan ez da erakusketarik izango”. Platerik onena aukeratzeko garaian, “orain arteko irizpide berberak” mantenduko dituztela azaldu du, bestalde, Bixente Saez epaimahaiko zuzendariak. Saezek urte hauetan guztietan elkarteek prestatu dituzten plateren “kalitatea” eta “maila ona” nabarmendu ditu, eta epaimahaiko kideak «maila berean erantzuten» saiatuko direla jakinarazi du. Sariak, orain arte bezala, sei izango dira. Platerik onenak Mikelazulo Saria eskuratuko du, eta hurrengo hirurek, berriz, Errenteriako Udalak, Rosarito fruta dendak eta Maria Antonia Zapirain Zeramikak emandako garaikurrak irabaziko dituzte, hurrenez hurren. Gainontzeko beste bi sariak, berriz, Erreka Plastek eta De Cyne Reyna tabernak emandakoak, kalitate eta prezioaren araberako plater onenak eta plater esanguratsuenak irabaziko dituzte. Euskaldarrak elkarteak eskerrak [...]
Iazko otsailaren 18an estreinatu zuten Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeek Hostoak ikuskizuna, eta urtebete beranduago Errenteria-Oreretan emango dute. Urteurrena ospatzeko tokirik onena izango da duela urte bat “hazia” jarri zuten herri berean eskaintzea. Hori etzidamu izango da, 18:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikuskizunak “azpiegitura lan handia eta baliabide tekniko bereziak” eskatzen ditu, eta horregatik antzoki handienetan izan ezik, gainontzeko herrietako agertokietara egokitu egin behar izan dute. Hala ere, Galtzarabordako kiroldegiak lana osorik emateko aukera eskaintzen duela azaldu dute. Jon Maia Kukaiko kidearen iritziz, ikuskizuna herrira ekartzea bi arrazoirengatik da garrantzitsua. Batetik, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan egon den ikuskizuna delako, eta harrera onarekin, gainera; eta bestetik, “elkarlan handi eta estu baten emaitza” izan delako. Kukai, Errenteriako Udala eta Landare elkartea ibili dira horren atzean. Ibilbide arrakastatsua Oreka TXko Arkaitz Martinezek gogoan du, duela urtebete lana aurkeztu zutenean, “energia berezi bat ikusi eta sentitu” zutela, baina ez zutela imajinatzen orain arte izandako ibilbidea. Izan ere, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenak bete dituzte, eta hainbat eta hainbat tokitan agortu dituzte sarrerak. Errenteria-Oreretan ere hori egitea nahi dute, eta dagoeneko herrian giroa dagoelakoan dago Maia. Hori ere sarreren salmentetan nabaritzen ari da, “ondo” doala adierazi baitu. Hala ere, oraindik tokia dago, [...]
Ostiralero bezala, presoen aldeko kartelada egingo dute bihar arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Gurutze Santuaren plazatik hasita. Biharkoa, baina, berezia izango dela esan dute antolatzaileek. Horrela, Joxe Mari Gurrutxaga Gurru gogoraraziko dute gau...
Urteko lehen administrazio kontseilua egun dute Portuan gaur goizean, eta han eman ditu datuak ezagutzera Lucio Hernandok. Esan duenez, trafikoei dagokionez iaz Portuak azken hamarkadetako emaitzarik txarrenak izan zituen arren, datuak onak izan dira P...
BAT Bakearen Aldeko Taldeak Etorkizunean bakean bizi jardunaldiak antolatu ditu bihar eta hilaren 23rako. Biharko saioak aurrera jarraitzen du, baina ez, ordea, hilaren 23koak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, atzeratu egin dute. Bertan, eskualdean i...
Hondarribiko Udalak, Higer Merkatarien Elkarteak eta Bidasoa Bizirik-ek, kalitatezko merkataritzari buruzko informazio saioa egin zuten herenegun Arma plazako interpretazio zentroan. Bigarren saioa gaur, 13:45etik aurrera egingo dute, leku berean. Jardunaldietan izena emateko Bidasoa Bizirik-en 943 63 30 76 telefono zenbakira deitu behar da. Hondarribiko Merkataritza Biziberritzeko planaren harira, bezeroarekiko harremana hobetu nahi duten Hondarribiko merkatariei zuzenduta dago batzarra. Herenegungo saioa Mikel Narbarte Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariak eman zuen, eta hiriko hamalau dendari bildu ziren bertan. Bazkundearen laguntza Merkalitateari esker, dendariek beste merkatarietatik bereizten dituen kalitate marka eta ziurtagiria lortuko dute, dendaren irudia eta zerbitzua hobetuz. Gaurko saioan, ziurtagiri hori lortu duten hiriko merkatarien esperientzia entzuteko aukera izango dute interesa dutenek Ondoren, ziurtagiria lortzeko aukera izango dute Hondarribiko merkatariek.
Iñigo Lavado sukaldari irundarra aurtengo Chef Millesime sukaldaritza sariko finalerako sailkatu da. Atzo egin zuten sailkapen proba, Donostian, eta epaimahaiak hiru sukaldari hautatu zituen finalerako, Ruben Trincado donostiarra, Alvaro Garrido bilbo...
XXX. Eliz Musikaren Zikloa antolatu du Eskifaiak. Denera lau kontzertuko programazioa prestatu du. Hilaren 24, 25 31 eta apirilaren 1ean izango dira musika emanaldiak, denak 20:00etatik aurrera, herriko eliz nagusian. Hilaren 24an Loinatz abesbatzaren ...
Bihar, ostiralarekin, amaituko da Irungo Udaleko Euskara Arloak antolatzen duen Solas-Jolas udaleku irekietan parte hartzeko izena emateko epea. Telefonoz (010 edo 943 50 51 52 zenbakietan) edo internetez (irun.org/euskara webgunean) egin daiteke. Ap...