Soroetako lanak direla eta, trafikoa moztuko dute
Soroeta auzoa berritzeko lanak direla eta trafikoan aldaketak iragarri ditu udalak. Hala, ezin izango da Soroeta kalean ezkerrera egin, Ama Guadalupekoako etxebizitzetara sartzeko nahiz Iturriberriko biribilgunera joateko. Soroeta kalean aurrera egin b...
Soroeta auzoa berritzeko lanak direla eta trafikoan aldaketak iragarri ditu udalak. Hala, ezin izango da Soroeta kalean ezkerrera egin, Ama Guadalupekoako etxebizitzetara sartzeko nahiz Iturriberriko biribilgunera joateko. Soroeta kalean aurrera egin beharko da nahitaez, Donostia kalera heldu arte. Soroetan bizi direnek Jaizkibel etorbidetik sartu behar dute auzora.

