
Etorkizunean bakean bizi lelopean jardunaldiak antolatu ditu BAT Bakearen aldeko Taldeak. “Gure herriaren historiaren ikuspuntutik oso une berezi eta garrantzitsuan aurkitzen gara”, nabarmendu dute antolatzaileek eta jardunaldien helburua, ...

Zinema Euskaraz ekimenaren barruan, emanaldia antolatu du Errenteriako Udaleko Euskara Sailak gaurko eta biharko. Iratxoen Erregea filma emango dute bi egunetan, goizeko bederatzi eta erdietan hasita, Errenteria Hiria Kulturgunean. Euskara departamendu...

Udal liburutegiak antolatuta, literatur solasaldia egingo dute gaur 19:00etatik aurrera Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan. Ixiar Rozas idazlearen Edo zu edo ni liburua izango dute aztergai biltzen direnek, Ane Mayozek koordinatuta. Literatur solasald...

Maiatza inguruan izaten dira festak Iztieta auzoan, eta data hurbiltzen ari denez, jai batzordea bilduko da egitaraua prestatzeko. Deialdia biharko egin dute: 20:00etan elkartuko dira Gurekin auzo elkartearen lokalean. Antolatzaileen arabera, auzoak de...

Etzidamu bigarren eskuko azoka hartuko du Gamon Zumardiak. Goiz osoan zehar erosteko aukera izango dute bertara biltzen diren herritarrek. Antolatzaileek zehaztu dutenez, jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako p...

Aste Santuari begira eskaintza berritzailea egin du udal kiroldegiak. 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako astebeteko programazioa prestatu du, haurrek hainbat kirol jarduera ezagutu eta jolasteko aukera izan dezaten. landuko dituztenen artean dira: be...

Duela urte bat pasatxo estreinatu zuten Kukai, Oreka TX eta Amaren Alabak taldeek Hostoak ikuskizuna, otsailaren 18an. Urte bat beranduago, Errenteria-Oreretan emango dute lana, eta oso-osorik. Hori igandean izango da, 18:30etik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Antolatzaileek azaldu dutenez, ikuskizunak azpiegitura lan handia eskatzen du, eta antzoki handietan lanak osorik egin ahal izan badituzte ere, txikietan egokitu egin behar izan dute. Galtzarabordako kiroldegiak, berriz, lana osorik eskaintzeko aukera ahalbidetzen duela jakinarazi dute. Jon Maiak azaldu duenez, estreinaldi hori garrantzitsua da, bi arrazoirengatik. Batetik, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan estreinatu dutelako eta erantzun onarekin, eta bestetik, elkarlan baten emaitza izan delako. Igandekoa Hostoak-en hemezortzigarren ikuskizuna izango da, eta herritarrak animatu dituzte ikustera joatera. Maiaren arabera, herrian nabaritzen da giroa, eta sarreren salmenta ere ondo doa, baina oraindik gehiago mugitu behar da. Sarrerak erosteko bideak gogorarazi ditu: Internet bidez, Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan (ohiko ordutegian), Landare tabernan eta Xenpelar kultur dendan. 12 euro balio dute.

Euskaraz Bizi Eguna antolatu du EHEk hilaren 17rako; herrian hainbat atxikimendu bildu ditu eragileak Oiartzun Euskal Herrian Euskarazek (EHE) Euskaraz Bizi Eguna antolatu du hilaren 17rako. Donostian izango da, baina herri herri, atxikimenduak biltzeko kanpaina egin dute Euskal Herri osoan. Oiartzunen ere, asko izan dira EHEren ekimenarekin bat egin duten eragileak (behean). EHEtik nabarmendu dutenez, Euskaraz Bizi Eguna, «Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna» da. Horrez gain, jai giroko eguna izango da. 11:00etatik aurrera, erakusketak, kale animazioa, ikuskizunak, puzgarriak, tailerrak, azoka, herri bazkaria, dantzaldia, kantaldiak… izango dira egun guztian zehar. Gauerako, gainera, kontzertuak antolatu dituzte. Aldarrikapenetik ere izango du egunak. Hala, Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean, nazio manifestazioa egingo dute, Bulebarretik abiatuta, arratsaldean. Manifestazio berezia izango dela iragarri dute EHEko kideek: «Ez da nolanahikoa izango, izan ere, musikak, koloreek eta euskaldun izatearen harrotasuna adieratzen duten ikurrek protagonismo berezia izango dute ». Hala, euskaltzale guztiei deia egin diete hilaren 17an Donostiara joan, eta egunean ez ezik, manifestazioan ere parte hartzera. OIARTZUNGO ATXIKIMENDUAK AEK. Ttur-Ttur. Euskeran Itotiyak. Oiartzun Irratia. Oiartzungo Gazte Independentistak. Ikasle Abertzaleak. Kataxulo Gaztetxia. Oiartzungo Herrira. ESAIT. Girizia Mendizale Elkartea. Txost. Oiarpe. Udal Ikastola Partzuergoa. Haurtzaro Ikastola. Elizalde Herri Eskola. Elizalde Institutua. Oiartzungo Emakume Taldea. Helduen [...]

Abaraxka Udal Ludotekan festa berezia egingo dute etzi. Hala, bazkideek eurek erabakiko dute zer egin, eta eurek antolatutako eguna ospatuko dute, 16:30etik 19:30era.

Hauxek zituzten kezkak eta nahiak: Dagoeneko lanean ari dira, eta martxorako hainbat ekimen antolatu dituzte.

Bihar Zine Txiroan aztertuko duten gaia frankismo garaian errepublikarrek jasandako errepresio ekonomikoa izango da. Hilabetero moduan, Mikelazulo kultur elkarteak zinemari tarte bat egingo dio, eta oraingoan, Patxi Egilazek zuzendutako lana proiektatu...

Wheels Donostiako taldeak zuzenekoa eskainiko du bihar De Cyne Reyna tabernan. Wheels taldeak pop-rocka, bluesa, soula eta funkaren doinuak eramango ditu taula gainera, 22:30etik aurrera. Kontzertua doakoa da.

GIPUZKOAKO HAURREN TXAPELKETA Oiarpe-Añorga: 16-18. Oiarpe-Alde Zaharra: 18-15. ELGETAKO LAU T’ERDIKO TXAPELKETA Olarra (Oiarpe)-Calleja: 22-17. GRAVN TXAPELKETA, FRONTOIAN (Oiarpeko sei pilotari ari dira) Labaka (Aurrera Saiaz)-Imaz (Oiarpe, Gipuzkoa)/Olano-Lasa (Nafarroa): 9-22. GRAVN TXAPELKETA, TRINKETEAN Ugalde (Oiarpe)-Lizaso (Urnieta)/Nafarroa: 38-40.

Agerraldia egin dute pasa den legegintzaldiko alkateek eta zinegotziek; irtenbide onena sistema hori dela uste dute Atez atekoaren aldeko jarrera berresteko, eta Gipuzkoan sistema hori martxan jarri nahi duten 34 udalerriei babesa emateko, agerraldia egin zuten ostiralean Donostian. Bertan izan ziren pasa den legentzaldian atez atekoa martxan jarri zuten Antzuolako, Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo Gobernu Taldeko kideak. Oiartzundik Pavel Viñas zinegotzi ohia izan zen prentsaurrekoan. Hernanitik, Marian Beitialarrangoitia alkate ohia. Usurbildik, Xabier Mikel Errekondo alkate izandakoa. Eta Antzuolatik Pedro Iturbe, hori ere alkate izana. Lau hautetsi ohiek gogorarazi zutenez, herritar guztiek sortzen dituzte hondakinak, eta guztiek parte hartu behar dute soluzioan: «Denok sortzen dugu arazoa, eta denok parte hartu behar dugu arazoarekin bukatzeko. Izan ere, hondakinen kontuak ez du kolorerik, ez du inolako kolore politikorik». Hondakinen arazoari soluzioa emateko sistema onena atez atekoa dela nabarmendu zuten: «Emaitzak ikusi besterik ez dago». Atez atekoa martxan jartzea inposizioa ez dela ere azaldu zuten, hori leporatzen dietenei erantzuteko: «Guri inposizioa leporatzen digute,baina herritarrak aintzat hartzen esperientzia dugu guk. Usurbilen, esaterako, egin zuten gaiaren gaineko herri galdeketa. Eta parte hartzea eskatzen duten horiek ez dute halakorik egin errausketarekin, esaterako». Hala, giroa nahasten eta jendea izutzen ari diren horiek aintzat ez hartzeko gomendioa eman zieten [...]

Atzoko udal batzarrean maiatzaren 1ean abiatuko duten zerbitzu eraldatua onartu zuten; joan zen asteartean Mugikortasun Mahaian eseri ziren gehienek onartutako diseinua izango da. Alderdi Popularrak zuzenketa bat aurkeztu zuen plenoan, baina ez zuten onartu. PPk eta EAJk zuzenketaren alde bozkatu zuten, Ezker Batuko Manuel Millan abstenitu egin zen, eta PSE-EE eta Bilduk kontra egin zuten, zuzenketa atzera botaz. Ondoren diktamenaren, Irunbuseko lineen aldaketen proposamenaren bozketa egin zuten. Zuzenketaren defentsan Bengoetxeak aurreratu bezala, popularrek ere alde bozkatu zuten, eta autobus linea berriak ahobatez onartu zituzten. Mugikortasun ordezkaria denetik asteazkena egun gozoenetako bat izan zen Cristina Labordarentzat, urtarrilaren 25ekoa gazia izan zen bezala. Lortutako ahobatekotasunarengatik poz handia antzematen zitzaion: “Hiri garraio publikoa berrantolatu eta ezinbestean intermodalitatea bermatu beharra zegoen. Bi hilabete hauetan lan asko egin dugu eta eskerrak eman nahi diet eztabaidan parte hartu dutenei, bakoitzak bere alde egin beharrean, hiri egitasmo baten alde egin dutelako”, adierazi zuen.

Irungo Bilgune Feministak feminismoari lotutako ibilbidea egingo du larunbat arratsaldean, Urdanibia plazatik abiatuta. Seietatik aurrera hiriko hainbat gune esanguratsu zeharkatuko dituzte. “Urteetako borrokari esker lortutako eskubideak gogoratzen joango gara” azaldu zuen Oihana Etxebarrieta Bilguneko kideak astertean Zabaltza plazan eginiko aurkezpenean. Jardunaldiari Atzerapausurik ez, bultzadarik hartzeko ere ez! goiburua jarri diote, eta Pausoka Dantza Taldeak ere parte hartuko du. “Ibilbidean hainbat dantza egingo dituzte. Bilgunetik Pausokakoek beste behin gurekiko izan duten eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu. Ziur larunbatekoa zoragarria izango dela”, esan zuen Etxebarrietak. Amaitzeko festa Lakaxitan Larunbatekoa Martxoaren 8ari lotutako azken ekimena izango da eta festa batekin ospatuko dute, Lakaxita gaztetxean, han izango bait du bukaera ibilbideak. Adin ezberdinetako emakumeek jardungo dute DJ bezala, eta, hala, “historia beste modu batera errepasatu” nahi dute, musikarekin. Afaria ere egingo dute Lakaxitan.

Eguzki talde ekologistak Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiarekin bat egin du, Txingudiko hezegunean eragin zuzena izango lukeen Hondarribiko aireportua luzatzearen aurka. Talde ekologistak azaldu duenez, «babes berezia eskatzen duten guneei eragiten...

Marquez familiari elkartasuna adierazteko 2.510 sinadura bildu dituztela jakinarazi du gaur Stop Desahuciosek Beraungo Kutxako bulegoaren parean eginiko agerraldian. Bildutako sinadurak bulegoko zuzendariari eman dizkiote. Ertzainen presentzia izan dute agerraldian. Sinadurak ematera Kutxako bulegoan sartu direnean agertu dira, eta hiru pertsona identifikatu ondoren alde egin dute. Sei kasu berri Stop Desahuciosek jakinarazi duenez, Marquez familiarena ez da kaleratze egoeran dagoen kasu bakarra herrian, eta beste sei ere aztertzen ari da, Oarso babes taldearekin batera: “Etxebizitza, eskubide bat izatetik merkantzia bat izatea baimendu eta bultzatu duen sistema baten biktima dira. Banketxe eta espekulatzaileek izugarrizko etekina atera diote egoera horri”. Egoera hori salatzeko, manifestazioa antolatu dute larunbat honetarako. 18:00etan aterako da Beraungo Pablo Sorozabal plazatik, eta Herriko Plazan amaituko da. Herritar guztiak animatu dituzte euren atxikimendua ematera. Manifestazioarekin bat egin duten talde eta kolektiboak: Ezker Anitza Ezker abertzalea Antikapitalistak Gorripide EA PSE-EE Bildu LAB ESK CGT CCOO ELA COBAS Agustinak, Laguntasuna, Gaztaño, Fanderia, Beraun, Erdialde eta Galtzarabordako bizilagun elkarteak Gipuzkoako Stop Desahucios Errenteria-Oreretako Langabeen Batzarra Zintzilik Irratia Mikelazulo elkartea Euskal Herrian Euskaraz AEK Gazte Independentistak Gipuzkoako DRY Kepasakonlakasa Asamblea por una vivienda digna Amalatz Bilgune Feminista Oreretako gaztetxea