Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bildu: "Eraikuntza lobby-a babesten dute EAJ eta PSE-EEk"

admin
Bidasoa
2012/03/14
Bilduko 34 alkatek hondakinen atez ateko bilketa jarriko dutela iragarri eta sortu den eztabaidari erantzun nahi izan dio koalizioak. Hala, Ainhoa Intxaurrandieta San Marko Mankomunitateko lehendakari eta Lezoko zinegotziak zein Ainhoa Zabalo udalerri bereko alkateak agerraldia egin zuten atzo.Ainhoa Zabalo eta Ainhoa Intxaurrandieta, atzoko prentsaurrekoan Intxaurrandietak adierazi zuenez, eragile batzuk “bazterrak nahasten ari dira, eta uste dugu gaiari behar bezala heldu behar zaiola”. Horrela, “titularren atzean”, giro politikoa “nahasteko” jarrera dagoela uste du. Zabalok Denis Itxasok hedabide batzuetan egindako adierazpenak gogorarazi zituen: “PSE-EEren hondakinen arloko arduraduna komunikabide batetik bestera ibili da atez atekoak ‘hondamendia’ zekarrela esanez, eta errauste plantak alternatibarik ez daukala”. Intxaurrandietaren arabera, “lotsa behar da hori esateko, orain dela urte gutxi batzuk Berria egunkarian kontrakoa defendatzen zuenean”. Euren sinesgarritasuna non dagoen galdetu zuen Intxaurrandietak.   “Zergatik aldaketa?” Odon Elorza Donostiako alkate ohiak duela hainbat urte EAJri birziklatzeari eta errausketari buruzko “lezioak” ematen zizkiola gogorarazi zuten bi lezoarrek. “Zer gertatu da urte hauetan horrelako aldaketa politikoa eragiteko? Azalpenak eskatzen ditugu”, esan zuten. Horrela, Andaluzian, Katalunian zein Galizian atez atekoaren hautuak gero eta atxikimendu gehiago dituztela adierazi zuten, “hondakinen arazoa lasai aztertzeko denbora hartzeko gai direnak gauzak ongi egitea aukeratzen baitute, Gipuzkoako 34 udalerrik bezala”. Erabaki horren aurrean «gehien zorabiatu» den alderdia EAJ izan dela nabarmendu dute: “EAJk bere betiko jarrera aldatu omen du, eta orain, herri galdeketak eskatzen ari da. Lotsa behar da horretarako!”. Horrela, Markel Olano ahaldun nagusi ohiak bere agintaldian horrelakorik egin ez zuela zehaztu zuten. “Hamarnaka izan dira herri mugimenduak egin dituen galdeketa eskaerak eta beti ezetzarekin erantzun du EAJk, eta Ertzaintza ere bidali izan du”, aipatu zuen Intxaurrandietak. Zubietan errauste plantarik ez egiteko bildutako 35.000 sinadurak, eta EAJk horiei kasurik ez egitea ekarri zuten gogora. Horrez gain, Pasaiako kanpoko kaiak duen “gaitzespen zabala” ikusita, Olanok proiektua bertan behera utziko lukeela uste dute, “demokrazia parte hartzailearen militantea bilakatu izan balitz, orain dirudien bezala”.   “Herriarekin, inoiz” PSE-EEk zein EAJk herritarren interesak “inoiz” defendatzen ez dituztela gaineratu zuten, “eraikuntzaren lobby-arenak defendatzen baitituzte”. Euren iritziz, Gipuzkoako herritarrak gizarte jokabide horiekin “aspaldi” jabetu ziren, “azken bi hauteskundetan ikusi den bezala”. Bilduk “beste estilo bat” ekarri duela esan zuten, eta “gardentasunean eta herri parte hartzean oinarrituta”, herritarren interesak defendatuko dituela esan zuten: “Argi utzi dugu zortzi hilabete hauetan”. Horrela, errauste plantaren aurkako alternatibak Bilduren programan zeudela adierazi zuten bi lezoarrek: “Datuak hartuta, atez ateko bilketa da, gaur egun, errauste planta saihesten duen alternatiba bakarra”. Egun hondakinen bilketa hori duten Oiartzun, Antzuola, Hernani eta Usurbilen eredua hartuko dutela ziurtarazi dute: “Parte hartze prozesuak jarriko ditugu martxan, eta kezkak eta zalantzak argituko ditugu. Guztien iritzia eta ideiak kontuan hartu behar ditugu”. Lau herri horien esperientziak “gauzak ongi egin daitezkeela” erakutsi diela esan zuten. “PSEk eta EAJk jarrera alderdikoia alde batera uzten badute, eta hondakinen arazoa konpontzeko gogoa jartzen badute, elkar ulertzera irits gaitezke, ziur”, aipatu zuten Bilduko ordezkariek. Duela hiru aste erabilitako leloa berreskuratu zuten: “Gipuzkoarrok ongi egiten dugu, eta hori garbi uztera goaz, atez atekoa ezarrita dagoen lau herrietan ikusi dugun bezala”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.