Hirugarren Mailako taldea sailkapeneko azken aurrena da, hamabost punturekin. Azkenak ere puntu berdinak ditu. Derrigorrez irabazi behar dio La Salleri bihar 16:00etan, Astigarragan. Gazteek MCM eta Cafes Aitona taldeen kontra jokatuko dute, hurrenez h...
Eguzkitxa ikastetxerako sarbideko lanak astelehenetik aurrera egingo dituzte. Ikastetxeko autobusentzat aparkalekua egokitu, eta oinezkoentzako sarbidea moldatuko dute. Obra horrekin ikastetxeak eginiko eskaerei erantzun nahi die udalak. Besteak beste, segurtaun arloko zenbait hutsune betetzeko hiri ekipamenduko elementuak ezarriko dituzte. Hala, bidaiarien segurtasuna indartzeko espaloia inguratuko duen baranda metaliko bat jarriko dute errepidearen aldean. Era berean, dagoen zebra-bidea luzatu egingo dute, bazterbidea zeharkatzeraino. Ikastetxeko langileentzako sarrera ere aldatuko du udalak. Guztira, 38.985,77 euroko aurrekontua dute lanek, eta hiru astetan bukatzea espero dute. Udaletik esan dutenez ikastetxearen irekitzerako dena prest eduki nahi dute: “Irungo udalak Eguzkitza ikastetxe berria inguratzen duen azpiegitura osatzeko konpromisoa hartzen du, ikastetxearen irekiera laster izango da eta”
Sei hilabete iraungo dute Trintxerpeko Ulia etorbidea urbanizatzeko lanek, eta epe horretan E08 autobus lineak etengo du Trintxerpeko goialdetik eskaini ohi duen zerbitzua. PSE-EEren arabera, baina, zerbitzuaren etena ez da beharrezkoa, eta gobernu tal...
Neguko atsedenaldiaren ondoren, Irungo Txistulari Bandako kideak igandeetako dianekin hasiko dira berriz. Igande honetan Aduanan eta Erdigunean ariko dira, 09:00etatik aurera.
Joan den igandean Espainiako Kros Txapelketa jokatu zuten Xixonen (Asturias, Espainia). EAT Errenteriako Atletismo Taldeko lau ordezkarik parte hartu zuten bertan. Horietatik onena Juan Carlos Mareque izan zen, bere mailan (35 urtetik gorakoena) bederatzigarren tokian sailkatu baitzen. Gizonen artean ere, Koldo Ganzarain ere ondo ibili zen, 26.en iritsi baitzen. Emakumeetan ere beste bi ordezkari eraman zituen EATk. Helduen Mailan, Lyn Wilson 52.en izan zen, eta Lurdes Oiartzabal, berriz, 58. postuan sailkatu zen. Euskal Selekzioarekin debutatu zuela jakinarazi du atletismo taldeak. EATk atleta guztiak zoriondu ditu egindako lanarengatik: “Emaitza onak dira, Munduko Kros Txapelketari begira onenak joaten diren lasterketa bat dela kontuan hartuta”. Pasa den igandean ere Errenteriako Atletismo Eskolako atleta gazteak lehian aritu ziren Irungo Plaiaundin. Benjaminetan, 50 metroko proban, Hiart Ibarguren (8,8 egin zuen), Karla Pichel (9,2) eta Ainara Legaz (9,2) izan ziren lehen hiruak, hurrenez hurren nesketan. Proba berean, baina mutiletan, Julen Rodriguez izan zen lehenengoa (8,3), eta Unai Erro hirugarrena (8,6). Alebinetan, luzera jauzian, nesken lana nabarmena izan zen, Josune Bermudez (4,06 metro), Maialen Machin (3,82 metro) eta Izaro Irastorza (3,67 metro) lehenengo, bigarren eta hirugarren izan baitziren, hurrenez hurren. Pisuan ere lehen hiru postuak lortu zituzten EATkoek, Machinek (7 metro), Bermudezek eta Irastorzak (6,8 metro). Mutiletan, [...]
Irungo Mendizaleak menti taldeak antolatuta, eskualdeko haurrentzako ibilbidea prestatu dute etzi egiteko, igandean. Oarsoaldeko eta Bidasoko haurrak izango dira bertan. 08:30ean abiatuko dira Urdanibia plazatik, Ola sagardotegi ingurura. Handik Saroia...
Hondarribiko Bildu ez dago ados alkateak Emakumeen Egunaren harira udalak egin duen adierazpena adosteko moduarekin. Hala, alkateak adierazpenaren idatzia “azken momentuan” helarazi ziela azaldu dute Bilduko kideek, “alderdien artean ...
Pasaiako Bilduk “egun hauetan Pasaian izan den Espainiako indar armatuen presentzia eta haien maniobrak salatu nahi ditu”. Bilduk zabaldu duenez, “maniobrak batez ere Antxo inguruan izan dira, non soldadu armatuen eta kamioien presentzia pairatu behar izan dituzten herritarrek”. Horren aurrean zera adieraz du Bilduk: “Argi adierazi nahi dugu, gure herrian ez dutela tokirik militarren gerra-jolasek, eta haien presentziak ez duela inolako arrazoirik, are gutxiago bizi dugun une politiko honetan, non gatazkaren konponbide justu baterako oinarriak jartzen ari garen”. Pasaiako Bilduk “alde egiteko eskaera egin die militarrei eta, bide batez, Espainiako indar polizial guztiei”. Argi gera dadila, gure herrian ez direla ongi etorriak eta sekula ez direla ongi etorriak izango.
Pasaia Musikal musika eskolak 40. urteurrena du aurten, eta gaur goizean urteurren horri begira antolatu duten lehen ekimena aurkeztu dute. Ganbera Musikaren Astea aurkeztu dute, Trintxerpeko alkateordetzan. Aurkezpenean, musikako eskolako presidente eta kultura zinegotzi Juanra Cano, musika eskolaren zuzendari Juanje Neira eta Musikeneko ordezkari Dorleta Lasagabaster izan dira. Astelehenean hasi eta hilaren 16ra bitartean izango den programazio aurkeztu eta herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu zieten. Esan zutenez, atondu duten programa, publiko zabalarentzat egokia da, eta aretoa betetzeko itxaropena agertu zuten. Musikeneko ordezkariak eskertu egin zuen Pasaiako Udalak emandako aukera, Lasagabasterrek zehaztu zuenez “beren goi mailako ikasleek kontzertuak eman beharrean daudelako heziketa osorik jasoko badute”.
Etzi, ohi baino txirrindulari gehiago izango dira herriko kaleetan, Gazte Mailako Errenteria Hiria Txirrindularitza Saria jokatuko baitute. Dagoeneko, 29.en urtez antolatu dute, eta horren atzean Laguntasuna Txirrindulari Elkartea eta Errenteriako Udal Kirol Patronatua daude. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “luxuzko parte hartzea” izango dute, Gazte Mailako talde eta txirrindulari onenak etortzea espero baitute. 140 partaide inguru izango direla jakinarazi dute. Araba, Bizkaia eta Nafarroako hainbat talde izango dira, baita Euskal Herritik kanpo etorritakoak ere: Castelloko (Herrialde Katalanak) Ceramicas Onda horien artean. Lasterketa “azkarra” izango dela ere espero dute antolatzaileek. Laguntasunak bere ordezkariak ere eramango ditu etziko lasterketara, bost denera: Adrian Muriel, Mikel Plaza, Markel Lezertua, Gaizka Castelruiz eta Iker Gurutzealde. “Dena emango dute helburu nagusia lortzeko, proba irabaztea”, adierazi du txirrindulari elkarteak. Pasa den urtean, Eneko Lizarralde Bergarako Sumofic taldeko txirrindularia izan zen lehena helmuga zeharkatzen. Herriko txirrindularietan, berriz, Urtzi Bagues izan zen onena. Ibilbidea Txirrindulariek 70 kilometroko zirkuituari eman beharko diote buelta, eta eskualde osoan zehar ibiliko dira, Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzundik hainbatetan igaroz. Denboraldiaren hasiera izango dela kontuan izanda, antolatzaileek zehaztu dute ez dela oso ibilbide gogorra izango: “Proba ahalik eta txirrindulari gehienek bukatzea da lehentasuna”. Lasterketa 16:30ean abiatuko da Nafarroa etorbidetik (Agirre Lehendakaria plazaren parean), eta 18:15ean espero dute [...]
Gaur arratsaldean egin behar zituzten lanak, baina itsasoaren egoera kaxkarrak ez du maniobra mantendu. Hori dela eta, biharko arratsaldeko 18:00etan egitea aurreikusi dute, itsas gorarekin. Jaizkibel dragari brankako dorretxoa jartzeko maniobra ikusga...
Lehen Mailan Oiartzunek lehen postuan jarraitzen du, baina hurrengo biekin berdintuta. Bihar, 17:30ean, Egintzari irabazi beharko dio etxean, aldea irabazten joateko. Power Rangersek Idiazabalen jokatuko du gaur 22:30ean. Eta DPO Baobabek Hirukideren k...
Emakume Eguneko ekitaldiak indartsu hasi zituzten atzo, Galtzarabordako kiroldegian. Jende andana bildu zen auzo elkarteetako emakumeek prestatutako dantza ikuskizuna ikusteko. Bihar, berriz, Mariasun Landa Sariekin jarraituko dute Emakumeen Egunaren ...
EAJk mozioa erregistratu du gaur udaletxean, atez atekoaren inguruan parte hartze foroak martxan jar daitezen eskatuz, eta herritarrei kontsulta egiteko proposatuz. Oso kritiko ageri da EAJ gobernu taldearekin, eta besteak beste, demokraziarik eza leporatzen die, atez atekoaren aferan jokatzen ari den paperarengatik. “Pasaiako EAJ-PNVren zinegotzi taldea, atez atekoa ezartzearen aurkakoa da” esan dute, diotenez, “sistema neurrigabea delako herritarrei eskatzen zaien sakrifizioaren aurrean, zalantzarik gabe askoz garestiagoa delako eta ez delako inolaz erakutsi eraginkorragoa denik”. “Ez dugu zabor poltsarik nahi gure kale eta eskatzetan” gaineratu dute. EAJren iritziz “herritarrak dira jarraitu beharreko bidea aukeratu behar dutenak, eguneroko bizitzan zein etorkizunari begira zuzenean eragiten dien gaia izanik”. Horregatik ezinbestekotzat jotzen dute gaiari buruzko parte hartze prozesu bat abiarazteari, eta kontsulta bat ere proposatzen dute, galdera zehatza proposatuz. EAJren arabera hauxe litzateke herritarrei galdetu beharko litzaieken galdera: “Pasaian atez ateko bilketa sistema ezartzearen aldekoa zara? BAI ala EZ”.
Aiton Borda Lezoko erretiratuen elkarteak Benidormera (Alacant, Herrialde Katalanak) bidaia antolatu du ekainaren 23tik 30era. Datorren asteartetik eman daiteke izena Aiton Bordan bertan. Ordutegia 11:00etatik 12:30era izango da, asteartetatik ostirale...
Pasa den asteburuan Mondragonen kontra berdintzeak ondorioak ekarri dizkie oiartzuarrei. Hala, bigarren postutik hirugarrenera jaitsi dira, gainontzekoen emaitzek ere hala bultzatu dutelako. Asteburuan Pauldarrak taldea izango dute aurrean: etzi, 16:00...
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotuta egongo da kale ekintza ere aste honetan. Ttakek sei eta 12 urte artekoekin antolatzen duen aisialdi eskaintza ere emakumeen inguruan prestatu du, omenaldi txiki moduan. Horretarako, giza irudiak egingo dituzte et...
Bihar, 16:30ean, gomazko paletako finalerdia jokatuko du Batzokikok Goierriren kontra, Fanderiako frontoian. Beste lehia batzuk ere izango dira: Landare-Altzatarra (gaur, 21:15ean) eta EPLE-LAPKE (bihar, 16:30ean).