Urre eta brontzezko asteburua
Irungo Leka Enea mahai tenis taldeko Endika Diez jokalari gasteiztarrak urrea lortu du asteburuan, Almerian (Andaluzia, Espainia) binakako Espainiako Mahai Tenis Txapelketan, Alvaro Robles madrildarrarekin bikotea osatuz (San Sebastian de los Reyes taldean jokatzen du). Diezek eta Roblesek, Jose Luis Machadori eta Jesus Canterori irabazi zieten finalean, 2-3ko emaitzarekin. Horrela, Leka Eneako gazteak 2010ean Antequeran (Murtzia, Espainia) lortutako lehen postua bererretsi du. Iaz Diez eta Robles txapelketa horren finalera iritsi ziren, baina Marc Duran (Borges) eta Oriol Monzonentzat (Olesa) izan zen urrea (3-2). Almeriako banakako lehian Diezek eta Roblesek brontzezko domina lortu zuten. Urrea Carlos David Machadorentzat (Priego) izan zen, eta zilarra Marc Duranentzat (Borges). Astebete lehenago, bestalde, 23 urtez azpikoen txapelketa egin zuten Almerian bertan, eta hor lortu zituzten Irungo jokalariek emaitzarik onenak, taldekako lehen postua irabazi baitzuten. Leka Eneak Caja Granadaren aurka jokatu zuen finala, eta irabazi (3-1). Maila horretan ere, helduetan bezala, lehen postua lortu zuten Endika Diezek eta Alvaro Roblesek, CajaSur Priegoko Moises Alvarez eta Ivan Cuevasi irabazita. Banaka ere Endika Diezentzat izan zen urrea, iaz bezala. Aurten Marc Caymel (Falcons Sabadell) garaitu zuen finalean Diezek. Errege Kopan ere ondo Espainiako Txapelketarekin batera Espainiako Errege eta Erreginaren kopak jokatu diztuzte asteburuan Almerian. Gizonetan Leka Enea finalerdietara [...]
Irungo Leka Enea mahai tenis taldeko Endika Diez jokalari gasteiztarrak urrea lortu du asteburuan, Almerian (Andaluzia, Espainia) binakako Espainiako Mahai Tenis Txapelketan, Alvaro Robles madrildarrarekin bikotea osatuz (San Sebastian de los Reyes taldean jokatzen du). Diezek eta Roblesek, Jose Luis Machadori eta Jesus Canterori irabazi zieten finalean, 2-3ko emaitzarekin. Horrela, Leka Eneako gazteak 2010ean Antequeran (Murtzia, Espainia) lortutako lehen postua bererretsi du.
Iaz Diez eta Robles txapelketa horren finalera iritsi ziren, baina Marc Duran (Borges) eta Oriol Monzonentzat (Olesa) izan zen urrea (3-2).
Almeriako banakako lehian Diezek eta Roblesek brontzezko domina lortu zuten. Urrea Carlos David Machadorentzat (Priego) izan zen, eta zilarra Marc Duranentzat (Borges).
Astebete lehenago, bestalde, 23 urtez azpikoen txapelketa egin zuten Almerian bertan, eta hor lortu zituzten Irungo jokalariek emaitzarik onenak, taldekako lehen postua irabazi baitzuten. Leka Eneak Caja Granadaren aurka jokatu zuen finala, eta irabazi (3-1).
Maila horretan ere, helduetan bezala, lehen postua lortu zuten Endika Diezek eta Alvaro Roblesek, CajaSur Priegoko Moises Alvarez eta Ivan Cuevasi irabazita. Banaka ere Endika Diezentzat izan zen urrea, iaz bezala. Aurten Marc Caymel (Falcons Sabadell) garaitu zuen finalean Diezek.
Errege Kopan ere ondo
Espainiako Txapelketarekin batera Espainiako Errege eta Erreginaren kopak jokatu diztuzte asteburuan Almerian. Gizonetan Leka Enea finalerdietara iritsi da, baina ez da finalera iritsi.

