
08:00etan Bixi Bixi elkartearen egoitzan bildu eta handik autobusez Hondarribira joango dira. 08:30ean Enrike Lekuona historialariak Nafarroako Erresumarena izan zen Hondarribiko gazteluaren historiaren inguruko xehetasunak azalduko ditu. Ondoren Guadalupera abiatuko dira eta handik Donibanerako bidea hartuko dute, Jaizkibel barrena. Donibaneko Piedadean egingo dute hurrengo geldialdia, Orreagako batailaren nondik norakoak entzuteko. Hamaiketakoa egin ondoren, txalupan San Pedrora joan, eta Uliatik barrena Urgulleraino joango dira. Han Mikel Enparantzak bertako gazteluak izan zuen garrantzia kontatuko die txangoan bildutakoei. Paseo Berrian bazkaltzen emango diote bukaera zeharkaldiari. Haurrentzako ibilaldi berezia ere antolatu dute. Txikienek Zurriolatik Urgullera joango dira, Bixi Bixiko kideen laguntzaz, beren guasoek ibilaldi luzea egiteko aukera izan dezaten. Helduen ibilbideak lau ordu eta erdiko iraupena izango du. Irteerarako aldez aurretik izena eman behar da, Itziar tabernan edota Bixi-Bixi elkartean. Haurrek ez dute ordaindu behar, eta helduek 10 euro ordaindu behar dute.

Lehengo astelehenaz geroztik ari da ospatzen Trintxerpen Ganbera Musika Astea. Atzo Mezzo hirukotearen txanda izan zen, eta Ana Garcia biolin jotzailea, Pablo Menéndez gitarra jotzailea eta Amparo Infante biola jotzailearen musikarekin gozatzeko aukera izan zen. Kontzertu berean izan ziren Hausoka bikoteko Ander Tellería akordeoi jotzailea eta Aitor Ucar gitarra jotzailea. Gaur, berriz Teresa Albero soprano lirikoak abestuko du eta Jesus lopez Blancok lagundiko dio pianoarekin. Kontzertua, egunero bezala, 19:00etan da, doan.

EAJk egin antzera Pasaiko PSE-EEk ere, atez atekoaren kontrako mozioa erregistratu du udaletxean. Pasaian “inposatu” nahi duten sistemaren kontra agertu dira erabat, “gure udalerriko kaleak hondakinez betetzea” ekarriko duelakoa...

Gaur hartuko dute ostatu Antxoko Gure Zumardian Aitorrek eta Olaiak, eta igandera bitartean biziko dira bertan, San Marko Mankomunitateak beraientzako atondutako Anai Handi ibiltari eta ekologikoan. Birziklatzearen gaineko informazio zabaldu eta ahalik eta hondakin gutxien sortu, horixe Olaiak plazaratutako duen erronka.

Euskaldarrak Elkartearen gastronomia erakustaldian 24 elkarte ariko dira norgehiagoka

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan pilotaz ariko dira gaur, 13:15etik aurrera, FM107an: Euskal Herriko VIII. Pala Txapelketari buruz ariko da Joxe Migel Lopez esataria Martxel Toledorekin, eta Eskuz Binakako Txapelketaren gainean Abel Barriola eta ...

30-32 galdu zuten arrosek lehengo igandean. Partidaren azken txanpan markagailuan aurreratzea lortu zuen arren, epaileen erabaki eztabaidagarriek jokalariak urduritu eta garaipenak ihes egin zien beste behin.

Bakalau elkarteak antolaturik, irish folk gaua antolatu dute ostiralerako, hilaren 16rako, Pausuko Xaia ostatuan. Joan Baro abeslari eta musikari katalana izanen da gonbidatua. Komeni da telefonoz erreserbatzea, lekua ziurtatzeko.

Iragan astean hasi zuten Musika Eskolako ikasleek martxoko audizioen zikloa. Hamasei kontzertu emango dituzte hilaren 29ra arte, eta 270 ikaslek parte hartuko dute horietan guztietan. Kontzertuak udaletxean, Zuloagan eta Amuten izango dira. Gaur, biolo...

Xanistebanen harira udalak argitaratzen duen Oiartzun urtekarirako lanak jasotzeko epea ireki du Kultura Sailak. Maiatzaren 1a izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna.

Eskarmentu handiko lau musikari bildu dira Mutürbeltz taldean, tartean Aitor Castillo Txiki antxotarra. Plan B eta Boogie Van taldeetako baxu jotzailearekin batera daude Iñigo Agirrebalzategi gitarra jotzaileak (The Hot Dogs taldea), Mikel Larratxe abeslaria (Sexty Sexers), eta Eñaut Balentziaga (Kabul, Zura) bateria. Amildegia maite lehen diskoa aurkeztuko dute Dokan, larunbatean, 20:30etik aurrera. Norman taldeak joko du baita ere. Sarrerak 5 euro balio du.

Trintxerpek 2-0 galdu zuen Behobiaren etxean Oarso Bidasoko derbian. Puntu premiarekin zeuden irundarrak, jaitsiera postuak hurbil dituztelako, eta grina hori baliatuta gainditu zituzten pasaitarrak.

Aretxabaleta zailaren kontra meritu handiko garaipena lortu zuen Pasaiak larunbatean, 3-2. Lehen zatian 0-2 irabazten jarri ziren Aretxabaletakoak, baina bigarrenean, bi minututan partida berdintzea lortu zuten, Ander Famoso eta Asier Agirreren golei...

Asteazkenero egin ohi duen legez Azokan herritarrak hartu ordez, gaurko batzar informatibo berezia deitu du Antxoko alkateorde Izaskun Biurrunek. Luzuriagari eta barrutiko mugikortasunari eragingo dioten hainbat aldaketen berri emango du alkateordeak. ...

Cosi FanTutte operaren atariko lirikoa Itsas Etxean izango da igandean. Sarrerek hiru euroko prezioa dute, eta Itsas Etxean bertan eskuratu ahal izango dira, ekitaldia hasi baino ordubete lehenagotik.

Baiona Euskal Kostaldea Eskualdeko Orkestrako (BEKEO) Accordes.com taldeak zinemaren unibertsotik ibilbide musikala eginen du bihar arratsaldean Hendaiako Varietes aretoan. Besteak beste, Charles Chaplin, Nino Rota edota Michel Legranden zinemagintza hautatu ditu Accordes.com-ek emanaldirako. Varieteseko lan taldeak lagundu du ikuskizuna prestatzen eta Gerard Suzarte programazio buruak muntaturiko artxibo irudiak proiektatuko dituzte musikarien jardunarekin batera. Maurice Ravel Kontserbatorioko sei irakaslek osatzen dute Accordes.com taldea, denak BEKEOko bakarlariak. Ohiko kontzertuetatik urrundu eta emanaldi berezietarako sortu zuten seikotea, eta lagunarteko giroa sortzen dute zuzenekoetan. Edozein estilo lantzen dute eta, beraiek diotenez, “adierazpen askatasun osoz eta publikoarekiko egiazko topaketa lehenetsiz” aritzen dira. Joan zen ostiral eta larunbatean sarreren aurre-salmenta egin zuten Kontserbatorioan, baina bihar bertan txartelak erosteko aukera izanen da, Varieteseko lehiatilan, emanaldiaren aurretik. Sarreren prezioa 15 euroan jarri dute (12 murriztua, 6 gazteentzat, eta 5 euro Kontserbatorioko ikasleentzat). Accordes.com taldeko musikariak Jean-Michel Denis (biolina) Sandrine Guedras (alto) Yves Bouillier (biolontxeloa) Vincent Planes (pianoa) Marin Bea (kontrabaxua) Antoine Gastinel (perkusioak)