Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Lanbarren txukuntzen hasi da Oiartzungo Udala

Eremuari eman zaion erabilera desegokiagatik degradatuta dago; beste eremu industrialetan gauza bera egin nahi du Lanbarren txukuntzen hasi da udala: «Eremuan egindako erabilera okerrak —kamioiak eta erremolkeak edozein gisara aparkatzeko erabili dute tokia garraiolari askok—, ingurua hondatu du eta jarduera ekonomiko berriak martxan jartzea oztopatu du». Udala gaizki utzitako kamioi horiek guztiak Lanbarrendik erretiratzen hasi da, eremua txukuntzen hasteko lehendabiziko neurri gisa. Horretarako, kamioientzako zepoak erosi ditu eta isunak jartzen hasi da. Behin kamioiak erretiratuta, konponketak egingo ditu eremua txukuntzeko: «Argiteri-altzariak konpondu, hondatuta dauden arketak aldatu…». Zazpi hilabeteko epean eremua berriz ere txukun egongo dela espero du udalak. Enpresekin lankidetzan Lanbarren txukuntzeko ezinbestekoa da bertan jarduera ekonomikoa duten enpresekin lankidetza, udalaren iritziz. Udalak jada egitasmoa aurkeztu die Lanbarrengo eremu logistikoan dauden enpresei (22tik 17rekin bildu da), haien ekarpenak ere jaso asmoz. Honela, Lanbarrengo eremuko enpresen zortzi ordezkarirekin lantaldea osatu du udalak. Udalak zenbait proposamen aurkeztu dizkie bertako enpresei, egoera hobetzeko: «Ingurua kamioiak aparkatzeko egokitzea eta enpresa bakoitzari bina plaza uztea, beste 30 plaza alokairu arrazional batean eskaintzea edota inguruan sartzen diren garraiolariak kontrolatzea». Enpresek neurri horietako batzuk begi onez ikusi dituzte eta beste batzuk egokitzeko proposamenak egin dituzte. Lanbarrengo eremu industrialean dauden enpresekin ere antzeko zerbait egingo du udalak: «Hauen [...]

admin
Bidasoa
2012/03/13

Eremuari eman zaion erabilera desegokiagatik degradatuta dago; beste eremu industrialetan gauza bera egin nahi du

Lanbarren txukuntzen hasi da udala: «Eremuan egindako erabilera okerrak —kamioiak eta erremolkeak edozein gisara aparkatzeko erabili dute tokia garraiolari askok—, ingurua hondatu du eta jarduera ekonomiko berriak martxan jartzea oztopatu du».

Udala gaizki utzitako kamioi horiek guztiak Lanbarrendik erretiratzen hasi da, eremua txukuntzen hasteko lehendabiziko neurri gisa. Horretarako, kamioientzako zepoak erosi ditu eta isunak jartzen hasi da.

Behin kamioiak erretiratuta, konponketak egingo ditu eremua txukuntzeko: «Argiteri-altzariak konpondu, hondatuta dauden arketak aldatu…». Zazpi hilabeteko epean eremua berriz ere txukun egongo dela espero du udalak.

Enpresekin lankidetzan
Lanbarren txukuntzeko ezinbestekoa da bertan jarduera ekonomikoa duten enpresekin lankidetza, udalaren iritziz. Udalak jada egitasmoa aurkeztu die Lanbarrengo eremu logistikoan dauden enpresei (22tik 17rekin bildu da), haien ekarpenak ere jaso asmoz.

Honela, Lanbarrengo eremuko enpresen zortzi ordezkarirekin lantaldea osatu du udalak. Udalak zenbait proposamen aurkeztu dizkie bertako enpresei, egoera hobetzeko: «Ingurua kamioiak aparkatzeko egokitzea eta enpresa bakoitzari bina plaza uztea, beste 30 plaza alokairu arrazional batean eskaintzea edota inguruan sartzen diren garraiolariak kontrolatzea». Enpresek neurri horietako batzuk begi onez ikusi dituzte eta beste batzuk egokitzeko proposamenak egin dituzte.

Lanbarrengo eremu industrialean dauden enpresekin ere antzeko zerbait egingo du udalak: «Hauen beharrak jaso ondoren, ingurunea hobetzeko beharrak proposatuko dira». Lehendabiziko bileran, bertan dauden 12 enpresetatik 8rekin bildu da udala.

Lehiakortasun ekonomikoa
Oiartzungo Udalaren iritziz, krisi ekonomikoa kontuan hartuz, ezinbestekoa da jarduera ekonomikoa babesteko neurriak hartzea. Udalak bide horretan urratsak egiten jarraitzeko asmoa du, beti ere bere eskuduntzen baitan. Esfortzu garrantzitsua da eta Udalak gisako esfortzua egin nahiko luke herriko beste eremu industrialetan ere.

Kontuan hartzekoa da Lanbarren Gipuzkoako industrigune handiena dela, 500.000 metro koadroko eremuarekin. Udalaren baliabideak mugatuak direnez, ezinbestekoa da erakundeen arteko elkarlana gisa honetako eremuak biziberritu eta indartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.