Gazteak, jabeak eta udala bildu dira, lokalen ordenantzaz hitz egiteko
Gazteen lokalen gainean hitz egiteko bilera egin dute gazteek eurek, lokaletako jabeek zein udalak. Hala, hausnarketa txiki bat egin zuten bildutako hiru aldeek. Horrela, gazteek adierazi dutenez, aisiarako erabiltzen dute gehienbat lokala (filmak ikus...
Gazteen lokalen gainean hitz egiteko bilera egin dute gazteek eurek, lokaletako jabeek zein udalak. Hala, hausnarketa txiki bat egin zuten bildutako hiru aldeek.
Horrela, gazteek adierazi dutenez, aisiarako erabiltzen dute gehienbat lokala (filmak ikusi, Play Stationarekin jolastu…). Baten batek ere eskolako lanak egiteko baliatzen du.
Gazteek adierazi zutenez, eurek onartzen dute auzotarrek lokalen gaineko ikuspegi negatiboa izan dezaketela, “batez ere arazoak sortzen badira”.
Arazo horiek, gehienbat, ordutegiarekin eta zaratarekin dute zerikusia. Hala, bizilagunekin zein jabeekin tirabirak izan dituzte horren harira. Arazo horiek konpontzeko prest daude lokaletako gazteak.
Udalak egin nahi duen ordenantza kezkaz ikusten dute hainbat gaztek. Izan ere, ordenantzaren zirriborroko hainbat baldintza direla eta, lokala galtzeko arriskua dutela uste dute. Udala ordenantza betetzen laguntzeko prest dago, betiere bi norabidekoa bada. Gazteak prest daude, bestalde, herriko ekitaldietan parte hartzearekin.

