Hondarribia eta Irungo emakumeek manifestazio alaia deitu dute gaurko
Munduko herri gehienetan bezala, gizon eta emakumearen arteko berdintasuna lortzeko egindakoak ospatzeko eta falta direnak aldarrikatzeko astea da. Hondarribia eta Irunen ere hala da. Irunen astelehenean aurkeztu zituzten ekitaldiak. Azken urteetako bideari jarraituz, hainbat elkartek bat egin dute udalarekin eta Bidasoa Bizirik-ekin astea ekitaldiz betetzeko. Maite Cruzado Gizarte Ongizate arloko ordezkariak talde horiek urtean zehar egiten duten lana goraipatu zuen. Irunen gaurko antolatu dituzte ekintza gehienak. Arratsaldeko zazpietan, esaterako, Egunero izan beharko luke Martxoak 8 lelopean elkarretaratzea egingo dute, eta ondoren, manifestazio alaia antolatu dute Txingudi Anti Sexista plataformako kideek. 19:30ean hasiko da mobilizazio hori. Emakumearen Astea Gaur: 10:00etatik 17:00etara, emakume ijitoen arteko topaketa, Caritasen egoitzan (Jose Egino, 8-10), I-Romi elkarteak antolatuta. 12:00etan, meza San Jose Langilearen parrokian. 14:00etan, Ahizpatasun bazkaria, Argoiak elkartean. 19:00etan, elkarretaratzea Zabaltza plazan, Egunero izan beharko luke Martxoak 8 goiburuarekin. 19:30ean, manifestaldi alaia Irunen, Zabaltza plazatik San Juan plazara. Antolatzailea: Txingudi Anti Sexista (Uxoa, Gaurko Andreak, Bilgune Feminista, Emeki, ELA, LAB, CCOO, Oiasso 2000, Lakaxita gaztetxea, Irungo Antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15 asanblada, Flamenco del Norte, Herritarren Foroa, Tadamun elkartea, Adiskidetuak eta AEK-ko irakasleak). Bihar: 18:00etan, Jaia Uxoa elkartean (Gipuzkoa etorbiea, 12). Emanaldiak, merienda eta mozorroak. Eta 18:00etan ere, Las mujeres saharauis: la lucha por la [...]
Munduko herri gehienetan bezala, gizon eta emakumearen arteko berdintasuna lortzeko egindakoak ospatzeko eta falta direnak aldarrikatzeko astea da. Hondarribia eta Irunen ere hala da. Irunen astelehenean aurkeztu zituzten ekitaldiak. Azken urteetako bideari jarraituz, hainbat elkartek bat egin dute udalarekin eta Bidasoa Bizirik-ekin astea ekitaldiz betetzeko.
Maite Cruzado Gizarte Ongizate arloko ordezkariak talde horiek urtean zehar egiten duten lana goraipatu zuen.
Irunen gaurko antolatu dituzte ekintza gehienak. Arratsaldeko zazpietan, esaterako, Egunero izan beharko luke Martxoak 8 lelopean elkarretaratzea egingo dute, eta ondoren, manifestazio alaia antolatu dute Txingudi Anti Sexista plataformako kideek. 19:30ean hasiko da mobilizazio hori.
Emakumearen Astea
Gaur:
- 10:00etatik 17:00etara, emakume ijitoen arteko topaketa, Caritasen egoitzan (Jose Egino, 8-10), I-Romi elkarteak antolatuta.
- 12:00etan, meza San Jose Langilearen parrokian.
- 14:00etan, Ahizpatasun bazkaria, Argoiak elkartean.
- 19:00etan, elkarretaratzea Zabaltza plazan, Egunero izan beharko luke Martxoak 8 goiburuarekin.
- 19:30ean, manifestaldi alaia Irunen, Zabaltza plazatik San Juan plazara. Antolatzailea: Txingudi Anti Sexista (Uxoa, Gaurko Andreak, Bilgune Feminista, Emeki, ELA, LAB, CCOO, Oiasso 2000, Lakaxita gaztetxea, Irungo Antifaxistak, Nicolas Gerendiain elkarte errepublikarra, M15 asanblada, Flamenco del Norte, Herritarren Foroa, Tadamun elkartea, Adiskidetuak eta AEK-ko irakasleak).
Bihar:
- 18:00etan, Jaia Uxoa elkartean (Gipuzkoa etorbiea, 12). Emanaldiak, merienda eta mozorroak.
- Eta 18:00etan ere, Las mujeres saharauis: la lucha por la igualdad dokumentala, tea eta solasaldia, Oiasso Museoan. Gizarte Ongizate Arloak eta Tadamun elkarteak antolatuta.
Hilak 11, igandea:
- 12:00etan, I. Argoiak Sariak emango dituzte, Argoiak elkartean.
Hilak 13, asteartea:
- 17:00etan, jardunaldia, Bidasoa Bizirik-ek antolatuta: Etxeko langileak kontratatzeko araudi berria, El Espazion (Anaka, 27).
Hilak 14, asteazkena:
- Yolanda Cerveroren hitzaldia: Emakumea positiboan, 17:00etan Argoiak elkartean.
Hilak 14 eta 15.
- Bidasoa Bizirik-en tailerra: Emakumea eta enplegua, erronka berriak, 15:45etik 16:45era, El Espazion.

