Biolontxelo audizioa gaur egingo dute udaletxean
Iragan astean hasi zuten Musika Eskolako ikasleek martxoko audizioen zikloa. Hamasei kontzertu emango dituzte hilaren 29ra arte, eta 270 ikaslek parte hartuko dute horietan guztietan. Kontzertuak udaletxean, Zuloagan eta Amuten izango dira. Gaur, biolo...
Iragan astean hasi zuten Musika Eskolako ikasleek martxoko audizioen zikloa. Hamasei kontzertu emango dituzte hilaren 29ra arte, eta 270 ikaslek parte hartuko dute horietan guztietan. Kontzertuak udaletxean, Zuloagan eta Amuten izango dira. Gaur, biolontxelo audizioa egingo dute, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera, udaletxeko areto nagusian.

