Astarloza Taldeak bi irteera antolatuko ditu Euskal Herriko itzulira
Apirilaren 5ean Arratera joango dira eta apirilaren 7an Oñatira, jendea animatuz gero, autobusean. Pozez hartu dute Astarloza Taldeko kideek albistea. Arazo ekonomikoak itota desagertzear izan den Euskal Herriko Itzulia egingo dela jakin da herenegun,...
Apirilaren 5ean Arratera joango dira eta apirilaren 7an Oñatira, jendea animatuz gero, autobusean.
Pozez hartu dute Astarloza Taldeko kideek albistea. Arazo ekonomikoak itota desagertzear izan den Euskal Herriko Itzulia egingo dela jakin da herenegun, eta San Pedroko zaleak, albistea baieztatu bezain laster ekin diote lanari. Bi irteera antolatuko dituztela iragarri dute: apirilaren 5ean Arratera jaongo dira eta apirilaren 7an, Oñatira.
Zaleak bildu nahi dituzte Mikel Astarloza animatzera joateko, eta horregatik deia zabaldu dute, interesdunek taldearekin harremanetan jar daitezen, nahiko jende bilduz gero, autobusak antolatzeko asmoa dutelako.
Interesdunek, astarlozataldea@hotmail.com helbidera idatz dezakete irteeren gaineko informazio gehiago eskatzeko.

