Pilota eta Martin Garitano Oiartzun Irratian
Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan pilotaz ariko dira gaur, 13:15etik aurrera, FM107an: Euskal Herriko VIII. Pala Txapelketari buruz ariko da Joxe Migel Lopez esataria Martxel Toledorekin, eta Eskuz Binakako Txapelketaren gainean Abel Barriola eta ...
Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan pilotaz ariko dira gaur, 13:15etik aurrera, FM107an: Euskal Herriko VIII. Pala Txapelketari buruz ariko da Joxe Migel Lopez esataria Martxel Toledorekin, eta Eskuz Binakako Txapelketaren gainean Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxearekin. Saioa,gainera, 20:30ean errepikatuko dute.
Horrez gain, etzi Martin Garitano izango da irratian. Arguyuan saioko Asteko Elkarrizketa atalean izango da Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. Politikaz eta beste hainbat alorrez ariko direla iragarri dute irratiko kideek. 13:15ean izango da.

