Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Atez atekoaren alde egin dute pasa den legegintzaldiko hautetsiek

Agerraldia egin dute pasa den legegintzaldiko alkateek eta zinegotziek; irtenbide onena sistema hori dela uste dute Atez atekoaren aldeko jarrera berresteko, eta Gipuzkoan sistema hori martxan jarri nahi duten 34 udalerriei babesa emateko, agerraldia egin zuten ostiralean Donostian. Bertan izan ziren pasa den legentzaldian atez atekoa martxan jarri zuten Antzuolako, Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo Gobernu Taldeko kideak. Oiartzundik Pavel Viñas zinegotzi ohia izan zen prentsaurrekoan. Hernanitik, Marian Beitialarrangoitia alkate ohia. Usurbildik, Xabier Mikel Errekondo alkate izandakoa. Eta Antzuolatik Pedro Iturbe, hori ere alkate izana. Lau hautetsi ohiek gogorarazi zutenez, herritar guztiek sortzen dituzte hondakinak, eta guztiek parte hartu behar dute soluzioan: «Denok sortzen dugu arazoa, eta denok parte hartu behar dugu arazoarekin bukatzeko. Izan ere, hondakinen kontuak ez du kolorerik, ez du inolako kolore politikorik». Hondakinen arazoari soluzioa emateko sistema onena atez atekoa dela nabarmendu zuten: «Emaitzak ikusi besterik ez dago». Atez atekoa martxan jartzea inposizioa ez dela ere azaldu zuten, hori leporatzen dietenei erantzuteko: «Guri inposizioa leporatzen digute,baina herritarrak aintzat hartzen esperientzia dugu guk. Usurbilen, esaterako, egin zuten gaiaren gaineko herri galdeketa. Eta parte hartzea eskatzen duten horiek ez dute halakorik egin errausketarekin, esaterako». Hala, giroa nahasten eta jendea izutzen ari diren horiek aintzat ez hartzeko gomendioa eman zieten [...]

admin
Bidasoa
2012/03/14

Agerraldia egin dute pasa den legegintzaldiko alkateek eta zinegotziek; irtenbide onena sistema hori dela uste dute

Atez atekoaren aldeko jarrera berresteko, eta Gipuzkoan sistema hori martxan jarri nahi duten 34 udalerriei babesa emateko, agerraldia egin zuten ostiralean Donostian. Bertan izan ziren pasa den legentzaldian atez atekoa martxan jarri zuten Antzuolako, Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo Gobernu Taldeko kideak.

Oiartzundik Pavel Viñas zinegotzi ohia izan zen prentsaurrekoan. Hernanitik, Marian Beitialarrangoitia alkate ohia. Usurbildik, Xabier Mikel Errekondo alkate izandakoa. Eta Antzuolatik Pedro Iturbe, hori ere alkate izana.

Lau hautetsi ohiek gogorarazi zutenez, herritar guztiek sortzen dituzte hondakinak, eta guztiek parte hartu behar dute soluzioan: «Denok sortzen dugu arazoa, eta denok parte hartu behar dugu arazoarekin bukatzeko. Izan ere, hondakinen kontuak ez du kolorerik, ez du inolako kolore politikorik». Hondakinen arazoari soluzioa emateko sistema onena atez atekoa dela nabarmendu zuten: «Emaitzak ikusi besterik ez dago».

Atez atekoa martxan jartzea inposizioa ez dela ere azaldu zuten, hori leporatzen dietenei erantzuteko: «Guri inposizioa leporatzen digute,baina herritarrak aintzat hartzen esperientzia dugu guk. Usurbilen, esaterako, egin zuten gaiaren gaineko herri galdeketa. Eta parte hartzea eskatzen duten horiek ez dute halakorik egin errausketarekin, esaterako».

Hala, giroa nahasten eta jendea izutzen ari diren horiek aintzat ez hartzeko gomendioa eman zieten orain atez atekoarekin lanean hasiko direnei: «Gure garaian berdina egin zuten, baina ez zuten lortu euren helburua, eta zuek ere hala egin behar duzue».

«Ohitura aldaketa txiki batek onura handiak ekartzen ditu», azaldu zuten berriro.

Atez atekoa martxan jarri nahi duten Gipuzkoako 34 udalerrien artean, Oarsoaldeko bi herri daude: Lezo eta Pasaia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.