Bihar eta etzi iragarri dituzte kontzertuak Moganbon. Bihar, hiru taldek joko dute: Khuda, The Enterprise eta Pedro De La Hoya, 21:00etatik aurrera. Sarrerak 6 euro balio du. Etzi, berriz, Marvin, All Became Dust, The Animal Within eta DJ JonCreature
Pasaiako Udalak eta Matia Fundazioak Pasaian adineko mendekoak zaintzen dituzten familientzako prestakuntza ikastaroa antolatu du. Ikastaroa maiatzaren 21etik 25era izango da, 15:00etatik 17:00etara, Trintxerpeko Alkateordetzan. Izena emateko Udalare...
Hainbat ekintza egin dituzte, eta otsaila ginkana batekin bukatu zuten; sorpresaren bat ere izango dute gazteek Oiartzungo Kuadrillategik gogotsu hasi du urtea. Dagoeneko hainbat ekitaldi egin dituzte, eta beste hainbeste dituzte prest datozen hilabeteetarako. Orain arte honakoak egin dituzte, besteak beste: jolasak, Donostiara irteera San Sebastian Egunean, inauteriak eta ikus-entzunezkoak ikustea. Otsaila bukatzeko, ginkana bat ere egin zuten plazaren inguruan, eta bukatzeko txokolate jatea egin zuten, bizkotxo eta guzti. Martxorako ere prest dituzte hainbat ekintza. Baita datozen hilabeteetarako ere, ikasturtea bukatu bitartean. Tartean sorpresaren bat ere badutela iragarri dute arduradunek. Baina aurrerago emango dute horren berri.
Erregistroak euskaraz Bake Epaitegian egin daitezke; borroka luzea eta korapilatsua izan da hori lortu arte Iazko ekainetik, jaiotza, ezkontza eta heriotza inskripzioak euskaraz egin daitezke Oiartzungo Bake Epaitegian. Inforeg izeneko aplikazio informatikoa ekainean instalatu zutenetik, askoz gehiago dira euskaraz egiten diren jaiotza erregistroak Oiartzunen. Udalak nabarmendu duenez, hori, «herriko errealitate linguistikoaren isla garbia da». Ekainetik, 47 haur erregistratu dituzte euskaraz eta 16 gaztelaniaz. Udalak gogorarazi duenez, «normala izan beharko lukeena, urteetako borrokaren ondorioa izan da». Aplikazioa instalatu aurretik, gaztelaniaz baino ezin ziren erregistroak egin eta asko izan ziren egoera hori salatu dutenak. Esate baterako, iazko martxoan guraso talde batek erreklamazioak egin zituen, haur jaioberriak ezin zituztelako euskaraz erregistratu. Oiartzunen ez ezik, Euskal Herriko beste toki askotan ere izan ziren halako salaketak. Guraso horiei babesa eta laguntza eman zieten hainbat eragilek eta erakundek. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak proposatuta, Oiartzungo Udalak eta beste 30 udalek mozioa onartu zuten, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko gurasoen eskubideak defendatzeko eta haurrak euskaraz erregistratu ahal izateko neurriak har zitzala. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak ere aholkularitza eman die dozenaka gurasori, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa ere gurasoen alde jartzea eragin zuen mugimendu horrek guztiak. Udalak gogorarazi duenez, erregistroak euskaraz egiteko, traba eta zailtasun ugari izan dituzte euskaldunek azken urteotan. Borroka [...]
Eneritz Sein sanjuandarrak irabazi du aurten Lilatoia. Iaz berak lortutako marka ez ezik, lasterketarena ere ondu du Seinek, eta oso pozik da, korrikalari ibilbidean lortzen duen bigarren garaipena baita. Oarso Bidasoko Hitzak elkarrizketa egin dio eta bihar emango du argitara.
Hondarribiko Udaleko alderdi politiko gehienek izenpetu duten oharrean, honakoa eskatu diote Irungo Udaleko Mugikortasun Mahaiari: E25 autobus lineak lehen zuen ibilbidea manten dezala, «Hondarribiko erabiltzaileak San Juan plazara autobusez joan ahal izateko». Izan ere, herenegun bildu zen Irungo Udalean autobus linea berriak behin betiko osatzeko mahaia, eta bertan hondarribiarren eskaerak kontuan har daitezela nahi dute hiriko EAJk, Bilduk, PPk eta H1ek. Aldi berean, alderdi horiek izenpetu duten oharrean, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Ekialdebusi eskerrak eman dizkiete. Aldundiak «hirien arteko garraioa hobetzeko egindako ahaleginak» kontuan hartu dituzte udaleko eledunek esker on mezua zabaltzeko, eta Hondarribiko ordezkariek egin dituzten proposamenak kontuan hartzea goraipatu dute. Oharra aldundiari eta udalari Hondarribitik Irunera zuzenean doan autobusak, E25 linea, ordu laurdeneko maiztasuna du, baina ibilbidea aldatu egin dute: Kolon pasealekuan eskuinera joko du, Gipuzkoako hiribidetik eta Euskal Herria ibilbidetik joanez, eta alderantziz. Ondorioz, hondarribiarrak ezin izango dira autobusean iritsi San Juan plazaraino. Irungo Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera hartutako erabakia da. Gainera, Hondarribia eta Donostia elkartzen dituen N-1eko autobusa, lehen ordubetero zena, orain, ordu erdiro da. Maiztasuna handitu dute, beraz.
Elkartasun Korapiloak ekimena, langabeen eskutik
Irungo Bilgune Feministak (IBF) babarrun jana antolatu du larunbaterako, Hazia elkartean. Irungo Babarrunada Feminista izena jarri diote, elkartearen izenarekin hitz jokoa eginez. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, Hazian, Kabigorrin, Sunbillan e...
BAT Bakearen Aldeko Taldeak Etorkizunean bakean bizi lelopean hitzaldiak antolatu ditu hilaren 16an eta 23an. Lehenengoan Bizikidetzaren bila izenburupean, bakean bizitzearen gainean ariko dira. Bigarrenean berriz, Sufrimendua Gogoan izenburupean sufr...
Oiartzungo Flauta Taldeko kideek kaldereroen, eta artzain eta inudeen ondoren, urteko lehenengo irteera egingo dute datorren asteburuan. Valladolidera joango dira (Gaztela Leon, Espainia). Hilaren 17an eta 18an kontzertuak emango dituzte han, Medina de...
Bixi Bixi elkarteak antolatuta, bihar, Nafarroaren konkistari buruzko hitzaldia eta bideo emanaldia izango dira. Sergio Iribarrenek gidatuko du hitzaldia, 19:00etatik aurrera, Bixi Bixi elkartearen egoitzan.
Gizarte zerbitzuetarako laguntzak eska daitezke
Oiartzungo Emakume Taldeek martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenek aurreikusi bezela jarraitzen dute aurrera. Pasa den ostiralean hasi ziren, eta filma eta hitzaldia izan ziren. Asteartean, Lola Valverdek eman zuen beste hitzaldi bat: Emakumea II. Errepublikan. Donostian ere izan dira herriko emakumeak, pasa den igandean Lilaton lasterketan, eta gaur manifestaziora joango dira. Erakusketak ere jarrita daude udaletxean (Emakumeak II. Errepublikan) eta Manuel Lekuona Bibliotekan (Oiartzungo emakumeek egindako artelanen erakusketa). Egun handia, etzi Oiartzungo Emakume Taldeek antolatutako egitarauren barnean, etzi izango da egun handiena. Egun guztirako ekimenak antolatu dituzte: autodefentsa tailerra, bazkaria, antzerkia… Parte hartzeko deia egin diete herriko gainontzeko emakumeei.
Bekoz Beko elkarteak antolatuta, 16:30etik aurrera, kultur etxean, adineko emakumeek hartuko dute hitza, beraiek gazteagoak zirenean emakumearen egoera zien zen kontatzeko, eta egungo egoerarekin alderatzeko. Kafea eta pastekin lagunduko dute solasaldia. Ondoren, 18:00etan, Antxoko Gure Zumardian , dantza afrikarra ikusteko aukera izango da. Trintxerpera egingo dute jauzi ondoren emakumearen egunari lotutako ekitaldiak. El tren de las moscas film laburra emango dute, Alkateordetzan, 18:30ak inguruan, eta 19:00etan, xx. mendean zehar emakume pasaitarrek izan duten bizimodua aztertzeko hitzaldia izango da. Aipatu hitzaldian Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak eta Rosa Garcia Orellan antropologoak parte hartuko dute, besteak beste.
Hainbat emanaldi prestatu dituzte dagoeneko Oiartzungo Flauta Taldeko kideek. Aurten, ez dute bidaia luzerik egingo, baina emanaldi gehiago egiteko aukera izango dute, eta bizpahiru bidaia motz egitekoa. Hona euren emanaldien zerrenda: Martxoaren 17a ...
Martxoaren 8 izanik, Emakumeen Nazioarte Eguna, Errenteriako Udalak adierazpen instituzionala atera du, eta bertan, Berdintasun Kontseilua zoriontzeaz gain, “mugimendu feminista edota emakumeen mugimendu antolatua sustatu, babestu eta indartzeko konpromisoa” hartu du. Ildo horretatik, aintzat hartu du “mugimendu feministak eta emakumeen elkarteen mugimenduak zein emakume eta gizonen mugimenduak parekidetasuna lortzeko egindako lana”. Bide batez, gizon eta emakumeen arteko benetako aukera berdintasuna lortzeko lanean aritzeko konpromisoa ere berretsi du. Horrez gain, Emakumeen Egunaren harira antolatu diren ekimenen garrantzia nabarmendu du, eta horien helburuak jakinarazi ditu: “Emakumeen partaidetza sozio politikoa eta elkartea sarea sustatu, ahalbidetu eta babestea; udal instituzioen eta herritarren arteko aliantzak sortzea, tokiko berdintasun politikak lantzeko; eta tokiko berdintasun politikak sustatzeko orduan, emakumeek eta emakumeen edota feministen mugimendu antolatua funtsezko solaskideak direla onartzea”. Ekimen horietan ere parte hartuko duela azaldu du udalak.
Emakume bat atxilotu dute furgoneta batean lapurtu duelakoan
Gobernu taldea Alde Zaharreko bizilagunekin bildu zen herenegun. Orain arte, Jaitzubia, Amute eta Mendeluko bizilagunekin bildu dira, eta herenegun, Klink elkartean, Alde Zaharrekoez gain, Harresilanda, Zumardi eta Biteri kaleko bizilagunak hurbildu zi...
Emakumeen Ligako 24. jardunaldiko partida jokatuko du gaur Hondarribia-Irunek. Caja Rural Tintos de Oro taldearen bisita jasoko dute arratsaldeko zortzietatik aurrera Hondartzan. Sailkapenean berdeak baino bi postu gorago daude bisitariak, hortaz, jai...