
Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak Olaberriako ArcelorMittal enpresa bisitatu du gaur goizean. Bertako zuzendariek egin diote harrera Hernandori. Bi helburu zituen bisitak: batetik, enpresako ordezkariei eskertu die Pasaiako azpiegitura euren es...

Gaur martxoaren 8a izanik, urteroko ohiturari jarraituz Emakumeen Eguneko jaialdia egingo dute auzoetako emakume taldeek. Jaialdirako hainbat dantza prestatu dituzte urtean zehar, eta jantzi bereziak eramango dituzte gainean. Emakumeei ez ezik, gizonei...

Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako 26 ikasle eta bi irakasle gaur itzuliko dira Pasaiara, azken zortzi egunak Herbehereetan eman ondoren, Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutoan, eskola trukean. Ikasle herbeheretarrak apirilaren 19tik 26ra etorriko dira Pasaiara.

‘Jaizkibel’ draga berriztatzeko lanak aurrera doaz eta egun hauetan prozesu horri lotutako operazio ikusgarriak gauzatzen ari dira; atzo hamalau tonako lurrunezko motorra jatorrizko kokapenera itzuli zuten. Jaizkibel dragaren berritze lanak azken txanpan dira, eta atzo, prozesu horren barruko pauso ikusgarria gauzatu zuten. Aldundiak urtetan gordeta izan duen dragaren motorra bere jatorrizko tokira itzuli zuten, maniobra ikusgarrian. Pieza oso berezia da atzo 200 tonako garabiaren laguntzaz kokatu zutena. Draga beraren antzera, Bilboko Euskalduna ontzioletan eraikia da XX. mendearen hasieran. Lurrunezko motorra izateak balio erantsia ematen dio, batez ere, halako oso gutxi kontserbatzen direlako. Motorrak zazpi metroko altuera du eta hamalau tonako pisua. Badiaren ikur Dragaren berritze lanen bigarren fasea hilabeteko epean bukatuko dute. Portu Agintaritzako azpiegituretako buru David Candelariok zehaztu duenez, ordurako dragaren elementu garrantzitsuenak berriztatu eta kokatuko dituzte. Ondoren, bisitariek, orain dela gutxira arte –1990 urteaz geroztik dago lehorrean ontzia – portua dragatzeko erabiltzen zuten sistema bertatik bertara ikusteko aukera izango dute. Portu Agintaritza, Eusko Jaurlaritza eta Aldundia ari dira elkarlanean draga eraberritzen. Guztira 650.000 euro inbertitu dituzte 1992an monumentu izendatutako Jaizkibel Dragak jatorrekizko disdira berrreskuratu dezan. Portu Agintaritzako buru Lucio Hernandok poztasuna agertu zuen atzo, badiaren «ikur» bat berreskuratu dutelako. Itsasoratuko ez duten arren, draga funtzionamenduan jarriko dutela iragarri [...]

Hondarribiko Musika Eskolako martxoko entzunaldien barruan, piano entzunaldia egingo dute bihar arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera udaletxeko areto nagusian. Kontzertua doan izango da.

Jose Maria Zabalza irundar zinegilearen gainean Amaia Kultur Zentroan antolatu duten erakusketaren harira, Zabalzaren hainbat pelikula proiektatuko dituzte Amaian, auditorioan batzuk, eta hitzaldi aretoan beste batzuk. Gaur Yo no soy un asesino ikust...

Irungo Udal Kontserbatorioko Goi Mailako (edo Grado Profesional) 3. eta 4. ikasturteko ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur Kontserbatorioko auditorioan. Egile ezagunen obrak interpretatuko dituzte, honako musika tresneentzako egokituak: biolina, tro...

Maria Agirre donostiarraren lanak ikusgai jarri dituzte Hondarribiko Kale Nagusiko Modotti tailerrean, hilaren 30era arte. Lo que el ojo no ve izenburuarekin, makroak, abstraktoak eta distortsioak bildu ditu Agirre argazkilariak, eta begiak ikusten ez ...

Niessen merkataritza gunean itxita dagoen supermerkatua berriz ere zabaltzea "lehentasuna" dela esan du PPk

Ingurumen arloko bi ikerketa proiektu aurkeztuko dituzte bertako hiru ikaslek Zaragozako biltzarrean. Maider Díezek eta Andrea Kinastek Max mix nuklearra lana aurkeztuko dute eta Iván Matellanesek Aldaketa klimatikoaren erruleta; bideojokoa. Anunciat...

Kasino Zaharra erretiratuen elkarteak irteera antolatu du hilaren 23rako Castejonera (Nafarroa). Goizeko zazpi eta erdietan aterako dira Hondarribiko Zumarditik, eta Bardeak ikusi ondoren, bazkaria Hotel Castejonen egingo dute. Izena eman nahi dutenek ...

Munduko herri gehienetan bezala, gizon eta emakumearen arteko berdintasuna lortzeko egindakoak ospatzeko eta falta direnak aldarrikatzeko astea da. Hondarribia eta Irunen ere hala da. Irunen astelehenean aurkeztu zituzten ekitaldiak. Azken urteetako bideari jarraituz, hainbat elkartek bat egin dute udalarekin eta Bidasoa Bizirik-ekin astea ekitaldiz betetzeko. Maite Cruzado Gizarte Ongizate arloko ordezkariak talde horiek urtean zehar egiten duten lana goraipatu zuen. Irunen gaurko antolatu dituzte ekintza gehienak. Arratsaldeko zazpietan, esaterako, Egunero izan beharko luke Martxoak 8 lelopean elkarretaratzea egingo dute, eta ondoren, manifestazio alaia antolatu dute Txingudi Anti Sexista plataformako kideek. 19:30ean hasiko da mobilizazio hori. Emakumearen Astea Gaur: 10:00etatik 17:00etara, emakume ijitoen arteko topaketa, Caritasen egoitzan (Jose Egino, 8-10), I-Romi elkarteak antolatuta. 12:00etan, meza San Jose Langilearen parrokian. 14:00etan, Ahizpatasun bazkaria, Argoiak elkartean. 19:00etan, elkarretaratzea Zabaltza plazan, Egunero izan beharko luke Martxoak 8 goiburuarekin. 19:30ean, manifestaldi alaia Irunen, Zabaltza plazatik San Juan plazara. Antolatzailea: Txingudi Anti Sexista (Uxoa, Gaurko Andreak, Bilgune Feminista, Emeki, ELA, LAB, CCOO, Oiasso 2000, Lakaxita gaztetxea, Irungo Antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15 asanblada, Flamenco del Norte, Herritarren Foroa, Tadamun elkartea, Adiskidetuak eta AEK-ko irakasleak). Bihar: 18:00etan, Jaia Uxoa elkartean (Gipuzkoa etorbiea, 12). Emanaldiak, merienda eta mozorroak. Eta 18:00etan ere, Las mujeres saharauis: la lucha por la [...]