Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Pasa den ekainetik 47 jaiotza erregistratu dituzte euskaraz Oiartzunen

Erregistroak euskaraz Bake Epaitegian egin daitezke; borroka luzea eta korapilatsua izan da hori lortu arte Iazko ekainetik, jaiotza, ezkontza eta heriotza inskripzioak euskaraz egin daitezke Oiartzungo Bake Epaitegian. Inforeg izeneko aplikazio informatikoa ekainean instalatu zutenetik, askoz gehiago dira euskaraz egiten diren jaiotza erregistroak Oiartzunen. Udalak nabarmendu duenez, hori, «herriko errealitate linguistikoaren isla garbia da». Ekainetik, 47 haur erregistratu dituzte euskaraz eta 16 gaztelaniaz. Udalak gogorarazi duenez, «normala izan beharko lukeena, urteetako borrokaren ondorioa izan da». Aplikazioa instalatu aurretik, gaztelaniaz baino ezin ziren erregistroak egin eta asko izan ziren egoera hori salatu dutenak. Esate baterako, iazko martxoan guraso talde batek erreklamazioak egin zituen, haur jaioberriak ezin zituztelako euskaraz erregistratu. Oiartzunen ez ezik, Euskal Herriko beste toki askotan ere izan ziren halako salaketak. Guraso horiei babesa eta laguntza eman zieten hainbat eragilek eta erakundek. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak proposatuta, Oiartzungo Udalak eta beste 30 udalek mozioa onartu zuten, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko gurasoen eskubideak defendatzeko eta haurrak euskaraz erregistratu ahal izateko neurriak har zitzala. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak ere aholkularitza eman die dozenaka gurasori, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa ere gurasoen alde jartzea eragin zuen mugimendu horrek guztiak. Udalak gogorarazi duenez, erregistroak euskaraz egiteko, traba eta zailtasun ugari izan dituzte euskaldunek azken urteotan. Borroka [...]

admin
Bidasoa
2012/03/08

Erregistroak euskaraz Bake Epaitegian egin daitezke; borroka luzea eta korapilatsua izan da hori lortu arte

Iazko ekainetik, jaiotza, ezkontza eta heriotza inskripzioak euskaraz egin daitezke Oiartzungo Bake Epaitegian. Inforeg izeneko aplikazio informatikoa ekainean instalatu zutenetik, askoz gehiago dira euskaraz egiten diren jaiotza erregistroak Oiartzunen. Udalak nabarmendu duenez, hori, «herriko errealitate linguistikoaren isla garbia da». Ekainetik, 47 haur erregistratu dituzte euskaraz eta 16 gaztelaniaz. Udalak gogorarazi duenez, «normala izan beharko lukeena, urteetako borrokaren ondorioa izan da».

Aplikazioa instalatu aurretik, gaztelaniaz baino ezin ziren erregistroak egin eta asko izan ziren egoera hori salatu dutenak. Esate baterako, iazko martxoan guraso talde batek erreklamazioak egin zituen, haur jaioberriak ezin zituztelako euskaraz erregistratu. Oiartzunen ez ezik, Euskal Herriko beste toki askotan ere izan ziren halako salaketak.

Guraso horiei babesa eta laguntza eman zieten hainbat eragilek eta erakundek. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak proposatuta, Oiartzungo Udalak eta beste 30 udalek mozioa onartu zuten, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko gurasoen eskubideak defendatzeko eta haurrak euskaraz erregistratu ahal izateko neurriak har zitzala.

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak ere aholkularitza eman die dozenaka gurasori, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa ere gurasoen alde jartzea eragin zuen mugimendu horrek guztiak.

Udalak gogorarazi duenez, erregistroak euskaraz egiteko, traba eta zailtasun ugari izan dituzte euskaldunek azken urteotan.

Borroka luzea
2005aren aurretik legeak ez zuen erregistroak euskaraz egiteko aukera jasotzen. 2005eko ekainean 1957ko Erregistro Zibilen legearen 23. artikulua aldatu behar izan zuten, erregistroetan gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak erabili ahal izateko, baina hori ere ez zen nahikoa izan aukera hori gauzatzeko. Legeak onartutakoa ukatu egiten zieten gurasoei, euskarazko erregistroak egiteko euskarririk ez zegoela argudiatuta.

2007tik aurrera galizierazko eta katalanezko erregistroak legezkoak izan arren, haur jaioberriak euskaraz erregistratzeko eskaerak atzera botatzen zituzten sistematikoki.

2008ko abuztuan, Arartekoak ere arrazoia eman zien erregistroa euskaraz egitearen alde zeudenei: «Espainiako Estatuko Justizia Ministerioaren arduradunen aurrean adierazi genuen ulertezintzat eta onartezintzat jotzen genuela jaiotza–inskripzioak euskaraz egitea. Hori ahalbidetzen zuen legea indarrean sartu zenetik iragan den denbora tartea kontuan hartuta, erregistroa egokitzeko martxan jarri beharreko mekanismoak oraindik burutzeko egotea, alegia».

2008ko abenduan, Inforeg aplikazioa instalatzen hasi zen Eusko Jaurlaritza, baina instalatze prozesuak iraun bitartean dozenaka laguni ukatu zitzaien erregistroak euskaraz egiteko legezko aukera. Ordurako, ordea, Nafarroan ez zegoen inolako arazorik erregistroak euskaraz egiteko.

Azkenean, Oiartzunen 2011ko ekainean instalatu zuten Inforeg aplikazio informatikoa eta orduz geroztik oiartzuarrak inolako trabarik gabe ari dira erregistroak euskaraz egiten.

Nolanahi ere, Gipuzkoako herri guztiak ez daude Oiartzungo egoera berberean, oraindik ere herri batzuetan ezin baitira erregistroak euskaraz egin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.