Herenegun jokatu zuten Errenteriako kaleetan Gazte Mailako XXIX. Errenteria Hiria Txirrindularitza Saria. Mutiletan Cristian Torres nagusitu zen, eta nesketan Irene San Sebastian. Beste bi sari ere banatu zituzten: Gaizka Castelruiz saritu zuten herrik...
Hilaren 17an egingo dute Donostian Euskaraz Bizi Eguna, Euskal Herrian Euskarazek (EHE) antolatuta, “euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar den bultzada emateko”. Egitarau oparoa prest dute antolatzaileek, goizez eta arratsaldez jaiaz gozatzeko. Trinitate plazan ekimen ugari egingo dituzte, eta arratsalderako, Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean nazio manifestazio “koloretsua” prestatu dute. Eguerdian, Konstituzio plazan herri bazkaria, eta ilunabarrean, kontzertuak iragarri dituzte. Praktika burujabea hautatu Oreretako Euskal Herrian Euskarazek egun horretarako deia luzatu du, “Euskal Herri euskaldun eta burujabe baten alde” egiteko, eta herritar guztiak animatu ditu Donostiara joatera. Datorren larunbatekoa, “euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela erakusteko eguna” izango dela gaineratu zuen Oreretako EHEk pasa den larunbatean, hainbat herritar eta eragilerekin batera egindako agerraldian. Euskal komunitatea hizkuntza komunitate minorizatua dela ere gogorarazi zuen: “Euskal Herrian bizi garen hiru milioi biztanleetatik laurdenak baino ez dakigu euskaraz, eta euskal hiztun guztiak gara gaztelaniaz edo frantsesez elebidun, mendeetako asimilazio prozesuaren ondorioz”. Praktika burujabearen aldeko hautua indartu beharra nabarmendu zuten, bestalde, EHEko kideek “erdararen hegemoniarekin” amaitu eta euskaraz bizi den herria bilakatzeko. Horretarako, ezinbestekotzat jo zuten norbanakoen “determinazioa” eta baita euskaldun komunitatearena ere, “dimentsio kolektiboa ezin dugulako ahaztu”. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egitea nahikoa ez dela eta, euskarak bere lurralde osoan “lehentasunezko [...]
FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Hondarribia: 0-1. Estatuko Bigarren Maila. Pauldarrak-Oiartzun: 0-2. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Egintza: 4-1. Bigarren Maila. Idiazabal-Power Rangers: 5-4. Hirugarren Maila. Hirukide-...
Eremuari eman zaion erabilera desegokiagatik degradatuta dago; beste eremu industrialetan gauza bera egin nahi du Lanbarren txukuntzen hasi da udala: «Eremuan egindako erabilera okerrak —kamioiak eta erremolkeak edozein gisara aparkatzeko erabili dute tokia garraiolari askok—, ingurua hondatu du eta jarduera ekonomiko berriak martxan jartzea oztopatu du». Udala gaizki utzitako kamioi horiek guztiak Lanbarrendik erretiratzen hasi da, eremua txukuntzen hasteko lehendabiziko neurri gisa. Horretarako, kamioientzako zepoak erosi ditu eta isunak jartzen hasi da. Behin kamioiak erretiratuta, konponketak egingo ditu eremua txukuntzeko: «Argiteri-altzariak konpondu, hondatuta dauden arketak aldatu…». Zazpi hilabeteko epean eremua berriz ere txukun egongo dela espero du udalak. Enpresekin lankidetzan Lanbarren txukuntzeko ezinbestekoa da bertan jarduera ekonomikoa duten enpresekin lankidetza, udalaren iritziz. Udalak jada egitasmoa aurkeztu die Lanbarrengo eremu logistikoan dauden enpresei (22tik 17rekin bildu da), haien ekarpenak ere jaso asmoz. Honela, Lanbarrengo eremuko enpresen zortzi ordezkarirekin lantaldea osatu du udalak. Udalak zenbait proposamen aurkeztu dizkie bertako enpresei, egoera hobetzeko: «Ingurua kamioiak aparkatzeko egokitzea eta enpresa bakoitzari bina plaza uztea, beste 30 plaza alokairu arrazional batean eskaintzea edota inguruan sartzen diren garraiolariak kontrolatzea». Enpresek neurri horietako batzuk begi onez ikusi dituzte eta beste batzuk egokitzeko proposamenak egin dituzte. Lanbarrengo eremu industrialean dauden enpresekin ere antzeko zerbait egingo du udalak: «Hauen [...]
Antxoko alkateorde Izaskun Biurrrunek herritarrak hartzen ditu asteazkenero Azokan, baina biharko dei berezia egin du alkateordeak, eta batzar informatibora deitu ditu herritar guztia. Antxoko mugikortasunari eragingo dioten hainbat aldaketa eta Luzu...
«Krisi garaiek kontsumitzaileen aukerak murriztu» dituztelako, herriko ostalariek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena martxan jarriko jarriko dute bihartik aurrera. Portuko hamar tabernak eta Amuteko batek parte hartuko dute ekimenean. «Moda bat dela badakigu, baina Hondarribiko kasuan, bi euroren truke pintxoa eta tragoska eskaintzeaz gain, kalitatea zaindu nahi dugu. Maila handiko lokal eta sukaldariak daude Hondarribian», azaldu zuen ostiralean Ion Bergara Enbata tabernako arduradun eta ekimeneko partaideak. Asteazken eta ostegunero Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena asteazken eta ostegunero egingo dute, eta bertako tabernariek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sustatuta sortu dute. Astero izango da eskaintza berezia —jaiegunetan eta jai bezperatan izan ezik—, eguerdian eta gauean, ekainaren 21a arte. «Bezeroak erakarri eta bertako ostalaritza dinamizatu nahi dugu, baina hondarribiarrei zuzenduta dago bereziki, pintxo berriak eskainiko baititugu astero, ardo edo bestelako edariekin lagunduta», azaldu zuen Bergarak. «Pintxo-poteak arrakasta izango duela uste dugu, eta jendea astegunetan gugana hurbiltzea espero dugu», adierazi zuen ostiralean Enbata tabernako jabeak. 11 parte hartzaile Hiru hilabetez Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenean parte hartuko duten hamaika tabernak honakoak dira: San Pedro kaleko Ardoka, Goxodenda, Ignacio, Itxaropena, Lekuona, Txantxangorri eta Yola Berri; Zuloaga kaleko Hondar; Almirante Alonso kaleko Kai Zaharra eta Amute auzoko Casa Manolo. Ekimenaren bultzatzaileek nabarmendu dutenez, ez dira izan Hondarribian ekimena martxan [...]
Emakumeen Egunaren harira, auzoetako elkarteetako emakumeek jaialdia egin zuten Galtzarabordan, eta zeinen ongi pasatu zuten ikus daiteke bideo honetan.
Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu zuen larunbat gauerdian Irunen, ustez 30 urteko emakume bati sexu erasoa egiten saiatu zelakoan. Gertakaria salatzeko Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak elkarretaratzea egingo du gaur, 19:00etan. TASeko kid...
ERRUGBIA Euskal Herriko Liga. Bigarren fasea Getxo Artea B-Zaisa Irun RT 15-44 FUTBOLA Bigarren B Maila Palencia-Real Union 0-1 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Trintxerpe 2-0 Anaitasuna-Real Union B 0-1 Erregional Prefer...
Emakumeen Eguneko ekitaldien haritik, larunbatean jakinarazi zituzten Mariasun Landa Sariaren irabazleen izenak. Karmele Mitxelena eta Maite Ruiz de Azua dira. Lehenengoak Sorkun musikariari buruzko lana idatzi du, eta bigarrenak, berriz, senide bat izan du protagonista: Julia Irazu amona. Xenpelar Etxean banatu zituzten sariak, eta bertan izan zen Mariasun Landa idazlea ere. Bere eskutik jaso zuten garaikurra irabazleek. Bi sari banatu zituzten. Emakumeei Begiradarik Onena saria Ruiz de Azuari eman zioten, Julia Irazu, una de aquellas maestras pioneras idazlanagatik. Lan horretan, XX. mendeko emakume baten bizitza erakusten du idazleak, bere amona izandakoarena, hain zuzen; irakaslea izan zen. Ildo horri jarraituz, beste emakume maistren bizitza eta bizimodua kontatzen ditu. Epaimahaiak nabarmendu du kazetaritza lana baino biografikoa dela, eta beste modu batera, kontatu gabe gera zitekeen istorio bat ezagutarazi duela. Mitxelenak, berriz, Emakumeen Begiradarik Onena saria irabazi du Dena duna lanagatik. Sorkun abeslariaren sorrera eta bilakaera kontatu ditu egileak. Epaimahaiak “ondo idatzita” dagoela eta “kazetaritza jantziari eskaintzen zaion zorroztasuna” nabarmendu ditu, eta “ikuspegi pertsonala” duela adierazi du, “bere iritzia eta gustua azalduz”. Azuak adierazi zuen “poz handia” dela herrian bertan saritzea, eta Elixabete Perez Gaztelu irakasleak sari banaketan esandako hitz batzuk izan zituen gogoan: “Inork ezagutzen ez bazaitu ez zara inor”. Horrez gain, [...]
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, auto batek 29 urteko emakume bat harrapatu du gaur arratsaldean, Errenterian, zehazki, GI 636 errepidean, Don Boscoko bidegurutzean. Gaineratu duenez, hanka batean hartu du min emakumeak, eta Donostiako Ospitalera ...
Irun Iruten euskara elkarteak Asier Arantzabal eta Mila Gallastegik prestatutako Iran goiburuko ikus-entzunezkoaren emanaldia prestatu du biharko. Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan izango da, 19:30etik aurrera, eta denentzat irekia. Antolatzaileek es...
Xanistebanen harira, udalak argitaratzen duen Oiartzun urtekarirako lanak jasotzeko epea ireki du Kultura Sailak. Maiatzaren 1a izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna, udaletxeko Kultura Sailean (Manuel Lekuona Bibliotekan) edo Urtekari Batzordeko k...
Stop Desahucios eta Apoyo Oarso taldeak antolatuta, larunbatean manifestazioa egingo dute herriko kaleetan kaleratzeen kontra, eta bihar aurkeztuko dute manifestazio hori. Era berean, Marquez familiari babesa agertuko diote protesta horretan. 18:00etan...
Bihartik hasita Araso eta Txingudi Merkatalgunearekin lotuko duen autobus zerbitzu bat abiatuko dute. Apirilaren 30a arte ibiliko da, hiri autobusen aldaketak indarrean sartu arte. Udalak eta AUIF konpainiak adostu dute zerbitzua, eta E22a erdigunetik ez pasatzeko erabakiak utzi duen hutsunea betetzera dator, Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak azalduenez: “Ibilbideen aldaketak maiatzaren 1ean indarrean sartuko direla uste dugu, horregatik, bitartean inguru horietako erabiltzaileei eta langileei joan-etorria erraztu nahi diegu”. Udalarentzat zerbitzu hau lehenbailehen abiatzea “lehentasunezkoa” zela argitu du Labordak. Zinegotziak gogoratu du Irungo Udalak Hondarribia-Txingudi ibilbidearekin adostasun eza agertu izan duela, linea horrek Hondarribia, Ospitala eta Txingudi lotuko dituelako, “Irungo erdigunetik pasatu gabe”. Mugikortasunaren ordezkariak adierazi duenez, “hiriko autobusen inguruko proposamen berria Aldundiaren aldaketak herritarrentzak ekarri duen zerbitzu-murrizketa horretara egokitu da, eta L-2 gutxienez orduro iritsiko da Txingudi Merkataritza Gunera eta Arasora. Hori martxan jarri arte, behin-behineko autobusa egongo da martxan, erabiltzaileek eta inguru horietako langileek izan ditzaketen premiei erantzuteko”. Txinguditik eta erdietan Autobus berriak ordubeteko maiztasuna izango du. Lehen autobusa 08:10an aterako da, eta gaueko hamarrak eta erdiak arte ibiliko da. Txingudi merkatalgunetik eta erdietan aterako da eta erdigunera bidean Katean, Elizatxo etorbidean, Gipuzkoan eta Colonen geratuko da. Berriro ere Arasoara bidean, Aduana kaletik joango da. Labordak gaineratu du gainontzeko hiri-autobusen tarifa bera izango duela eta [...]
Liderrari irabazi eta gero, emaitza berberaren bila abiatu zen Irun Rugby Taldea larunbatean Fadurara; hots, Euskal Herriko Ligako bigarren faseko sailkapena ixten duen Getxo Bren kontrako garaipenaren bila. Erraz nagusitu ziren irundarrak (15-44). Sai...
Hamahirugarrenean bai. Hamabi partida zeramatzan Real Unionek garaipenik gabe, baina hamahirugarrenean lortu du, Palenciaren aurka, kanpoan gainera (0-1). Iker Alegrek lortu zuen txuri-beltzen gol bakarra larunbatean, 56. minutuan. Urrezko hiru puntu p...
Hondarribiko Bildu ez dago ados Emakumeen Egunaren barruan udalak egin zuen adierazpenaren harira alkateak izan duen jarrerarekin. Udalak landu zuen erakunde adierazpenean euren iritzia ez zela kontuan hartu esan dute Bildukoek. Alkateak adierazpenaren idatzia «azken momentuan» helarazi ziela azaldu dute Bilduko kideek, «alderdien artean adosteko denborarik utzi gabe». Horregatik, Aitor Kerejetaren jarreraren kontrako iritzia plazaratu dute: «Alkatearen jokamoldea honakoa da: aurretik egin, gero esan». Izan ere, Bilduk udalaren adierazpenean ekarpena egiteko borondatea zuen. «Gure ustez, deklarazio instituzional batek talde politiko guztien parte hartzea bultzatu behar du», esan du Ibai Labaien buru duen alderdiak: «Baina alkateak, ohiko duen bezala, ez zigun inongo kasurik egin». Besteak beste, adierazpenean udalak berdintasun teknikari bat kontrata dezala —1997an Udalbatzak hori egitea onartu zuen— eta Emakumearen Berdintasun Batzordea sortzearen beharra txertatu nahi zituen Bilduk: «Bilduren taldeak garbi utzi nahi du gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde dagoela eta lan egiten duela».